{"id":2650,"date":"2019-12-12T16:59:56","date_gmt":"2019-12-12T15:59:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/"},"modified":"2019-12-12T16:59:56","modified_gmt":"2019-12-12T15:59:56","slug":"chronica-naierensis-139-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/","title":{"rendered":"CHRONICA NAIERENSIS (NAIARAKO KRONIKA)(XII.\u202fmendearen azken laurdena)."},"content":{"rendered":"<p><span>Latinez idatzitako kronika<br \/>\nanonimoa, hiru liburutan banatua. Aurrez, beste izen batzuk izan zituen, <span>Cr\u00f3nica Leonesa<\/span> edo <span>Cr\u00f3nica Miscel\u00e1nea,<br \/>\nbaina <\/span>\u00abNaierensis\u00bb titulua hartu zuen azkenik, R. Men\u00e9ndez Pidalek<br \/>\n1923an zehaztu ondoren jatorriz Gaztelakoa zela eta Naiarako Santa Maria<br \/>\nmonasterio beneditarrean idatzia izan zela. Edukia aintzat hartuta, egilea<br \/>\nelizgizon, monje edo apaiz bat izan zela uste da, erregearen zirkulukoa,<br \/>\nClunyko ordenako kidea eta Errioxarekin lotura zuena (bereziki Naiararekin)<br \/>\neta, seguru asko, baita Compostelarekin ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Chronica Naierensis<\/span><\/span><span> lana <span>xii.<\/span>\u202fmendearen azken hamarkadetan idatzi zen, aurreko<br \/>\nkronika-lan askoren bilketa oinarritzat hartuta. Ez da erraza zer urtetan<br \/>\nidatzi zen jakitea, eta adituak eta ikertzaileak pixkanaka atzeratzen joan dira<br \/>\ndata hori, 1159tik 1200era; gehienen iritzian, 70eko eta 80ko hamarkaden artean<br \/>\nidatzi zen. Egileak hainbat iturri erabili zituen: San Isidororen <span>Cr\u00f3nica<\/span> eta <span>Historia de los Godos,<br \/>\nV\u00e1ndalos y Suevos<\/span>, <span>Cr\u00f3nica de Alfonso\u202fIII<\/span>, <span>Historia Silense<\/span>, Sampiroren <span>Cronic\u00f3n<\/span>,<br \/>\nOviedoko Pelaioren <span>Cr\u00f3nica<\/span>, baita garrantzi<br \/>\ngutxiagoko beste iturri batzuk ere (Eusebio-Jeronimoren <span>Chronica<\/span>,<br \/>\n<span>Chronica Bizantia-Arabica<\/span>, Juan Biclaroren <span>Chronica<\/span>, Petrus Comestorren <span>Historia<br \/>\nScholastica<\/span>). Hain zuzen, Petrus Comestorren lanetik jasotako eranskinak<br \/>\nidentifikatu ondoren zehaztu ahal izan dute adituek <span>Chronica<br \/>\nNaierensis <\/span>lanaren <i>post quem<\/i> data (data antzinakoena),<br \/>\nComestorrek 70eko hamarkadaren erdialdera amaitu baitzuen berea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diskurtso historiografikoaren<br \/>\nardatza Gaztela da. Testuaren gorputz nagusiari, adibidez San Isidororenari,<br \/>\nbeste iturri batzuetako pasarteak gehituz joan zen egilea, diskurtso hori<br \/>\nmamitzeko. Kontakizunetako batzuk errepikatu egin zituen, beste batzuk \u2014hari<br \/>\nnarratiboari jarraitzen ez zioten pasarteak\u2014 ezabatu. <span>Chronica<br \/>\nNaierensis <\/span>lanaren egileak Erdi Aroko Espainiako latinezko<br \/>\nhistoriografiari eginiko jatorrizko ekarpen nagusia Espainiako historia hiru<br \/>\ngaraitan banatzea izan zen: bisigodoen aroaren hasieratik amaierara (Rodrigoren<br \/>\nerregealdira); berrezartze neogotikoa eta monarkia leondarra (Pelaioren<br \/>\ngaraitik Bermundo III.a arte), eta, azkenik, Gaztelaren goraldia (Iru\u00f1eko Antso<br \/>\nIII.aren erregealditik Alfontso\u202fVI.arn erregealdira arte). Narrazioa<br \/>\nAlfontso\u202fVI.aren erregealdian eteten denez, J.\u202fA. Est\u00e9vez Solak hipotesi bat<br \/>\njarri zuen mahai gainean: obraren egileak bi direla, bat errege horren<br \/>\nagintealdiaren amaierakoa, eta bestea, mendearen amaierakoa. Egileak interesa<br \/>\nagertu zuen errege-erreginei buruz ez ezik, monarkiatik kanpoko beste<br \/>\npertsonaia batzuei eta haien genealogiei buruz, eta kontakizun kondairazko,<br \/>\nfolkloriko eta erlijiosoei buruz ere (hagiografikoak eta <span>miracula<br \/>\n<\/span>zeritzanak). Horren adibide dira jatorri epikoko hainbat istorio, hala<br \/>\nnola \u00abkondesa traidorearena\u00bb, Garc\u00eda infantearen erromantzea edota Fern\u00e1n<br \/>\nGonz\u00e1lezen balentriak, Gaztelako kondeen zikloko hirurak, Cid-en zikloko \u00abAntso<br \/>\nII.aren kanta\u00bb edo Orreagaren aipamen laburra. Istorio horiek guztiak prosara<br \/>\nekarrita jaso zituen <span>Chronica Naierensis <\/span>lanaren egileak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Chronica<br \/>\nNaierensis<\/span><\/span><span> obran askotan aipatzen dira Baskonia eta baskoiak,<br \/>\nbaita ondoko lurraldeak ere. Gai bakoitzerako erabilitako iturrien zerrenda<br \/>\nlanaren edizio kritikoan kontsulta daiteke (ikusi sarreraren amaieran). 448.<br \/>\nurtearen harira, egileak kontatu zuen Rekiario errege sueboak, Rekilaren<br \/>\nsemeak, Teodoredo errege bisigodoaren alabarekin ezkondu berri, augurioak<br \/>\nkontsultatu zituela, eta, aldekoak izanik, <span>Vasconias <\/span>arpilatu<br \/>\nzuela ondoren aitaginarrebarekin elkartzeko, eta, itzuleran, bisigodoen<br \/>\nlaguntzarekin Zaragoza suntsitzeko (I, 151). Bestalde, Euriko errege bisigodoak<br \/>\n(466-484) Iru\u00f1ea eta Zaragoza konkistatu zituen eta bere agintepeko lurraldeak<br \/>\nzabaldu zituen Hispania iparraldean (I,\u202f177). Mende baten buruan, Rekaredo<br \/>\nerregeak (586-601) bere indarrak erabili zituen \u00aberromatarren\u00bb [bizantziarrak]<br \/>\nausarkeriei eta baskoien oldarraldiei aurre egiteko; aurrez aurreko haiek,<br \/>\ngerra bat baino gehiago, palestrako maniobrak edo ariketak ziruditen (I, 188).<br \/>\nKapitulu horretan bertan, orri-bazterreko ohar bat jaso zuen, aro hartako 662ko<br \/>\nmaiatzaren 8ko datarekin [<span>sic!<\/span>]; Liliolo Iru\u00f1eko<br \/>\ngotzaina aipatzen da oharrean. 610. urtean, Gundemaroren erregealdi laburra<br \/>\n(610-612) deskribatu zuen; haren lorpen bakanak baskoiak gudu batean garaitzea<br \/>\neta beste batean \u00aberromatarrak\u00bb setiatzea izan ziren (I, 191). Suintilaren<br \/>\nerregealdia (621-631) hizpide harturik, erregeak baskoien herri basaren aurka<br \/>\nabiatutako kanpaina deskribatu zuen, eta baskoiei Tarraconense probintzian<br \/>\n[Ebro ibarrean] barneratzea eta izua zabaltzea egotzi zien. Erregearen<br \/>\nesku-hartzearen ondoren, iduri du baskoiek haren boterea onartu zutela.<br \/>\nErrenditze-ekitaldian, baskoiek armak utzi zituzten, besoak zabaldu eta burua<br \/>\nmakurtu zuten, erregu eske, eta bahituak entregatu zituzten. Gainera, haien diru-<br \/>\neta giza-baliabideekin bisigodoen hiri bat jaso zuten, Erriberri izenekoa (<i>Ologitis<\/i>).<br \/>\nErregeari obedientzia agindu eta zin egin zioten (I, 193). 641. urtean,<br \/>\napirilaren 17an zehazki, Iru\u00f1ean koroatu zuten Txindasvinto errege bisigodoa<br \/>\n(641-652) (I, 194). Ondoren, Wamba erregeak (672-680), tronura 672an iritsi<br \/>\nondoren, asturrak eta baskoiak \u2014behin eta berriro matxinatzen ziren herriak\u2014<br \/>\nmendean nola hartu zituen kontatzen du egileak. Erregea Baskonian zegoela,<br \/>\nmezulari batek ohartarazi zion zer plan zituen Pablo dukeak, frankoen tropak<br \/>\nlagun hartuta, eta, orduan, Wambak haren kontrako kanpainari ekin zion. N\u00eemes<br \/>\nhiriko setioarekin amaitu zen kanpaina hura (I, 196). Toledoko kontzilioetako<br \/>\nbatean, Wambak banatu egin zuen Hispaniako eliza, eta zatiketa hartan Bizkaia<br \/>\nAsturiasko probintziara esleitu zuen (I, 202), eta Iru\u00f1eak, berriz,<br \/>\napezpiku-egoitza izaten jarraitu zuen, Tarragonako metropoliaren barnean (I,<br \/>\n203). Bisigodoen garaian aipatutako lurraldeak mendean hartzeko saio ugari izan<br \/>\nbazen ere, musulmanen inbasioaren ondorengo kronologian, obrak erreferentzia<br \/>\nbat jasotzen du Alfontso\u202fI.aren erregealdian (739-757), Penintsularen<br \/>\niparraldean gertatu zen birpopulatzeari buruz. Horren arabera, Araba, Bizkaia, <span>Ayeone<\/span> (<span>Alfontso III.aren kronika lanean<br \/>\naipatzen den Alaone<\/span> eta Antoninoren ibilbideko Atondo edo Alavona <i>mansioa<\/i><br \/>\nbat izan daitezke), Urdu\u00f1a, Iru\u00f1ea eta Berrueza beti egon ziren hiri eta herri<br \/>\nhaietako biztanleen esku (II, 8). <span>Chronica Naierensis<\/span><br \/>\nlanaren egileak labur kontatu zuen Karlomagnok Zaragozara eginiko espedizioa.<br \/>\nHiriko gobernadoreak, Abd ar Rahman I.aren aurka altxaturik, dei egin zion<br \/>\nKarlomagnori, eta gazteluak eta hiriak agindu zizkion, horiek konkistatzen<br \/>\nlaguntzen bazion. Iru\u00f1eatik igarotzean, kristauek, paganoen (musulmanak)<br \/>\neskuetan tratu txarrak jasateaz gogaiturik, pozarren egin zioten harrera<br \/>\nKarlomagnori. Zaragozatik bueltan, erregeak, nahiz eta ordurako zakuak bete<br \/>\nurre zeramatzan, beste herrixka bati eraso egitea erabaki zuen (ez da herriaren<br \/>\nizenik aipatzen). Orreagan Karlomagnoren tropen atzeragoardiaren hilketarekin<br \/>\namaitu zen eraso hura; han hil ziren Egiardo maiordomoa, Anselmo jauregi-kondea<br \/>\neta Roldan Bretainiako kondea, beste askoren artean. Hurrengo urtean, Karlos<br \/>\nerregeak \u00aberromatar\u00bb Inperioaren mendekua hartu zuen (II, 11). Aurrerago,<br \/>\nkronikariak azaldu zuen Ordo\u00f1o I.aren erregealdiaren hasieran (850-866),<br \/>\n\u00abbaskoien probintzia traidorea\u00bb (<span>perfida Vasconum prouintia<\/span>)<br \/>\nerregearen aurka altxa zela, eta erregeak matxinada zapaltzera jo zuenean,<br \/>\nmairuek, egilearen arabera baskoi azpisugeek (<span>f\u0153difragi<\/span>)<br \/>\nhauspoturik, aurre egin ziotela Ordo\u00f1ori eta hura hil nahi izan zutela.<br \/>\nErregeak lortu zuen, ordea, haiei gain hartzea (II, 17). Ondoren, kronikariak<br \/>\nkontatu zuen Ordo\u00f1oren semea, Alfontso\u202fIII.a (866-910), Araban babestu zela<br \/>\nFruela erregeak tronua usurpatu zion aldian, baina Fruela hilik, erregea<br \/>\nOviedora joan zela eta handik Leonera. Han zegoela, mezu bat iritsi zitzaion<br \/>\nArabatik, bertako biztanleen altxaldi bati buruz. Alfontsok matxinada zanpatzea<br \/>\nlortu zuen, eta matxinoak burua makurtzera eta bere inperioa onartzera behartu<br \/>\nzituen. Arabarren ustezko kondea, Eilon izenekoa, kateaturik eraman zuen<br \/>\nOviedora (II, 21). Kronikan aipatzen dira beste konde arabar batzuk: Vigila<br \/>\nXimenez 882. urtean (II, 23) eta Alvaro Harrameliz 960an, azken hau Sancharekin<br \/>\nezkondua, Gartzea Santxez Iru\u00f1eko erregearen arrebarekin<span>\u00a0 <\/span>(II, 30 eta 31). 960an, Iru\u00f1eatik igaro ziren<br \/>\nFern\u00e1n Gonz\u00e1lez konde gaztelarra eta haren seme-alabak, eta Gartzea\u202fI.a Santxez<br \/>\nIru\u00f1eko erregeak preso hartu zituen. Kronikaren anakronismoak kontuan izanda,<br \/>\nezin daitekeena da haren askapenaren pasartea. Kontakizunaren arabera,<br \/>\nerregearen arreba Sancharen laguntzari esker geratu zen aske Fern\u00e1n Gonz\u00e1lez,<br \/>\neta elkarrekin ezkondu ziren gero. Antso III.a Gartzez <i>Nagusiaren<\/i><br \/>\nagintepean (1004-1035) Iru\u00f1eko erresumak izan zuen lurralde-hedapena hizpide<br \/>\nharturik, kronikariak azaldu zuen Compostelara zihoazen erromesak Arabatik<br \/>\nbarna desbideratzen zirela, musulmanek Donejakue bidean egin zitzaketen<br \/>\nerasoaldien beldur, eta erregeak auzi hori konpontzeko igarobide seguru bat<br \/>\nzedarritu zuela (III, 2). Azkenik, <span>Chronica Naierensis<\/span><br \/>\nlanaren egileak Antso III.a Gartzez <i>Nagusiaren<\/i> (1004-1035) eta haren<br \/>\nanaia Ramiroren arteko gatazkaren berri eman zuen. Ramirok, 1043. urtean,<br \/>\nZaragoza, Tutera eta Huescako taifatako erregeak bildu zituen, eta kanpaleku<br \/>\nbat atondu zuen Tafallatik gertu, borroka prestatzeko. Bien bitartean,<br \/>\nGartzeak, Ama Birjinari eskainitako eliza txiki batean hartu zuen babes gauean,<br \/>\notoitz egiteko. Kobazulo baten barnean zegoen eliza, Naiara inguruan. Loari<br \/>\namore emanda, borroka irabaziko zuela egin zuen amets. Estefania emazteari eta<br \/>\nbaroiei ametsa kontatu ondoren, zin egin zuen, garaipena lortuz gero, basilika<br \/>\nnagusi bat sortuko zuela toki hartan. Hala gertatu zen, eta agindutakoa betetzeko,<br \/>\nNaiarako Santa Mariaren monasterioa jaso zuen (III, 3).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kronikaren bi eskuizkribu gorde<br \/>\ndira, biak Historiaren Errege Akademian. \u00abI\u00bb esaten zaion eskuizkribua bat<br \/>\ndator Naiaran San Zoilo de Carrion herriko monasteriorako 1232-1233 inguruan<br \/>\nkopiatutako liburuarekin. Bigarrena, \u00abS\u00bb izenekoa, <span>xv.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\namaierakoa edo <span>xvi.<\/span>\u202fmendearen hasierakoa da, baina<br \/>\nezin izan da zehaztu zer inguruabarretan osatu zen. Bi eskuizkribuetan lan<br \/>\nhauek jasotzen dira: <span>Chronica Naierensis<\/span>, <span>Wambaren Historia<\/span>, Julian Donearena, <span>Gesta<br \/>\nRoderici Campidocti<\/span> eta \u00abNafarroako errege-erreginen eta Pallarseko,<br \/>\nTolosako eta Gaskoiniako kondeen genealogiak\u00bb, baita beste zenbait eranskin<br \/>\nere: <span>De preconiis ciuitatis Numantin\u00e6,<\/span> Juan Gil<br \/>\nZamorarena, \u00abI\u00bb eskuizkribuaren kasuan, eta <span>Cr\u00f3nica Latina<br \/>\nde los Reyes de Castilla<\/span>, <span>De regno Apuli\u00e6 et Sicili\u00e6<\/span>&#8230;<br \/>\nFelino Sandeorena eta <span>Paralipomenon Hispani\u00e6,<\/span> Juan<br \/>\nMargaritena, \u00abS\u00bb eskuizkribuaren kasuan. Bi eskuizkribuak apartekoak dira<br \/>\nelkarren artean, nahiz eta biak desagertutako eskuizkribu berean oinarrituta<br \/>\negon. Desagertutako hori, aldi berean, jatorrizkoaren edo tarteko beste kopia<br \/>\nbaten kopia da, eta kopian hainbat akats daude jatorrizkoarekiko (gorde diren<br \/>\nbi eskuizkribuetan bere horretan dauden akatsak).<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Chronica Naierensis<\/span><\/span><span> Hispaniako kroniken<br \/>\nkanonean sartu zen, Donejakue bideko idazmahaietan zirkulatzen hasi eta<br \/>\nlasterrera. Hala, <span>xiii.<\/span>\u202fmendeko lehen erdialdeko<br \/>\nkronikariek, Rodrigo Ximenez Radakoak eta Lucas de Tuyk, kronika hori jaso, eta<br \/>\nhaien lanetan erreproduzitu zuten historia hiru arotan banatzeko eredu hori.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Latinez idatzitako kronika anonimoa, hiru liburutan banatua. Aurrez, beste izen batzuk izan zituen, Cr\u00f3nica Leonesa edo Cr\u00f3nica Miscel\u00e1nea, baina \u00abNaierensis\u00bb titulua hartu zuen azkenik, R. Men\u00e9ndez Pidalek 1923an zehaztu ondoren jatorriz Gaztelakoa zela eta Naiarako Santa Maria monasterio beneditarrean idatzia izan zela. Edukia aintzat hartuta, egilea elizgizon, monje edo apaiz bat izan zela uste da, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[265],"class_list":["post-2650","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CHRONICA NAIERENSIS (NAIARAKO KRONIKA)(XII.\u202fmendearen azken laurdena). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CHRONICA NAIERENSIS (NAIARAKO KRONIKA)(XII.\u202fmendearen azken laurdena). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Latinez idatzitako kronika anonimoa, hiru liburutan banatua. Aurrez, beste izen batzuk izan zituen, Cr\u00f3nica Leonesa edo Cr\u00f3nica Miscel\u00e1nea, baina \u00abNaierensis\u00bb titulua hartu zuen azkenik, R. Men\u00e9ndez Pidalek 1923an zehaztu ondoren jatorriz Gaztelakoa zela eta Naiarako Santa Maria monasterio beneditarrean idatzia izan zela. Edukia aintzat hartuta, egilea elizgizon, monje edo apaiz bat izan zela uste da, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chronica-naierensis-139-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chronica-naierensis-139-eu\\\/\",\"name\":\"CHRONICA NAIERENSIS (NAIARAKO KRONIKA)(XII.\u202fmendearen azken laurdena). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T15:59:56+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chronica-naierensis-139-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chronica-naierensis-139-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chronica-naierensis-139-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CHRONICA NAIERENSIS (NAIARAKO KRONIKA)(XII.\u202fmendearen azken laurdena).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CHRONICA NAIERENSIS (NAIARAKO KRONIKA)(XII.\u202fmendearen azken laurdena). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CHRONICA NAIERENSIS (NAIARAKO KRONIKA)(XII.\u202fmendearen azken laurdena). - Iura Vasconiae","og_description":"Latinez idatzitako kronika anonimoa, hiru liburutan banatua. Aurrez, beste izen batzuk izan zituen, Cr\u00f3nica Leonesa edo Cr\u00f3nica Miscel\u00e1nea, baina \u00abNaierensis\u00bb titulua hartu zuen azkenik, R. Men\u00e9ndez Pidalek 1923an zehaztu ondoren jatorriz Gaztelakoa zela eta Naiarako Santa Maria monasterio beneditarrean idatzia izan zela. Edukia aintzat hartuta, egilea elizgizon, monje edo apaiz bat izan zela uste da, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/","name":"CHRONICA NAIERENSIS (NAIARAKO KRONIKA)(XII.\u202fmendearen azken laurdena). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T15:59:56+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chronica-naierensis-139-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CHRONICA NAIERENSIS (NAIARAKO KRONIKA)(XII.\u202fmendearen azken laurdena)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2650","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2650\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2650"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2650"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}