{"id":2648,"date":"2019-12-12T16:58:07","date_gmt":"2019-12-12T15:58:07","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/"},"modified":"2019-12-12T16:58:07","modified_gmt":"2019-12-12T15:58:07","slug":"tuterakoa-gilen-138-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/","title":{"rendered":"TUTERAKOA, Gilen (Guilhelms de Tudela) (Tutera, Nafarroa, XII.\u202fmendea &#8211; 1214 geroag.). Idazle eta kanonigoa Saint-Antonin-en-Rouergue (Okzitania, Frantzia)"},"content":{"rendered":"<p><span>Tuteran jaio zen, eta Montabaun<br \/>\nhirian bizi izan zen hamaika urtez; 1210ean han zen artean. Ondoren, Bruniquel<br \/>\nherrira joan zen eta Balduinen zerbitzura hasi zen lanean; Raimundo V.a<br \/>\nTolosakoa kondearen seme gazteena zen Balduin. Simon Monfortekoak<br \/>\nSaint-Antonin-en-Rouerge herria beregantu ondoren (1212), kalonjentza bat jaso<br \/>\nzuen hango kolegio-elizan, Th\u00e9dise maisuaren (ondoren Agdeko gotzaina) eta<br \/>\nGodofredo Poitierskoaren (Raimundo<span>\u202f<\/span>VII.a izango<br \/>\nzenaren tutorea) babesari esker. 1210 eta 1214 artean idatzi zuen gurutzada<br \/>\nalbitarrari buruzko <span>cans\u00f3 <\/span>edo poemaren lehen zatia.<br \/>\nMaisu titulua eskuratu zuen, erakutsitako jakinduriaren aitortza gisa, ausaz. <span>Cans\u00f3 <\/span>lan horretan adierazten denez, geomantzia<br \/>\nmenderatzen zuen, eta, horri esker iragarri bide zuen gurutzadek eragindako<br \/>\nsuntsiketa. Bestalde, sarri aipatzen ditu beste zenbait gesta-kanta, hala nola <span>Gesta Karoli Magni ad Carcassonam et Narbonam<\/span>, <span>Chanson d\u2019Antioche<\/span>, <span>Roman de Troie<\/span>,<br \/>\n<span>Raoul de Cambrai<\/span> eta abar, eta trobalari-lirikaren<br \/>\nberezko baliabideak erabiltzen ditu; horrek guztiak adierazten du latinezko<br \/>\nliteraturen, eta, bereziki herri-literaturaren ezaguera zabala zuela. Zenbait<br \/>\ngalizismo sartu arren, okzitaniera erabat menderatzen zuela erakutsi zuen.<br \/>\nGarai hartan, loraldi betean zen okzitaniera, eta erreferentziazko hizkuntza<br \/>\nzen gainerako literatura erromantzeentzat. 1214ko otsailean, Balduinen heriotza<br \/>\ntragikoaren ondoren, desagertu ziren Gilen Tuterakoari buruzko albisteak ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lan bakarra gordetzen da: aipatutako <span>La Chanson de la Croisade Albigeoise<\/span>. Gaur egunera ale<br \/>\nbakarra iritsi bada ere (Frantziako Liburutegi Nazionalekoa), Erdi Aroan asko<br \/>\nzabaldu zen, eta hainbat aldiz kopiatu eta eraman zuten prosara. Sim\u00f3n Monfortekoak<br \/>\nkataroen aurka gidatutako gurutzadaren inguruko gertakariak kontatzen ditu <span>cans\u00f3 <\/span>poemak. Gilen Tuterakoak osatutako zatia (lehen<br \/>\n2.749 bertsoak), Inozentzio III.aren 1208. urteko gurutzada-aldarrikapenarekin<br \/>\nabiatzen da, eta, bat-batean bukatzen da, Petri II.a Aragoikoak Raimundo\u202fVI.a<br \/>\nkoinatuari gurutzatuen aurka laguntzeko erabakiarekin. Egileak gurutzatuen alde<br \/>\negin zuen nabarmen, eta haien garaipena zalantzarik gabe Jainkoak emandako<br \/>\nlaguntzaren emaitza izan zela adierazi zuen; orobat, modu bortitzean egin zien<br \/>\neraso herejeei. Hala ere, azpimarratzekoa da laudorioak izan zituela<br \/>\nOkzitaniako jaun batzuentzat ere, hala nola Raimundo VI.a edo Raimundo Roger<br \/>\nTrencavelentzat. Poemaren balio artistikoa eta literarioa gorabehera,<br \/>\nnarratutako gertaerak leial agertzeagatik goraipatu izan da <span>cans\u00f3<\/span> lana, eta zenbaitetan kronika garaikide batzuk baino<br \/>\niturri fidagarriagoa izan da. Egile anonimo batek eman zion jarraipena obrari,<br \/>\nbaina lehen zatiarekiko aldeak nabariak dira hala estiloari nola edukiaren<br \/>\nmuinari dagokienean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Poeman, gatazkaren alde bietan izan<br \/>\nziren hainbat nafar aipatzen dira: Antso VII.a, haren arreba Zuria, Iru\u00f1eko<br \/>\nartzapezpikua, Martin Erriberrikoa (hau ere Balduin Tolosakoaren zerbitzura<br \/>\negon zen), Petri Nafarroakoa, Bernardo Nafarroakoa eta gurutzatuen aurka Tolosa<br \/>\neta Penne d\u2019Agenais babesteko borroketan izan ziren tropa mertzenarioak.<br \/>\nAipatzekoa da <span>xii.<\/span>\u202fmendearen amaieraz geroztik,<br \/>\nPirinioez bestalde nafarren presentzia areagotzen joan zela. Halaber,<br \/>\nFrantziako Midi eskualdearen eta Nafarroaren arteko harremanak onak ziren, eta<br \/>\nareago estutu ziren Antso VII.a <i>Azkarraren<\/i> eta Raimundo VI.aren alaba<br \/>\nKonstantziaren arteko ezkontzarekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez dago Gilen Tuterakoak idatzitako<br \/>\nbeste obren berririk, baina kantu epiko hori nolako azkartasunez eta distiraz<br \/>\nondu zuen aintzat hartuta, eta, areago, okzitanieraz idatzi zuela jakinda (ez<br \/>\nzuen ama hizkuntza), pentsatzekoa da ez zela hura izan bere lehen lana.<br \/>\nEsanguratsua da, halaber, Navas de Tolosako gudua (1212) oroituko zuen beste<br \/>\nkantu bat osatzeko asmoa adierazi zuela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tuteran jaio zen, eta Montabaun hirian bizi izan zen hamaika urtez; 1210ean han zen artean. Ondoren, Bruniquel herrira joan zen eta Balduinen zerbitzura hasi zen lanean; Raimundo V.a Tolosakoa kondearen seme gazteena zen Balduin. Simon Monfortekoak Saint-Antonin-en-Rouerge herria beregantu ondoren (1212), kalonjentza bat jaso zuen hango kolegio-elizan, Th\u00e9dise maisuaren (ondoren Agdeko gotzaina) eta Godofredo Poitierskoaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[265],"class_list":["post-2648","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>TUTERAKOA, Gilen (Guilhelms de Tudela) (Tutera, Nafarroa, XII.\u202fmendea - 1214 geroag.). Idazle eta kanonigoa Saint-Antonin-en-Rouergue (Okzitania, Frantzia) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"TUTERAKOA, Gilen (Guilhelms de Tudela) (Tutera, Nafarroa, XII.\u202fmendea - 1214 geroag.). Idazle eta kanonigoa Saint-Antonin-en-Rouergue (Okzitania, Frantzia) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Tuteran jaio zen, eta Montabaun hirian bizi izan zen hamaika urtez; 1210ean han zen artean. Ondoren, Bruniquel herrira joan zen eta Balduinen zerbitzura hasi zen lanean; Raimundo V.a Tolosakoa kondearen seme gazteena zen Balduin. Simon Monfortekoak Saint-Antonin-en-Rouerge herria beregantu ondoren (1212), kalonjentza bat jaso zuen hango kolegio-elizan, Th\u00e9dise maisuaren (ondoren Agdeko gotzaina) eta Godofredo Poitierskoaren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tuterakoa-gilen-138-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tuterakoa-gilen-138-eu\\\/\",\"name\":\"TUTERAKOA, Gilen (Guilhelms de Tudela) (Tutera, Nafarroa, XII.\u202fmendea - 1214 geroag.). Idazle eta kanonigoa Saint-Antonin-en-Rouergue (Okzitania, Frantzia) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T15:58:07+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tuterakoa-gilen-138-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tuterakoa-gilen-138-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tuterakoa-gilen-138-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"TUTERAKOA, Gilen (Guilhelms de Tudela) (Tutera, Nafarroa, XII.\u202fmendea &#8211; 1214 geroag.). Idazle eta kanonigoa Saint-Antonin-en-Rouergue (Okzitania, Frantzia)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"TUTERAKOA, Gilen (Guilhelms de Tudela) (Tutera, Nafarroa, XII.\u202fmendea - 1214 geroag.). Idazle eta kanonigoa Saint-Antonin-en-Rouergue (Okzitania, Frantzia) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"TUTERAKOA, Gilen (Guilhelms de Tudela) (Tutera, Nafarroa, XII.\u202fmendea - 1214 geroag.). Idazle eta kanonigoa Saint-Antonin-en-Rouergue (Okzitania, Frantzia) - Iura Vasconiae","og_description":"Tuteran jaio zen, eta Montabaun hirian bizi izan zen hamaika urtez; 1210ean han zen artean. Ondoren, Bruniquel herrira joan zen eta Balduinen zerbitzura hasi zen lanean; Raimundo V.a Tolosakoa kondearen seme gazteena zen Balduin. Simon Monfortekoak Saint-Antonin-en-Rouerge herria beregantu ondoren (1212), kalonjentza bat jaso zuen hango kolegio-elizan, Th\u00e9dise maisuaren (ondoren Agdeko gotzaina) eta Godofredo Poitierskoaren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/","name":"TUTERAKOA, Gilen (Guilhelms de Tudela) (Tutera, Nafarroa, XII.\u202fmendea - 1214 geroag.). Idazle eta kanonigoa Saint-Antonin-en-Rouergue (Okzitania, Frantzia) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T15:58:07+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tuterakoa-gilen-138-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"TUTERAKOA, Gilen (Guilhelms de Tudela) (Tutera, Nafarroa, XII.\u202fmendea &#8211; 1214 geroag.). Idazle eta kanonigoa Saint-Antonin-en-Rouergue (Okzitania, Frantzia)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2648","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2648\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2648"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2648"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}