{"id":2642,"date":"2019-12-12T16:52:14","date_gmt":"2019-12-12T15:52:14","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/"},"modified":"2019-12-12T16:52:14","modified_gmt":"2019-12-12T15:52:14","slug":"benjamin-tuterakoa-135-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/","title":{"rendered":"BENJAMIN TUTERAKOA (Tutera, Nafarroa c.\u202f1130 &#8211; s. l., d. g.)."},"content":{"rendered":"<p><span>Bidaiari tuterarrari buruzko datu bakarrak bere <i>Bidaien<br \/>\nLiburua <\/i>lanaren hitzaurrekoak dira. Hitzaurrea bera ez da Benjaminek idatzia,<br \/>\nliburuaren erredaktore edo editoreak baizik. Atariko horretan, haren zenbait<br \/>\ndatu biografiko oso zehatz jasotzen dira; besteak beste, bidaiaria Jona zelako<br \/>\nbaten semea zela, eta Tuterako komunitate juduko kidea zela aita. Tuterako<br \/>\naljama Nafarroako Erresumako garrantzitsuena zen, eta kultura eta oparotasun<br \/>\nhandikoa zelako nabarmentzen zen. Horren adierazle, besteren artean, tuterarrak<br \/>\ndira jatorriz mundu osoan ezagunak diren bi jakintsu judu hauek: Yehud\u00e1 ha-Lev\u00ed<br \/>\n(1071-1141) eta Abraham ibn Ezra (1092-1167). Hiria Alfontso\u202fI.a <i>Borrokalariak<\/i><br \/>\nkonkistatu zuen musulmanen eskuetatik, 1119ko otsailaren 22an, eta Naiarako<br \/>\nforua eman zion; hori izan zen, hain zuzen, aljama horren garrantziaren<br \/>\nernamuina. Forua Antso <i>Jakitunak<\/i> berretsi zuen 1170. urtean. Benjamini<br \/>\nhiru erregealditan bizitzea egokitu zitzaion, Alfontso\u202fI.a <i>Borrokalariaren<\/i><br \/>\n(1104-1134), Gartzea Ramirezen (1134-1150) eta Antso VI.a <i>Jakitunaren<\/i><br \/>\n(1150-1194) erregealdietan, hain zuzen; hamarkada haietan birpopulatze-politika<br \/>\nbiziak izan ziren Nafarroan, eta komunitate franko eta judu ugari ezarri ziren<br \/>\nerresuman.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Benjaminen obrak erakusten du maila intelektual handiko<br \/>\npertsona zela: \u00abGizon jakintsua eta adimentsua, Tor\u00e1 eta Halaj\u00e1 liburuetan\u00bb,<br \/>\nhitzaurrearen egilearen hitzetan. Narrazioaren bidez, egileak agerian uzten du<br \/>\nbatetik besterako bidaia horretan, tokian tokiko errealitate geografiko,<br \/>\nhumano, sozial eta kulturalen ezaguera zabala zuela. Liburua oinarritzat<br \/>\nharturik, ziurtasunez esan liteke hainbat hizkuntza zekizkiela, hebreeraz eta<br \/>\narabieraz gain. Hebreera ama hizkuntza zuen, eta arabiera bigarren hizkuntza<br \/>\ngisa erabiltzen zuten Espainiako juduek garai hartan. Tuterakoaren idatzian,<br \/>\nhalaber, latinezko eta grezierazko terminoak ageri dira, eta ez litzateke<br \/>\nharritzekoa izango euskaraz ere zertxobait jakitea; izan ere, Tuteran, garai<br \/>\nhartan, Nafarroa iparraldetik zetozen merkatariek salerosketa ugari egiten<br \/>\nzituzten bertako juduekin. Bidaiariaren beste hainbat ezaugarriren lekukotza<br \/>\nere ematen du liburuak, kontakizuneko hainbat pasartetan. Hitzaurreak berariaz<br \/>\nazpimarratzen du Benjaminek azaldutako guztiaren egiazkotasuna: \u00abBerak emandako<br \/>\nxehetasun guztiak berrikusi ditut, eta egiazkoak, benetakoak eta sendoak direla<br \/>\negiaztatu dut; izan ere, itzal eta sinesgarritasun handiko gizona zen\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Benjamin Tuterakoak ondare idatzi bakarra utzi zuen<br \/>\ngerorako: <i>Bidaien Liburua<\/i>, hebreeraz <span>Sefer Massa\u2019ot.<br \/>\nIzenburuak berak dionez, bidaia-liburuen literatura-generoko lana da. Erdi Aroa<br \/>\nizan zen, hain zuzen, literatura-genero horren urrezko aroa. Sefer Massa\u2019ot<\/span><br \/>\nlana, jatorriz, liburu bat baino gehiago, ibilian-ibilian gerora garatzeko<br \/>\nhartutako oharren sorta bat zen. Ondoren, bildumagile batek berriro landu<br \/>\nzituen Benjaminek oharrak, ez dakigu ziur noiz, eta horrela geratu zen osaturik<br \/>\ngaur egun ezagutzen dugun moduan. Gerozko lanketak gorabehera, Benjamin jotzen<br \/>\nda, justizia osoz, liburuaren egiletzat, eta halaxe berresten du<br \/>\nhitzaurre-egileak: \u00abGaztelako lurretara itzuli zenean, berekin ekarri zuen<br \/>\nliburu hau\u00bb. <span>Sefer Massa\u2019ot<\/span> lanaren oinarrian,<br \/>\nBenjaminek Tuteratik abiatu zenetik Sefaradera itzuli zen arte hartutako<br \/>\noharrak daude. Bidaldi harrigarria izan zen, kontuan izanda garai hartan zer<br \/>\nbaliabide tekniko zeuden; gutxi gorabehera hamabost urte iraun zuen. Liburuan<br \/>\nez da aipatzen noiz abiatu zen; aldiz, zehaztasun osoz jasotzen da Sefaradera<br \/>\nnoiz itzuli zen: juduen aroko 4933. urtean, kristau-aroko 1172-1173an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tuteran ekin zion bidaiari, eta<br \/>\nZaragoza, Tarragona, Bartzelona eta Girona bisitatu ondoren, Proventza<br \/>\neskualderantz jarraitu zuen, Narbona, Beziers, Montpellier eta beste gune judu<br \/>\ngarrantzitsu batzuetan zehar, harik eta Marsellara iritsi zen arte. Han, Genova<br \/>\naldera itsasoratu zen, eta, Pisa eta Lucatik igaro ondoren, Erromara heldu zen.<br \/>\nErroma, kristautasunaren hiri nagusia, Paulo III.aren aitasantutza<br \/>\nliskartsuaren agintepean zegoen garai hartan. Benjaminek egonaldi luzea egin<br \/>\nzuen han, hiriko eraikin garrantzitsuenen monumentaltasunaz gozatzeko eta<br \/>\nkomunitate juduaren estatus soziala bertatik bertara ezagutzeko. Erromatik<br \/>\nhegoalderantz jo zuen, Pozzuoli eta Napoles aldera, eta, itsasoz, Salerno,<br \/>\nAmalfi eta Beneventora. Hainbat herritatik igaro ondoren, Tarento eta<br \/>\nBrindisira heldu zen, ondoren Otrantora, eta handik, itsasontziz, Corfura.<br \/>\nItsasoz jarraitu zuen, eta antzinako Greziako lurraldean barneratu zen. Leku<br \/>\ngarrantzitsuetatik igaro eta gero (Patras, Korinto, Tebas eta Tesalonika),<br \/>\nbizantziar Inperioaren hiriburura, Konstantinoplara, iritsi zen, Manuel I.a<br \/>\nComnenosen erregealdian. Konstantinoplan ere egonaldi luzea egin zuen.<br \/>\nLiburuan, elizen ugaritasuna eta aberastasuna aipatzen du, hiriko beste zenbait<br \/>\nobra zibil miresgarri deskribatzen ditu eta penatuta egiaztatzen du juduen eta<br \/>\nbizantziar kristauen arteko harreman liskartsua. Ondoren, itsasoz, Egeo<br \/>\nuhartedia zeharkatu zuen Zipreraino. Handik, lehorrean jada, Antiokia, Sidon<br \/>\neta Tiro atzean utzi ondoren, Akretik barna Lur Santuan barneratu zen. Garai<br \/>\nhartan gurutzatuen esku zegoenez eremu hura, juduak egoera humano etsigarri eta<br \/>\nmingarrian zeuden. Hango toki historikoak luze-zabal deskribatzen ditu:<br \/>\nJerusalen (Ospitalea, antzinako Tenplua, Josafateko ibarra, Olibondoen mendia,<br \/>\nDaviden hilobia, Siongo Santa Maria antzinako eliza), Belen (Rakelen<br \/>\nhilobi-monumentua) eta Hebron (Patriarken hilobia eta han gertatutako<br \/>\nmirariak). Hebronen, norabidea aldatu eta iparrerantz jo zuen; Tiberias<br \/>\nbisitatu zuen (Yehud\u00e1 ha-Lev\u00ed herrikidearen hobia aipatzen du han), baita<br \/>\nBanias ere. Handik Damaskoraino jarraitu zuen, eta mira eginda geratu zen hango<br \/>\nlur emankor eta aberastasunarekin, baita meskita handiaren bikaintasunarekin<br \/>\nere. Ondoren, iparrerantz hartu zuen (Alepo eta Mosul) eta, Tigris ibarraren<br \/>\nbideari jarraituz, Bagdadera heldu zen. Hiriak txundituta utzi zuen Benjamin:<br \/>\nBagdaden deskribapena aurrez izandako beste edozein hirirena baino askoz<br \/>\nzabalagoa da; areago, batzuen ustez bidaiaren jomuga Bagdad bisitatzea zen,<br \/>\nPalestina bera baino. Laudorioz goresten du Bagdadeko kalifa, eta Ramadaneko<br \/>\njaiak zirela eta, kalifak urtero jauregitik egiten zuen irteera arranditsua<br \/>\nkontatzen du; orobat, harrotasunez aurkezten du exilarka, \u00abIsraelek gatibu<br \/>\nhartutakoen burua\u00bb, eta kalifarekin zituen harreman pertsonal bikainak<br \/>\ngoraipatzen ditu. Azkenik, Basorara iritsi zen, eta litekeena da Persian ere<br \/>\nzertxobait barneratu izana. Gehienen iritziz, bidaiaren jarraipenari buruzko<br \/>\nkontakizunak \u2014India eta Txinaraino heldu zela kontatzen da\u2014, gerora<br \/>\nerantsitakoak dira, eta ez dira Benjaminenak. Gehienen irudiko, seguruenera<br \/>\nBasoran itsasoratu zen, zuzenean Egiptora joateko. Egiptotik aurrera,<br \/>\nkontakizunak Benjaminen berezko estiloa berreskuratzen du, bidaiari<br \/>\ntuterarraren egiletza ezbaian ez jartzeko moduan. Nabarmentzekoak dira Kairori<br \/>\neta Alexandriari buruzko albisteak. Kairon, sinagogen erabilera, Nilon aldian<br \/>\nbehin gertatzen ziren uholdeak eta horien arrazoia azaltzen ditu. Alexandrian,<br \/>\nAristotelesen akademia aipatzen du eta itsasargiari buruzko kontakizuna egiten<br \/>\ndu. Egiptotik (Damieta), itzulerako bidaiari ekin zion itsasoz, Mesinaraino<br \/>\n(Sizilia), eta xehe-xehe deskribatzen du Palermoren bikaintasuna (uharteko hiri<br \/>\nnagusia). Siziliatik, azkenik, Sefarad aldera jo zuen; ezin jakin zuzenean<br \/>\nMediterraneoko porturen batera hartu zuen, edo, ausaz, lehorretik Parisera eta<br \/>\nhandik Kantauri itsasoko porturen batera. Seguru asko Frantzia iparraldeari,<br \/>\nAlemaniari eta Errusiari buruzko albisteak gerora erantsiak dira, errabino<br \/>\ntuterarraren benetako bidaiarekin zerikusirik ez dutenak. Bidaiaren<br \/>\nkronologiari dagokionez, liburuan aipatzen den datu bakarra Nafarroako<br \/>\nlurretara itzuli zenekoa da: juduen aroan, 4933. urtean bueltatu zen, aro kristauaren<br \/>\n1172-1173. urteetan. Gainerakoan, ez dago argibide zehatzik; zeharkako datu<br \/>\nugari, bai, ageri dira kontakizunean, eta horiei esker zehaztu daiteke, gutxi<br \/>\ngorabehera zer datatan bisitatu zituen leku geografiko garrantzitsuenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espekulazio asko egin dira zein izan ote zen edo ziren<br \/>\nBenjamin Tuterakoa horrelako bidai bat egitera bultzatu zuen\/zuten arrazoia(k),<br \/>\nez sarrerako hitzaurreak ez liburuaren gorputzak ez baitute ezer argitzen horri<br \/>\nburuz. Nekazaritzako produktuei eta ehungintzako generoei buruz ematen dituen<br \/>\nxehetasun zehatzak eta harribitxiei buruz erakusten duen jakintza nabarmena<br \/>\naintzat harturik, egile askoren iritzia da Benjamin merkatari profesionala<br \/>\nzela, eta, horrenbestez, bidaiaren helburu nagusia salerosketan jardutea izango<br \/>\nzela. Beste batzuen ustez, ordea, bidaiaren benetako arrazoia juduek<br \/>\nPalestinako eta Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetako leku santuetara<br \/>\nerromes joateko zuten ohitura errotua izan zen. Zenbaiten irudiko, mundu<br \/>\nzabalean sakabanatutako juduei buruzko informazioa biltzea izan zen bidaiaren<br \/>\nxedea, komunitateari ikusarazteko ez zeudela bakarrik, beste herrialde eta<br \/>\nkultura batzuetan ere bizi zirela eta aurrera egiten ari zirela haien<br \/>\nanaia-arrebak. Azken iritzi horren aldekoek diote horregatik saiatu zela <i>Sefer<br \/>\nMassa\u2019ot<\/i> lanean juduen inguruko informazioa biltzen: populazioaren<br \/>\nzenbatekoa eta biztanleen egoera sozio-ekonomikoari buruzko datuak, nekazari,<br \/>\nmerkatari, beiragile, ehule, tindatzaile, zetagile eta abarrek betetzen zuten<br \/>\njarduerari buruzkoak&#8230; Alabaina, onargarriagoa da pentsatzea bidaiaren<br \/>\nbultzada nagusia ez zela izan urruneko komunitate juduen bizimodu eta ohituren<br \/>\nberri jasotzeko helburu didaktiko hutsa, izan zela sakonagoko asmo bat; izan<br \/>\nere, Sefaradeko anaia-arreba asko egoera kritikoan bizi ziren, ihes egiteko edo<br \/>\nkanporatuak izateko ataka gaiztoan, eta, beraz, juduekiko politika aldekoagoak<br \/>\nzituzten beste herrialde batzuetan babesa aurkitzea izan zitekeen haientzat<br \/>\naukeretako bat. Hortik Benjaminek izan zezakeen interes agerikoa anaia-arreba<br \/>\njuduen eta herrialde haietako gobernari-klaseen (kristau nahiz musulmanen)<br \/>\narteko harreman harmoniatsuak hain xehe eta hain zabal deskribatzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Benjaminen liburuak garai guztietako aditu eta ikerlarien<br \/>\nonarpen eta balorazio handia eskuratu du. Iritzigile eta itzultzaileek lore eta<br \/>\nlaudorio ugari egin izan dizkiote Tuterako bidaiariaren kontakizunari. Arias<br \/>\nMontanok, <span>Sefer Massa\u2019ot<\/span> lanaren lehen<br \/>\nitzultzaileak, honela goresten du <span>Itinerarium Beniamini<br \/>\nTudelensis <\/span>itzulpenaren hitzaurrean: \u00abBenjamin Tuterakoa, bidaia-kontakizunak<br \/>\nidatzi izan dituzten egileen artean bikainena da. [&#8230;]. Geografo greziarren<br \/>\neta latinoen artean ez da inor izan Benjamin Tuterakoak eginiko bidaia handia<br \/>\nhalako jardun eta ekimenez egin duenik\u00bb (gaztelaniako itzulpenetik moldatua).<br \/>\nInprenta asmatu arte (<span>xv.<\/span>\u202fmendearen erdialdea), <span>Sefer Massa\u2019ot <\/span>lanaren eskuizkribuen kopia kopurua egile<br \/>\narabiar edo juduek idatzitako beste edozein bidaia-libururena baino askoz<br \/>\nhandiagoa zen. Inprenta asmatuz geroztik, obraren hebreerazko aleak izugarri<br \/>\nugaritu ziren. Inprentako lehen edizioa edo <span>editio princeps<\/span><br \/>\ndelakoa 1543an eman zen argitara Konstantinoplako Eliezer ben Gershomen<br \/>\ninprentan. Ondoren etorri ziren beste edizio batzuk Europako hainbat<br \/>\nherrialdetan. Hebreerazko testuaren edizio horiek kaleratu eta lasterrera hasi<br \/>\nziren itzulpenak, eta horrek hedapen izugarri zabala eman zion Benjaminen<br \/>\nliburuari. Lehen itzulpenak latinera egin ziren, eta kronologian lehena Arias<br \/>\nMontano humanista espainiarrarena izan zen, 1575. urtean, Anberesen argitara<br \/>\nemana. Latinezko itzulpenak oinarri, beste bertsio ugari argitaratu ziren<br \/>\nhainbat hizkuntzatan, <span>xvi.<\/span>\u202f eta <span>xviii.<\/span>\u202fmendeen artean. Alabaina, <span>xix.<\/span>\u202fmendetik<br \/>\naurrera, zuzenean jatorrizko hebreerazko testutik Europako hizkuntza<br \/>\nnagusietara itzuli zuten liburua. Itzulpen horien artean nabarmentzekoak dira<br \/>\nAsherrena (1840) eta Adlerrena (1904).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bidaiari tuterarrari buruzko datu bakarrak bere Bidaien Liburua lanaren hitzaurrekoak dira. Hitzaurrea bera ez da Benjaminek idatzia, liburuaren erredaktore edo editoreak baizik. Atariko horretan, haren zenbait datu biografiko oso zehatz jasotzen dira; besteak beste, bidaiaria Jona zelako baten semea zela, eta Tuterako komunitate juduko kidea zela aita. Tuterako aljama Nafarroako Erresumako garrantzitsuena zen, eta kultura [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[265],"class_list":["post-2642","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BENJAMIN TUTERAKOA (Tutera, Nafarroa c.\u202f1130 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BENJAMIN TUTERAKOA (Tutera, Nafarroa c.\u202f1130 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bidaiari tuterarrari buruzko datu bakarrak bere Bidaien Liburua lanaren hitzaurrekoak dira. Hitzaurrea bera ez da Benjaminek idatzia, liburuaren erredaktore edo editoreak baizik. Atariko horretan, haren zenbait datu biografiko oso zehatz jasotzen dira; besteak beste, bidaiaria Jona zelako baten semea zela, eta Tuterako komunitate juduko kidea zela aita. Tuterako aljama Nafarroako Erresumako garrantzitsuena zen, eta kultura [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/benjamin-tuterakoa-135-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/benjamin-tuterakoa-135-eu\\\/\",\"name\":\"BENJAMIN TUTERAKOA (Tutera, Nafarroa c.\u202f1130 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T15:52:14+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/benjamin-tuterakoa-135-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/benjamin-tuterakoa-135-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/benjamin-tuterakoa-135-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BENJAMIN TUTERAKOA (Tutera, Nafarroa c.\u202f1130 &#8211; s. l., d. g.).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BENJAMIN TUTERAKOA (Tutera, Nafarroa c.\u202f1130 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BENJAMIN TUTERAKOA (Tutera, Nafarroa c.\u202f1130 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae","og_description":"Bidaiari tuterarrari buruzko datu bakarrak bere Bidaien Liburua lanaren hitzaurrekoak dira. Hitzaurrea bera ez da Benjaminek idatzia, liburuaren erredaktore edo editoreak baizik. Atariko horretan, haren zenbait datu biografiko oso zehatz jasotzen dira; besteak beste, bidaiaria Jona zelako baten semea zela, eta Tuterako komunitate juduko kidea zela aita. Tuterako aljama Nafarroako Erresumako garrantzitsuena zen, eta kultura [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/","name":"BENJAMIN TUTERAKOA (Tutera, Nafarroa c.\u202f1130 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T15:52:14+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/benjamin-tuterakoa-135-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BENJAMIN TUTERAKOA (Tutera, Nafarroa c.\u202f1130 &#8211; s. l., d. g.)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2642","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2642\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2642"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2642"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}