{"id":2638,"date":"2019-12-12T16:45:19","date_gmt":"2019-12-12T15:45:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/"},"modified":"2019-12-12T16:45:19","modified_gmt":"2019-12-12T15:45:19","slug":"gonzalez-andia-domenjon-133-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/","title":{"rendered":"GONZALEZ ANDIA, Domenjon (Domingo Gonzalez Andia, Don Menjon Gonzalez Andia) (Tolosa, Gipuzkoa, a. 1442 &#8211; Zumaia, Gipuzkoa, 1489)."},"content":{"rendered":"<p><span>Catalina Tapiarekin ezkondu zen, eta<br \/>\nlau seme-alaba izan zituzten: Anton (Teresa Ruiz edo Fernandez Irarrazabalekin<br \/>\nezkondu zen, Irarrazabaleko andrearekin, eta Debara joan zen bizitzera;<br \/>\nDomenjon hiltzean, eskribautegiaren zerbitzari izan zen), Pedro (Isabel Martin<br \/>\nAgirrerekin ezkondu zen, Torrecilla de los Camerosera, Logro\u00f1o; 1491n hil zen),<br \/>\nBeltran Martinez lizentziatua (Maria Lopez Leizaurrekin ezkondu zen, eta horien<br \/>\nondorengoak dira Aramaioko markesak; 1559an hil zen) eta Martina Gonzalez<br \/>\nAndia.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere bizitzari buruzko argilun asko dago, batez ere 1452.<br \/>\nurtearen aurretik. Oso litekeena da zuzenbidea ikasi izana, zeuzkan ezaguerak<br \/>\naintzat hartuta. Itxuraz, erregearen basailu ere izan zen, zenbaitetan lantzak<br \/>\neta baleztari marinelak jarri baitzituen haren zerbitzura.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1447an, \u00abgauza galaraziak\u00bb ateratzeko Gipuzkoako<br \/>\nalkatetzaren ofizioa eskuratu zuen Domenjonek. Gaztelako beste leku eta alderdi<br \/>\nbatzuetan, \u00absacas e cosas vedadas\u00bb zelakoa kargu inportantea zen, eta<br \/>\nerregearen konfiantza handiaren adierazlea; izan ere, erregearen interesak<br \/>\nzaindu eta gorde behar zituen, eta debekatutako produktuak ateratzea edo<br \/>\nsalerostea galarazi behar zuen. Hala, <span>Quaderno del Alcald\u00eda<br \/>\nde Sacas de Domenj\u00f3n Gon\u00e7ales<\/span> lana idatzi zuen, eta Henrike III.ak<br \/>\n1404an emandako ordenantzen koadernoa jaso zuen horretan, Gipuzkoan<br \/>\ndebekatutako gauzen salerosketa arautzeko (Joan II.ak 1447an berretsi zuen<br \/>\nkoaderno hori).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alabaina, Rodrigo Zapatak,<br \/>\nCalahorrako eta Burgosko Gotzain-barrutietako gauza debekatuen salerosketako<br \/>\nalkateak, aipatutako barruti horietan sartu nahi izan zuen Gipuzkoa, bere<br \/>\nahaldun Garc\u00eda Embito burgostarraren bidez. Eta Gipuzkoaren zatirik handiena<br \/>\nIru\u00f1eko eta Baionako Gotzain-barrutietako lurraldea zenez, Domenjonek uko egin<br \/>\nzion alkatetza horren karguari, eta Probintziaren beraren, bertako udalerrien<br \/>\neta herritarren esku utzi zuen: \u00abe con\u00e7ejos e ve\u00e7inos e moradores d\u2019ella para<br \/>\nque sean francos e libres del dicho ofi\u00e7io, segund que sienpre lo han seydo e<br \/>\nson, e les sea goardada su posesi\u00f3n e libertad e esen\u00e7i\u00f3n\u00bb. Uko eta eskualdatze<br \/>\nhori Errege-erregina <i>Katolikoek<\/i> 1465eko abenduaren 23an Valladoliden<br \/>\nemandako errege-aginduaren bidez gauzatu zen.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoako leinuen arteko borroka odoltsuenen lekuko<br \/>\nzuzen izan zen Domenjon. Erregearen ganberako eskribau izanik, modu aktiboan<br \/>\nhartu zuen parte garaiko gertaeretan, eta Ahaide Nagusiek 1456an desafiatu<br \/>\nzutenetako bat izan zen. Ez da harritzekoa, beraz, Batzar Nagusiek<br \/>\nErmandadearen lehen eskribau fidel izendatu izana, 1457ko urriaren 12an O\u00f1atin<br \/>\neginiko bilkuran. Eskribau fidel zeregin horretan, eskura izan zituen<br \/>\nErmandadearen zigilua eta artxiboa, eta kargua hobeto betetze aldera, <span>Libro de los Bollones eskuliburua landu zuen. Ondorengo urteetan,<br \/>\n<\/span>Anton eta Pedro Gonzalez Andia semeek osatu zuten lan hori.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liburua Probintziaren idazkaritzan modu praktikoan<br \/>\nerabiltzeko eskuliburu moduko bat da. Lan horretan hainbat arau eta ordenantza<br \/>\njaso zituen: Erdi Aroko Ermandadeen ordenantza koadernoak, Errege-erreginek<br \/>\nberretsiak (1397, 1453 eta 1457), baita 1481ekoak ere; 1469tik aurrera etxe<br \/>\nbakoitzak erretako hiribilduei ordaindutakoaren zerrendak; Batzarretan<br \/>\nadostutako probintzia-ordenantzak; Probintziako herrietarako ezarritako etxeen<br \/>\nzerrenda; Gipuzkoako dokumentazio ofizialean erabilitako inprimaki<br \/>\naskotarikoak; errege-erreginek Probintziaren araubide eta gobernurako emandako<br \/>\ngutun eta errege-aginduak, eta horien guztien egile eta pertsona gipuzkoarren<br \/>\nzenbait albiste historiko eta pertsonal.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere bizitza luze eta bizian,<br \/>\nDomenjonek harreman onak izan zituen nazioartean. Egile batzuen arabera,<br \/>\nGipuzkoako koronel izan zen Ingalaterrako Eduardo IV.a sorosteko ahaleginean.<br \/>\nOmen, errege horrek Jarretiera Ordenan sartzeko ohorea eskaini zion, 1471ko<br \/>\nabuztuaren 20an, Frantziako Luis XI.a erregearen aurka Bi Arrosen Gerran<br \/>\nemandako laguntzaren sari. Hainbat historialarik, ordea, auzitan jarri zuten<br \/>\nohore hori eman izana, eta hala, Serapio Mujikak egiaztatu zuen urte horretako<br \/>\nabuztuaren 25ean erregeak bestelako saria eman ziola (\u00aba Domenj\u00f3n de And\u00eda,<br \/>\nescudero del reino de Espa\u00f1a, lo que ya de palabra le hab\u00eda prometido, es a<br \/>\nsaber, 20 libras esterlinas todos los a\u00f1os sobre los pechos y subsidios del<br \/>\npuerto de Bristol\u00bb), Ingalaterraren eta Espainiako itsasaldeko bost probintzien<br \/>\nartean bakeak zirauen bitartean. Domenjonek Bristolgo portu horretara<br \/>\ngarraiatzen zituen salgaiengatik ordaindu behar zituen zergei kendu beharrekoak<br \/>\nziren 20 libra horiek. Hala ere, itxuraz, Domenjonek ez zuen baliatu eskubide<br \/>\nhori, eta ezeztatuta geratu zen 1474ko otsailaren 26an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Henrike IV.a hiltzean eta Elisabet\u202fI.a<br \/>\n<i>Katolikoa<\/i> Gaztelako tronura iristean, Domenjonek berriro ere<br \/>\nProbintziaren buruzagitza eskuratu zuen. Horren erakusle, berak jaso zuen<br \/>\nerrege-komisarioek Gipuzkoara eramandako mandatua, probintziak Koroari aitortu<br \/>\nbeharreko fideltasun-zina jasotzeko (Basarten, 1475eko urtarrilaren 2an<br \/>\nbildutako Batzarrean jaso zuen mandatu hori). Aipatutako fideltasun-zina<br \/>\nhilaren 14an egin zen, eta Gaztelako zutoihala goratu zen bertan; hilaren<br \/>\n15ean, berriz, erreginak, bere izenean eta mandatarien eskutik, bere zina<br \/>\nhelarazi zuen Gipuzkoaren ordenantzak (foruak) eta pribilegioak mantentzeko.<br \/>\nAurrerantzean, Domenjonek zuzenean Elisabet I.a erreginarekin kudeatu zituen<br \/>\nprobintziako gairik larrienak, Gipuzkoak Koroari ematen zizkion zerbitzu<br \/>\nhandiak berme zirela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1481. urtean, Domenjonek zuzenean<br \/>\nparte hartu zuen Ingalaterrarekin sinatutako itunean, aurrez urte hartako<br \/>\nirailaren 8an Bartzelonan emandako errege&#8211;lizentziaren eskutik. Probintzian,<br \/>\nErrege-erregina <i>Katolikoei<\/i> lizentzia hori eska ziezaiekeen<br \/>\narduradunetako bat zen Domenjon. Segurtasuna zen itunaren xedea, \u00abpara que los<br \/>\ntratantes de cada uno de los dichos nuestros rreynos e del dicho rreyno de<br \/>\nInglaterra puedan andar e anden seguros, e que los dannos que de la una parte a<br \/>\nla otra, e de la otra a la otra, se fizieren sean satisfechos e pagados\u00bb. Ituna<br \/>\nhamar urtez egon zen indarrean, eta Errege-erregina <i>Katolikoek<\/i> urte<br \/>\nhartako irailaren 16an berretsi zuten, Domenjonek, Gipuzkoaren izenean berariaz<br \/>\nhala erregutu ondoren (\u00aben nombre de la sobredicha Provin\u00e7ia\u00bb).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gaixoturik eta nekatuta, 1485ean,<br \/>\nAnton semeren esku utzi zuen eskribautza fidelaren kargua. Bi urteren buruan,<br \/>\n1487an, berreskuratu egin zuen Probintziak horrela eskatuta, baina 1488an<br \/>\nberriro ere Antonen esku utzi zuen behin betiko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Domenjonek 1471ko irailaren 27an egin zuen testamentua<br \/>\nTolosan. Handik zortzi urtera, Martin Otxoa Sasiolaren etxean hil zen, 1489ko<br \/>\nazaroaren 18an, Zumaian egitekoa zen Probintziako Batzar Nagusira bidean zela.<br \/>\nGorpua egun berean eraman zuten Tolosara, eta hilaren 19an ehortzi zuten<br \/>\nfamiliaren hobian (\u00abfuesa\u00bb).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Catalina Tapiarekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten: Anton (Teresa Ruiz edo Fernandez Irarrazabalekin ezkondu zen, Irarrazabaleko andrearekin, eta Debara joan zen bizitzera; Domenjon hiltzean, eskribautegiaren zerbitzari izan zen), Pedro (Isabel Martin Agirrerekin ezkondu zen, Torrecilla de los Camerosera, Logro\u00f1o; 1491n hil zen), Beltran Martinez lizentziatua (Maria Lopez Leizaurrekin ezkondu zen, eta horien ondorengoak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[263],"class_list":["post-2638","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GONZALEZ ANDIA, Domenjon (Domingo Gonzalez Andia, Don Menjon Gonzalez Andia) (Tolosa, Gipuzkoa, a. 1442 - Zumaia, Gipuzkoa, 1489). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GONZALEZ ANDIA, Domenjon (Domingo Gonzalez Andia, Don Menjon Gonzalez Andia) (Tolosa, Gipuzkoa, a. 1442 - Zumaia, Gipuzkoa, 1489). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Catalina Tapiarekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten: Anton (Teresa Ruiz edo Fernandez Irarrazabalekin ezkondu zen, Irarrazabaleko andrearekin, eta Debara joan zen bizitzera; Domenjon hiltzean, eskribautegiaren zerbitzari izan zen), Pedro (Isabel Martin Agirrerekin ezkondu zen, Torrecilla de los Camerosera, Logro\u00f1o; 1491n hil zen), Beltran Martinez lizentziatua (Maria Lopez Leizaurrekin ezkondu zen, eta horien ondorengoak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\\\/\",\"name\":\"GONZALEZ ANDIA, Domenjon (Domingo Gonzalez Andia, Don Menjon Gonzalez Andia) (Tolosa, Gipuzkoa, a. 1442 - Zumaia, Gipuzkoa, 1489). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T15:45:19+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GONZALEZ ANDIA, Domenjon (Domingo Gonzalez Andia, Don Menjon Gonzalez Andia) (Tolosa, Gipuzkoa, a. 1442 &#8211; Zumaia, Gipuzkoa, 1489).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GONZALEZ ANDIA, Domenjon (Domingo Gonzalez Andia, Don Menjon Gonzalez Andia) (Tolosa, Gipuzkoa, a. 1442 - Zumaia, Gipuzkoa, 1489). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GONZALEZ ANDIA, Domenjon (Domingo Gonzalez Andia, Don Menjon Gonzalez Andia) (Tolosa, Gipuzkoa, a. 1442 - Zumaia, Gipuzkoa, 1489). - Iura Vasconiae","og_description":"Catalina Tapiarekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten: Anton (Teresa Ruiz edo Fernandez Irarrazabalekin ezkondu zen, Irarrazabaleko andrearekin, eta Debara joan zen bizitzera; Domenjon hiltzean, eskribautegiaren zerbitzari izan zen), Pedro (Isabel Martin Agirrerekin ezkondu zen, Torrecilla de los Camerosera, Logro\u00f1o; 1491n hil zen), Beltran Martinez lizentziatua (Maria Lopez Leizaurrekin ezkondu zen, eta horien ondorengoak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/","name":"GONZALEZ ANDIA, Domenjon (Domingo Gonzalez Andia, Don Menjon Gonzalez Andia) (Tolosa, Gipuzkoa, a. 1442 - Zumaia, Gipuzkoa, 1489). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T15:45:19+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-andia-domenjon-133-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GONZALEZ ANDIA, Domenjon (Domingo Gonzalez Andia, Don Menjon Gonzalez Andia) (Tolosa, Gipuzkoa, a. 1442 &#8211; Zumaia, Gipuzkoa, 1489)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2638","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2638\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2638"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2638"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}