{"id":2634,"date":"2019-12-12T16:26:36","date_gmt":"2019-12-12T15:26:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/"},"modified":"2019-12-12T16:26:36","modified_gmt":"2019-12-12T15:26:36","slug":"lopez-de-aiala-pedro-131-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/","title":{"rendered":"LOPEZ DE AIALA, Pedro (1332, Araba? &#8211; 1407, Calahorra, Errioxa)."},"content":{"rendered":"<\/p>\n<p><span>Fernan Perez de Aialaren eta Elvira Ceballosen semea,<br \/>\nArabako eta Gaztelako nobleziako leinu nagusietako bateko kide zen. Ez dakigu<br \/>\nziurtasunez non jaio zen, baina seguru asko Araban izan zen, Gasteizen, Kexaan<br \/>\nedo Arespalditzan. Barroso kardinala osaba-aitona zuen, eta haurtzaroan eta<br \/>\ngaztaroan haren itzalpean jaso zuen hezkuntza; beraz, oso litekeena da Toledon,<br \/>\nCartagenan eta Avignonen egonaldiak egin izana. 1342an bi kalonjetza jaso<br \/>\nzituen \u2014Palentzian eta Murtzian\u2014, eta horrek adieraziko luke, hasiera batean bederen,<br \/>\nelizan karrera egiteko asmoa izan zuela, nahiz eta gero alde batera utzi.<br \/>\n1353tik aurrera, Pedro Lopezen bizitzak jira gorabeheratsua eta arriskuz betea<br \/>\nhartu zuen. Petri I.aren zerbitzura sarturik, Aragoiko koroaren aurkako itsas<br \/>\nespedizio batean parte hartu zuen (1359). Handik lasterrera, gerra dinastiko<br \/>\neta zibila lehertu zen Gaztelan, erregearen eta haren anaiorde Henrike II.a<br \/>\nTrastamarakoaren artean. Pedro Lopez de Aialak, hasieran, Petri I.aren alde<br \/>\negin eta hura zerbitzatu zuen, baina 1366an haren aurkariaren bandora pasatzea<br \/>\nerabaki zuen. Jada Trastamararen alderdian, Naiarako (Errioxa) guduan parte<br \/>\nhartu zuen, eta preso hartu zuten gudu hartan. Erreskate mardula ordainduta<br \/>\nutzi zuten aske. Makurraldi laburra izan zen hura.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Henrikeren azken garaipenak, 1369an,<br \/>\naukera hobeak zabaldu zizkion. Errege berriaren eta haren ondorengo Joan I.a<br \/>\neta Henrike III.aren abaroan, hainbat mandatura bidali zuten Aragoira eta<br \/>\nFrantziara. Beste nahigabe bat jasateko zegoen, portugaldarrek preso hartu<br \/>\nbaitzuten Aljubarrotako guduan, eta, ondorioz, bigarren aldiz egon zen gatibu,<br \/>\nia beste hiru urtez (1385-1388). Espetxealdiak ez zuen makurrarazi, ordea, eta<br \/>\nkarrerari jarraitu zion. Ibilbide horretan hainbat kargu bete eta metatu<br \/>\nzituen: gorteko noble gaztea, Bandako Ordenaren alfereza, Toledoko aguazil<br \/>\ngorena, Gasteizko alkate nagusia, Gipuzkoako merioa, erregeordea, eta, batez<br \/>\nere, 1398. urteaz geroztik, Gaztelako erresumako kantzilerra. Aitarengandik<br \/>\njaso zituen jaunaren eskubideak eta Arabako, Bizkaiko eta Toledoko<br \/>\nlurraldeetako ondare-eskubideak, baita Aiala etxeko maiorazkoa ere. Aguraingo,<br \/>\nBastidako eta Gesaltza A\u00f1anako jaurerriak eskuratu zituen. 1406an testamentua<br \/>\nidatzirik, hurrengo urtearen hasieran hil zen. Kexaako monasterio femeninoan<br \/>\neman zioten lur, Fernan Perez aitak fundatutako monasterioan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politikan, gudu-zelaian eta gortean<br \/>\nbete zuen jardunari, haren lan intelektuala gehitu behar zaio. Egile oparoa<br \/>\nizan zen, eta, inolako zalantzarik gabe bere eskuz idatziak direla dakigun<br \/>\nlanetara mugatuz, honako obra hauek aipa ditzakegu: hainbat sorkuntza poetiko,<br \/>\nhala nola <span>Libro Rimado de Palacio<\/span>, Gregorio Handia,<br \/>\nIsidoro Sibiliakoa, Tito Livio eta Boccaccioren lanen itzulpenak, falkoneriako<br \/>\ntratatu baten bertsio egokitua eta hainbat narrazio historiko. Bere leinuaren <span>Genealog\u00eda<\/span> lanari ere jarraipena eman zion. Pedro Lopez de<br \/>\nAiala, ordea, historiarako utzi zituen lau kronikei esker da oroitua. <span>Cr\u00f3nicas<\/span> izenburupean, Petri I.aren (1350-1369), Henrike<br \/>\nII.aren (1369-1379), Joan I.aren (1379-1390) eta Henrike III.aren (1390-1406)<br \/>\nerregealdiei buruzko kronikak idatzi zituen, nahiz eta azken zati hori osatu<br \/>\ngabe utzi zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroako Erresuma da bere<br \/>\nerrelatoetako gaietako bat. Kronika horien bidez, Karlos II.a Evreuxkoak<br \/>\n(1349-1387) garai ezpaltsuetan Gaztelako errege&#8211;erreginekin izan zituen<br \/>\nharremanetan baliatutako estrategia konplexuen berri jakin dezakegu: Petri<br \/>\nI.arekin elkarrizketa Sorian (1362), errege horrekin Baionan eta Libournen izan<br \/>\nzituen negoziazioak (1366), Petriren aldekoen kanpaina dela eta erabili zuen<br \/>\npolitika maltzurra eta horrek amaieran ekarri zuen Naiarako gudua (1367) eta<br \/>\nHenrike II.aren aurrean Araban eskuratu nahi zituen lurraldeen inguruko<br \/>\ngorabeherak. <span>Cr\u00f3nicas lan horretan beste hainbat euskal gai<br \/>\nere jorratzen ditu, beti ere Gaztelarekin loturik. Hala, Petri I.aren eta haren<br \/>\nanaiorde On Tello Bizkaiko jaunaren arteko norgehiagokak jasotzen dira,<br \/>\nOtxandioko eta Enkarterrietako pasarte bortitzak tartean, baita Jaurerria<br \/>\nGalesko printze Eduardori entregatzeko Libournen adostutako hitzarmena ere (gerora<br \/>\nbete ez zena).<\/span> Kronika horien bidez dakigu, halaber, Alen\u00e7oneko kondesak<br \/>\nlurralde horiek irrikatzen zituela, eta Gaztelako errege-erreginek foruak zin<br \/>\negin zituztela. Era berean, idatzi horietan kontatzen du jauntxo gipuzkoar,<br \/>\nbizkaitar eta arabarrek beren eliza-patronatuko eskubideak defendatu zituztela<br \/>\nGuadalajarako gortean (1390).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren obra historikoaren oso aldeko<br \/>\niritziak eman izan dituzte adituek, garaiko testuinguruan kokatuz gero betiere.<br \/>\nIragana berreraikitzea izan zen Lopez de Aialaren ahalegina, gertakari<br \/>\ngarrantzitsuenen memoria uzteko eta errege-erreginei jokamolde ereduzko bat<br \/>\nemateko. Era berean, ez zen diskurtso narratibo soilera mugatu, eta agertutako<br \/>\ngertakariak azaltzen saiatu zen. Hauek izan ziren bere informazio-iturri<br \/>\nnagusiak: oroitzapenak, zenbait gertakaritan lekuko zuzena izan baitzen; beste<br \/>\npertsona garaikide batzuen kontakizunak; eta kontsultatutako dokumentuak,<br \/>\nkantziler zen aldetik oso erraz eskuratu zitzakeen eta. Nolanahi dela ere, ez<br \/>\nzen kronista neutrala. Aurrez aipatukoaren harira, Gaztelako gerra zibilean<br \/>\nalderdiz aldatu zen, eta horrek bere burua zuritzera behartu zuen; alde<br \/>\nhorretatik, begien bistakoa da Trastamara dinastia berria legitimatzen saiatu<br \/>\nzela (1369an gailendu zen dinastia hori). Azken batean, goi-nobleziako kidea<br \/>\nzen, eta horrek erabat baldintzatu zuen bere kronikari-jarduna, gizarte-maila<br \/>\nhorren balio eta aurreiritzien oihartzuna nabarmena baita haren idatzietan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Fernan Perez de Aialaren eta Elvira Ceballosen semea, Arabako eta Gaztelako nobleziako leinu nagusietako bateko kide zen. Ez dakigu ziurtasunez non jaio zen, baina seguru asko Araban izan zen, Gasteizen, Kexaan edo Arespalditzan. Barroso kardinala osaba-aitona zuen, eta haurtzaroan eta gaztaroan haren itzalpean jaso zuen hezkuntza; beraz, oso litekeena da Toledon, Cartagenan eta Avignonen egonaldiak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[261],"class_list":["post-2634","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LOPEZ DE AIALA, Pedro (1332, Araba? - 1407, Calahorra, Errioxa). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LOPEZ DE AIALA, Pedro (1332, Araba? - 1407, Calahorra, Errioxa). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Fernan Perez de Aialaren eta Elvira Ceballosen semea, Arabako eta Gaztelako nobleziako leinu nagusietako bateko kide zen. Ez dakigu ziurtasunez non jaio zen, baina seguru asko Araban izan zen, Gasteizen, Kexaan edo Arespalditzan. Barroso kardinala osaba-aitona zuen, eta haurtzaroan eta gaztaroan haren itzalpean jaso zuen hezkuntza; beraz, oso litekeena da Toledon, Cartagenan eta Avignonen egonaldiak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\\\/\",\"name\":\"LOPEZ DE AIALA, Pedro (1332, Araba? - 1407, Calahorra, Errioxa). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T15:26:36+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LOPEZ DE AIALA, Pedro (1332, Araba? &#8211; 1407, Calahorra, Errioxa).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LOPEZ DE AIALA, Pedro (1332, Araba? - 1407, Calahorra, Errioxa). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LOPEZ DE AIALA, Pedro (1332, Araba? - 1407, Calahorra, Errioxa). - Iura Vasconiae","og_description":"Fernan Perez de Aialaren eta Elvira Ceballosen semea, Arabako eta Gaztelako nobleziako leinu nagusietako bateko kide zen. Ez dakigu ziurtasunez non jaio zen, baina seguru asko Araban izan zen, Gasteizen, Kexaan edo Arespalditzan. Barroso kardinala osaba-aitona zuen, eta haurtzaroan eta gaztaroan haren itzalpean jaso zuen hezkuntza; beraz, oso litekeena da Toledon, Cartagenan eta Avignonen egonaldiak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/","name":"LOPEZ DE AIALA, Pedro (1332, Araba? - 1407, Calahorra, Errioxa). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T15:26:36+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-aiala-pedro-131-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LOPEZ DE AIALA, Pedro (1332, Araba? &#8211; 1407, Calahorra, Errioxa)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2634","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2634\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2634"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2634"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}