{"id":2626,"date":"2019-12-12T16:16:10","date_gmt":"2019-12-12T15:16:10","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/"},"modified":"2019-12-12T16:16:10","modified_gmt":"2019-12-12T15:16:10","slug":"gartzia-salazar-lope-127-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/","title":{"rendered":"GARTZIA SALAZAR, Lope (1399 &#8211; Portugalete?, 1476)."},"content":{"rendered":"<p><span>Behe<br \/>\nErdi Aroko euskal nobleziaren ordezkari, Otxoa Salazar eta Teresa<br \/>\nMu\u00f1atoizkoaren semea zen. Gizon tantaia \u2014ia bi metro zen altu\u2014 eta indar eta<br \/>\nkemen handikoa zen. Gatazkak, harrabotsak eta indarkeriak zertu zuten bere<br \/>\nbizitza. Oso gaztetatik hartu zuen parte <i>bando-gerren <\/i>berezko borroka<br \/>\nkonplexuetan, batez ere Bizkaian eta ondoko Kantabrian. Hamazazpi urte baino ez<br \/>\nzituen lehen borrokan parte hartu zuenean, Santull\u00e1n herrian, marrokinen aurka.<br \/>\nHurrengo urtean, 1417an, inor hiltzea zer zen jakin zuen, Lope Otxoa Mendietari<br \/>\neman baitzion azkena, <i>rallon<\/i> batekin. Ez zuen loria hutsagatik egin;<br \/>\nizan ere, biktimaren kargu eta patronatu-errenten jabetza eskuratu baitzuen,<br \/>\neta ondotik, beste asko. Aurrez aurreko askotan esku hartu zuen, eta,<br \/>\npixkanaka, ospe eta eragin politikoa bereganatu zuen Jaurerrian. 1451. urtean,<br \/>\nJuan Hurtado Mendoza Bizkaiko korrejidore izendatzearen aurka agertu zen, eta<br \/>\nizendapena bertan behera geratu izanaren eragileetako bat izan zen. Handik<br \/>\nlasterrera hasi zitzaizkion gauzak okertzen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1456an,<br \/>\nleinuetako buru nagusiek erronka jo zieten Gipuzkoako hiribilduei, azken horiek<br \/>\njurisdikzio-ordena berri bat ezarri nahi zutelako. Nahiz eta bertan izan ez,<br \/>\ngatazkak Lope Gartziari eragiten zion, beste arrazoi batzuen artean, Juan<br \/>\nAlonso Butroekoa, Muxika eta Aramaioko jauna, erronka jo zuenetako bat, aliatu<br \/>\nnabarmena eta ahaide politikoa zuelako. 1457an, Henrike IV.ak Jimena de la<br \/>\nFrontera herrira (Andaluzia) desterratu zuen gure biografiatua. Hainbat<br \/>\ngorabehera bihurriren ondoren, erregearen barkamena eskuratu zuen 1460an, beste<br \/>\nzenbait erbesteraturekin batera. Ondotik, beste hainbat urtez jarraitu zuen<br \/>\nJaurerriko joko politikoan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gizon<br \/>\nahaltsua eta aberatsa zen Bizkaiko garaiko estandarretarako. Portugaleteko<br \/>\nprobestu eta Castro Urdialesko merio karguak bete zituen, eta Gaztelako<br \/>\nerrege-erreginen basailu izan zen. Errenten truke, zerbitzu militarrak ematen<br \/>\nzizkien azken horiei. Lurralde-hedadura zabaletan zituen interes ekonomikoak:<br \/>\nSomorrostroko ibarrean \u2014han zegoen Mu\u00f1atoizko San Martin dorretxea, bere<br \/>\nleinuko enblematikoena\u2014, Galdames, Sopuerta, Portugalete, Karrantza eta<br \/>\nSaltzedon, Arabako Gaubea ibarrean eta Kantabriako Castro Urdiales hiribilduan<br \/>\nere. Zereal-soroak, mahastiak, sagastiak eta artadiak\u2026 oparoa zen haren<br \/>\nondarea, eta horri burdinolen ustiaketatik eta burdin mineralaren zirkulazioa<br \/>\nzergapetzen zuten bidesarietatik eskuratzen zituen errentak gehitu behar<br \/>\nzaizkio. Abanto, Barakaldo, Muskiz eta Zierbenako parrokia&#8211;patronatuen burua<br \/>\nzenez, itzal eta eragin izugarria zuen bertako bizitzan, eta horien bidez<br \/>\nerrenta eta pertsonen gaineko kontrola zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Familia-bizitza<br \/>\nliskartsua eta zoritxarrekoa izan zuen. Juana Butroekoarekin ezkondu zen<br \/>\n1425ean, Gomez Gonzalez Butroekoa buruzagi oinaztarraren alabarekin, eta bat-egite<br \/>\nhorretatik gutxienez hiru alaba eta sei seme jaio ziren. Ezkontzatik kanpo ere<br \/>\nharreman ugari izan zituen \u2014itxuraz, uneren batean zazpi maitale izan zituen<br \/>\naldi berean, eta haiekin guztiekin batera bizi izan zen Mu\u00f1atoizko dorretxean\u2014,<br \/>\neta harreman horietatik ere hainbat ondorengo jaio ziren. Leinuaren maiorazkoa<br \/>\nLope Salazar semearen esku utzi zuen 1452an, baina azken hori hil egin zen<br \/>\nTorrelasko borrokan, 1462an. Beste hiru seme \u2014Otxoa, Gontzalo eta Fernando <i>el<br \/>\nVorte<\/i>\u2014 Elorrioko guduan hil ziren 1468an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testuinguru<br \/>\nhorretan, Lope Salazar hilik, familia-gatazka larria sortu zen maiorazkoa nork<br \/>\neskuratu erabakitzeko. Bizirik geratu zen seme legitimoetako batek, Juan <i>Mairuak<\/i>,<br \/>\nberetzat aldarrikatu zituen herentzia-eskubideak, Juana Butroekoa amaren eta<br \/>\nPedro anaiaren babesarekin. Hasiera batean, aitak uko egin zion eskakizun<br \/>\nhorri, eta orduan, preso hartu eta giltzaperatu egin zuten Mu\u00f1atoizko<br \/>\ndorretxean. Azkenik, amore eman zuen eta 1471. urtean maiorazko berria ezarri<br \/>\nzuen Juan semearen mesedetan. Gartzia Salazar baldintza oso kaskarretan egon<br \/>\nzen giltzaperatuta. Menderagaitza izaeraz, ihes egiten saiatu zen, baina<br \/>\nalferrik. Senideek, hobeto kontrolatze aldera, Portugaleteko Salazar dorretxera<br \/>\neraman behar izan zuten. Han ere ihes egiteko ahalegin antzua egin zuen. 1476an<br \/>\nhil zen azkenik, hura zaintzen zuen hamabi urteko sasiko alaba batekin batera,<br \/>\notordu batean pozoiturik. Mu\u00f1atoizko San Martin elizan eman zioten lur, bere<br \/>\nborondatea betez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lope Gartzia Salazarren bizitza ez zen mugatu borroka eta auzietara,<br \/>\nohorea, ondasunak eta eragina lortzera. Historia zuen pasio, interesak<br \/>\nbultzatuta hein batean; izan ere, bere liburuak justifikaziorako eta<br \/>\npropagandarako armatzat erabili zituen, bere burua nahiz talde soziala<br \/>\nzuritzeko. Nolanahi zela ere, hartu zuen denbora pasio horri bide emateko.<br \/>\nAdituen ustez, bi liburu idatzi zituen: <i>Cr\u00f3nica de las siete casas de<br \/>\nVizcaya y Castilla<\/i>, modu laburtuan <i>Cr\u00f3nica de Vizcaya<\/i> izenez<br \/>\nezaguna, eta <i>Libro de las buenas andan\u00e7as e fortunas<\/i> \u2014oraintsu arte <i>Las<br \/>\nbienandan\u00e7as e fortunas<\/i>\u2014. Lehena, 1454an idatzia da inondik ere, egilea<br \/>\nbere boterearen gailurrean zegoela. Bigarrena, berriz, bere <i>magnum opus <\/i>edo<br \/>\nobra gorena, 1471ko uztailetik aurrera idatzi zuen, giltzaperatuta egon zen<br \/>\nurte mingarrietan, bere bizitzaren hondarrean jada. Liburu horrek bihurtu zuen,<br \/>\neskubide osoz, \u00abBizkaiko lehen historiagilea\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Cr\u00f3nica<br \/>\nde Vizcaya<\/span><\/i><span> liburuak hedapen<br \/>\ngeografiko mugatua du, eta, zenbaitetan, egilearen familia-harremanei oso<br \/>\nlotua. Orriz orri, sarritan aipatzen dira Bizkaiko nobleziako kideak, Lara<br \/>\nleinuko kideak, baita Aiala, Butroe, Saltzedo eta Zamudio leinuei buruzko<br \/>\ninformazioak ere. Maiz aipatzen da, orobat, Mu\u00f1atoizko oinetxea, Salazar<br \/>\nleinuari hertsiki lotua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde,<br \/>\n<i>Las buenas andan\u00e7as e fortunas<\/i> lanak asmo handiagoko helburua du, zer<br \/>\neta munduaren historia narratzen baitu, <i>Genesitik<\/i> hasi eta Behe Erdi<br \/>\nAroko Bizkaian bukatu. Obrak hogeita bost liburu edo kapitulu ditu, titulutan<br \/>\nbanatuta. Aurreneko hemeretzi liburuek, originaltasun gutxien dutenek, honako<br \/>\ngai hauek jasotzen dituzte: Itun Zaharra, Troiako setioa, Greziako eta Erromako<br \/>\nhistoria, baita Frantziako eta Ingalaterrako historia ere. Ondoren, Iberiar<br \/>\npenintsulako historia lantzen dute, hasiera-hasierako garaietatik Erdi Aroko<br \/>\nerresuma kristauen sorrera eta garapenera. Hogeigarren liburutik aurrera<br \/>\njorratzen dira euskal gaiak, batez ere Biz-kaikoak. Gaur egungo historiagileek<br \/>\nzati hori balioesten dute batez ere. Lope Gartzia Salazarrek Jaurerriaren<br \/>\nlegendazko sorrera azaltzen du, Arrigorriagako borroka eta Jaun Zuria hautatu zutenekoa<br \/>\naztergai hartuta. Era berean, euskal eta kantabriar leinuen genealogien berri<br \/>\nematen du. Norberari dagozkionak eta gai orokorrak uztartuz, liburu horretan<br \/>\nbiltzen ditu Mu\u00f1atoizko etxearen eta oinetxearen eta Salazar leinuaren beraren<br \/>\nhistoria. Gainerako bost liburuek, zehaztasun handiz eta xehetasun<br \/>\nbeldurgarriak emanez, Bizkaiko jauntxoen, eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoako<br \/>\neta Kantabriakoen gatazkak jasotzen dituzte. Era berean, nobleen familiei eta<br \/>\nhaien leinuei estu loturik, hiribilduetako bizimoduari buruzko gorabeherak<br \/>\naipatzen dituzte, baita ermandadeek eta Gaztelako Koroaren ordezkariek<br \/>\nkostaldeko euskal lurraldeak baketzeko ahaleginean bultzatutako ekimenei<br \/>\nburuzkoak ere. Lanari buruzko kontsultetarako, gaur egun obraren edizio kritiko<br \/>\noso zaindua dugu eskueran, EHUko Maria Consuelo Villacorta irakasleak argitara<br \/>\nemana. <span class=\"iv-smallcaps\">xv<\/span>.\u202fmendetik <span class=\"iv-smallcaps\">xviii<\/span>.era bitarteko berrogeita sei<br \/>\neskuizkribu erkatzeko lan neketsua egin zuen irakasleak edizio horretarako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00abEuskal gaiei\u00bb buruzko gertakariak azaltzean, Lope Gartziak ez dio<br \/>\nbeti logika antzemanerraz bati jarraitzen. Azken bost liburuetan, kontakizuna<br \/>\ntitulu ugaritan sakabanatzen da; itxuraz, tartean diren leinuen identifikaziori<br \/>\nloturik daude antolatuta titulu horiek. Bakoitzaren barnean, egileak Jaunaren Urtea<br \/>\nestilo kronologikoaren arabera dataturiko gertakariak kontatzen ditu<br \/>\n\u2014zehatz-mehatz egiten duenean\u2014, seguru asko urtearen hasierako mugarritzat<br \/>\nEguberri-eguna harturik, hori baitzen ohikoa garai hartan Gaztelako Koroan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erudizio filologiko eta historikoak ahalegin handia egin du Lope<br \/>\nGartzia Salazarrek erabili zituen informazio-iturriak identifikatzeko. Hainbat<br \/>\ndatu eta informazioren oinarrian \u2014zatirik originalena horixe da, hain zuzen\u2014<br \/>\nbere oroitzapenak daude; izan ere, kontatzen diren gertakari askotan parte<br \/>\nhartu zuen. Sinesgarria da pentsatzea, bizitzan zehar Jaurerriko boterea<br \/>\neskuratzeko lehian ondoan edo parez pare izan zituen pertsonen ahozko<br \/>\nlekukotzak aprobetxatuko zituela, baita belaunaldiz belaunaldi transmititutako<br \/>\ntokian tokiko istorioak ere.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gartzia Salazarrek berak onartzen duenez, ahaleginak eta bi egin<br \/>\nzituen, diru-gastuei erreparatu gabe, historia aztertzeko erabilgarri izan<br \/>\nzitezkeen kronika eta literatura-testu ahalik eta gehien biltzeko. Alfontso X.a<br \/>\nJakitunaren, Pedro Lopez de Aialaren eta Pedro de Barcelos konde<br \/>\nportugaldarraren kronikari-lanaren eragin nabarmena bereizi izan da. Lope<br \/>\nGartziak Erdi Aroko ziklo klasiko, arturiko (Arturo erregeari zegokiona) eta<br \/>\nkarolingioetako -literatura-tradizioa jaso eta islatu zuen, eta Gaztelako<br \/>\nepikatik ere edan zuen. Bada, orobat, jakinduriazko literatura esaten zaionaren<br \/>\nzantzurik ere, Hitako artziprestearen <i>Libro de Buen Amor<\/i> lanarekin<br \/>\nbat-etortze batean antzematen denez. Egileak material hori guztia baliatzen du,<br \/>\neta, aldaerak aldaera, bere kontakizunean txertatzen du, inolako galbahe<br \/>\nkritikorik gabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nolanahi<br \/>\ndela ere, historiagile eta filologoentzat askotariko erabilera izan dezake Lope<br \/>\nGartzia Salazarren obrak, batez ere <i>Buenas andan\u00e7as<\/i> liburuak. Batetik,<br \/>\naurrez aipatutako haren informazio-iturriak aztertuta, jakin dezakegu<br \/>\nzer-nolakoa izan zen espainiar eta europar jatorriko literatura-tradizioen<br \/>\ntransmisioa eta hedapena Euskal Herrian. Bestalde, haren obra oinarri ukaezina<br \/>\nda, batzuetan idatzizko dokumentazio juridikoarekin konbinaturik, Erdi Aro<br \/>\nberantiarreko euskal gizartearen berri jakiteko, batez ere gizartearen maila<br \/>\naristokratikoen berri. Somorrostroko ibarreko ahaide nagusien kontakizun<br \/>\ngenealogikoak argigarriak dira Jaurerriko jauntxoen familia-lotura<br \/>\nkorapilatsuen eta haien ondorengoen berri izateko, baita leinuen arteko<br \/>\nloturen, aliantzen eta kidetasunen berri izateko ere. <i>Buenas andan\u00e7as<\/i><br \/>\nlanean, orobat, garaiko desleialtasun, traizio eta bando-aldaketak jasotzen<br \/>\ndira. Horien guztien berri izanda, irakurleak sumatu dezake zein ziren<br \/>\ngizarte-talde horretako balio etikoak eta mentalitatea. Tokiko eliteetako<br \/>\nkideen arteko gerra pribatua behin eta berriro azaleratzen da Lope Gartziaren<br \/>\norrialdeetan. Berez, kontakizuna josita dago borrokei, segadei, setioei eta<br \/>\nerasoei buruzko kontakizunez (eraso horietako batzuk apalak dira), eta horien<br \/>\nargitan, mugitzeko sistemak, taktikak, amarruak eta armak azter daitezke. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Era<br \/>\nberean, indarkeria hori auziei konponbidea emateko modu bat zen, eta, beraz,<br \/>\njustizia egiteko beste molde baten erakusle dira narrazio horiek, koroak eta<br \/>\nhiribilduetako buruek erabiltzen zutenaren aldean beste modu bat. Halaber,<br \/>\nazken kapituluetan ohikoak zituen gaietatik aparteko berri batzuk jasotzen<br \/>\nditu: lehorte eta goseteei buruzkoak, ontzi- eta merkataritza-mugimenduei,<br \/>\nerrege-zergei eta Gaztelako txanponaren balio-gorabeherei buruzkoak&#8230;<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lope Gartziaren obraren gaineko azterketa orok aintzat hartu beharko<br \/>\ndu haren asmo politikoa, Bizkaiko leinuetako kapareen mesedetan. Bultzada hori<br \/>\ngarbi adierazten da \u2014beste helburu nabarmen batzuen artean\u2014 Arrigorriagako<br \/>\nborroka mitikoari buruzko kontakizunean. Aurrez ere aipatu ditugu horren<br \/>\niturriak, nahiz eta <i>Cr\u00f3nica de Vizcaya<\/i> obra izan edo <i>Buenas andan\u00e7as<\/i><br \/>\nizan, aldeak egon. Kontakizunaren arabera, <i>Jaun Zuria<\/i> izeneko buruzagi<br \/>\nbatek, amaren aldetik Eskoziako printzeen ondorengoa bera, bizkaitarrak mobilizatu<br \/>\nzituen, lurraldea inbaditu zuen Leongo erregearen seme bati aurre egiteko.<br \/>\nGaraipen erabatekoa eta odoltsua eskuratu zuen Paduran, eta horren eraginez, <i>Arrigorriaga<\/i><br \/>\nizena hartu zuen lekuak, gudariek isuritako odolaren kolore gorriagatik.<br \/>\nOndoren, <i>Jaun Zuriak<\/i> eta kapare bizkaitarrek, Gernikan bildurik,<br \/>\nburuzagi garailea jauntzat hartzea eta hari boterea eta eskumenak aitortzea<br \/>\nerabaki zuten, beti ere haien askatasunak eta eskubideak errespetatzen<br \/>\nbazituen. Gainera, lurren eta errenten banaketa adostu zuten berarekin.<br \/>\nZalantzarik gabe, sorrerari buruzko kondaira horrek boterearen jarrera<br \/>\nitunzalea zuritu nahi du \u2014kapareak eragile kolektibo gisa, koroarekin antzinako<br \/>\ngaraietatik Gernikan negoziatzen\u2014, jarrera hori oso erabilgarria baita<br \/>\nmonarkiarekiko hartu-emanetarako, eta Jaurerrian leinuen nagusitasuna<br \/>\ndefendatzen du, noiz eta hiribilduetan eta ermandadeetan auzitan jartzen ari<br \/>\nziren garaian. Hari beretik, <i>Buenas andan\u00e7as<\/i> ixten duten tituluak ere ez<br \/>\ndira maleziagabeak: Biz-kaiko jauntxoek bertako eliza eta monasterioen gain<br \/>\nbaliatzen zituzten patronatu-eskubideak aipatzen dira horietan, jakina baita<br \/>\nhorien eskutik errenta eta eragin handia eskuratzen zituztela bertako<br \/>\nkomunitatean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Behe Erdi Aroko euskal nobleziaren ordezkari, Otxoa Salazar eta Teresa Mu\u00f1atoizkoaren semea zen. Gizon tantaia \u2014ia bi metro zen altu\u2014 eta indar eta kemen handikoa zen. Gatazkak, harrabotsak eta indarkeriak zertu zuten bere bizitza. Oso gaztetatik hartu zuen parte bando-gerren berezko borroka konplexuetan, batez ere Bizkaian eta ondoko Kantabrian. Hamazazpi urte baino ez zituen lehen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[259],"class_list":["post-2626","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GARTZIA SALAZAR, Lope (1399 - Portugalete?, 1476). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GARTZIA SALAZAR, Lope (1399 - Portugalete?, 1476). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Behe Erdi Aroko euskal nobleziaren ordezkari, Otxoa Salazar eta Teresa Mu\u00f1atoizkoaren semea zen. Gizon tantaia \u2014ia bi metro zen altu\u2014 eta indar eta kemen handikoa zen. Gatazkak, harrabotsak eta indarkeriak zertu zuten bere bizitza. Oso gaztetatik hartu zuen parte bando-gerren berezko borroka konplexuetan, batez ere Bizkaian eta ondoko Kantabrian. Hamazazpi urte baino ez zituen lehen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-salazar-lope-127-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-salazar-lope-127-eu\\\/\",\"name\":\"GARTZIA SALAZAR, Lope (1399 - Portugalete?, 1476). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T15:16:10+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-salazar-lope-127-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-salazar-lope-127-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-salazar-lope-127-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GARTZIA SALAZAR, Lope (1399 &#8211; Portugalete?, 1476).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GARTZIA SALAZAR, Lope (1399 - Portugalete?, 1476). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GARTZIA SALAZAR, Lope (1399 - Portugalete?, 1476). - Iura Vasconiae","og_description":"Behe Erdi Aroko euskal nobleziaren ordezkari, Otxoa Salazar eta Teresa Mu\u00f1atoizkoaren semea zen. Gizon tantaia \u2014ia bi metro zen altu\u2014 eta indar eta kemen handikoa zen. Gatazkak, harrabotsak eta indarkeriak zertu zuten bere bizitza. Oso gaztetatik hartu zuen parte bando-gerren berezko borroka konplexuetan, batez ere Bizkaian eta ondoko Kantabrian. Hamazazpi urte baino ez zituen lehen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/","name":"GARTZIA SALAZAR, Lope (1399 - Portugalete?, 1476). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T15:16:10+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-salazar-lope-127-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GARTZIA SALAZAR, Lope (1399 &#8211; Portugalete?, 1476)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2626","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2626\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2626"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2626"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}