{"id":2614,"date":"2019-12-12T16:00:13","date_gmt":"2019-12-12T15:00:13","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/hukbaldo-121-eu\/"},"modified":"2019-12-12T16:00:13","modified_gmt":"2019-12-12T15:00:13","slug":"hukbaldo-121-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/","title":{"rendered":"HUKBALDO (IX.\u202fmendearen erdialdea &#8211; ca. 930). San Amando abadiako monjea (Saint-Amand-les-Eaux, Nord),"},"content":{"rendered":"<p><span>Hukbaldo Miloneren ikaslea izan zen (Milonek\u00a0<i>Vita Amandi\u00a0<\/i>lana idatzi zuen), monje-prestakuntza jaso eta San Amando abadian apeztu zen, 880an. Handik urte gutxi batzuetara, Reimsera deitu zuten, elizbarrutiko eskolak berrezartzen laguntzeko, baina, mendearen bukaerarako, berriz ere San Amandon zebilen, eta hantxe bizi izan zen zendu arte, irakasle- eta eskribau-lanetan, musika konposatzen eta testuak idazten. Hainbat tankeratako lanak ondu zituen; besteak beste, musika-gaiei buruzkoak eta santuen\u00a0<i>vitae<\/i>ak dira nabarmentzekoak. Haietan guztietanagerikoa da zeinen jakintza handia izan zuen egile greko-erromatarren nahiz kristauen gainean. Monjeak idatzitako sei hagiografien artean,\u00a0<i>Vita sanctae Rictrudis Batissae Marcianensis<\/i>\u00a0aipatu behar da, 907an ondua;\u00a0<span>ii<\/span>.<i>\u202f<\/i>mendean bizi izandako baskoi jatorriko lekaime baten biografia da, hain zuzen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hukbaldok kontatzen du Riktrudis 614 aldean jaio zela baskoi jatorriko familia handiki eta kristau batean. Egilea lekaimearen jatorri baskoiaz baliatzen da Isidorok baskoien iragan prerromatarraren inguruan emaniko azalpen okerra labur jasotzeko; horrela, esaten du baskoiei, lehenago, bakzeo \u2014<i>vaccaei<\/i>\u2014 zeritzela, eta haien lurraldeari,\u00a0<i>Vacceia<\/i>; ez,\u00a0<i>Wasconia<\/i>, ordea. Sevillako apezpikuarekin bat, monjeak esaten du baskoiak liskarzaleak eta paganoak zirela (<i>Vit. Rictr.\u00a0<\/i>5). Hurrengo pasarteetan, egileak kontatzen du zer testuingurutan ezagutu zuten elkar Riktrudisek eta haren senarra izango zenak. Azalpenaren abiapuntua errege Klotario II.aren heriotza da (629) eta, era berean, haren oinordeko Dagoberto I.ak Akitaniako Erresuma Karibertorentzat sortu izana (Kariberto hura Dagobertoren anaia zen, aitaren aldetik). Hukbaldok kontatzen du Karibertok bere jabetzapeko lurrak handitu zituela,\u00a0<i>Wasconia<\/i><\/span><span>menderatuta, eta Dagobertok Amando zigortu zuenean, apezpikuak eskualde hura aukeratu zuela kondena betetzeko (<i>Vit. Rictr.\u00a0<\/i>6-7).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kariberto eta haren seme Txilderiko 632an hil zirenean, Dagoberto haien lurrez jabetu zen. Hagiografoaren esanetan, erregeak\u00a0<i>waskoien\u00a0<\/i>aurka zuzendutako espedizio haietako batean, Adalbaldok Riktrudis gaztea ezagutu zuen. Adalbaldo, hain zuzen, erregearen hurbileko noble franko bat zen (<i>Vit. Rictr.\u00a0<\/i>8-9). Baliteke topaketa hura gertatu izana Errege Dagobertok Baskoniaren kontra zuzendutako erasoaldi handian (636), baina baliteke 632an gertatu izana. Nolanahi den ere,\u00a0<i>Adalbadus\u00a0<\/i>eta\u00a0<i>Rictrudis<\/i>ezkondu egin ziren, neskaren familia kontra egonda ere. Galiako iparraldera bizitzera joan, eta lau seme-alaba izan zituzten (<i>Vit. Rictr.\u00a0<\/i>9-10). Handik urte batzuetara, 652 aldean, agian, Adalbaldo\u00a0<i>Wasconia<\/i>ra itzuli zen, zer dela-eta ez badakigu ere, eta, behin hara iritsitakoan, hil egin zuten; hiltzaileak, beharbada, emaztearen ahaideak izango ziren, artean ere ezinikusia ziotelako (<i>Vit. Rictr.\u00a0<\/i>11). Gertakari hark hunkituta, eta erregeak berriro ezkondu zedin egindako presioei amore eman gabe, Riktrudis, hiru alabek lagundurik, erlijioari emana bizi izan zen, eta Marchiennesko monasterioko abadesa ere izan zen. Han bertan hil zen, 688an. Hagiografoaren arabera, lekaime baskoiak harreman espiritual estua izan zuen Amando Maastrichtkoarekin; alargun gelditu ostean, bereziki. Zendu zenean, Riktrudis, haren senar Adalbaldo, haren seme Mauronto, eta alaba Eusebia, Klotsendis eta Adalsendis santutu egin zituzten (Huc.\u00a0<i>Vit. Rictr.\u00a0<\/i>12-32).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baskoiak eta Baskonia aipatzen diren pasarteetan, atzeman daiteke Hukbaldok hainbat idazlan ezagutzen zituela; gutxienez, Isidoro Sibiliakoaren\u00a0<i>Etimologiak<\/i>, eta era berean,\u00a0<i>Vita Amandi<\/i>, Fredegario delakoaren Kronika eta\/edo\u00a0<i>Gesta Dagoberti.\u00a0<\/i>Monjearen obran, mezu morala narrazioaren xehetasunari nagusitzen zaio, baina, beste hagiografo batzuez bestela, ez du interes handirik erakusten mirarietan, eta beste kontu bat darabil ardatz, hots, santuek beren inguruko jendeari eskaintzen dioten laguntza espirituala. Biografia-tradizio sendo eta errotu baten oinordeko, gure monjearen iritziz, hagiografia ezinbesteko tresna da hezkuntza kristauaren barnean, egokia baita bai balio kristauak azaltzeko, bai irakurleei irakaspen moralak emateko. Hukbaldo zendu ondoren, haren\u00a0<i>vitae\u00a0<\/i>lanak aintzat hartu ziren, egiazki. Horren erakusgarri da irakaskuntzan erabili zirela, bai eta eliza karolingio berantiarreko liturgietan ere.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hukbaldo Miloneren ikaslea izan zen (Milonek\u00a0Vita Amandi\u00a0lana idatzi zuen), monje-prestakuntza jaso eta San Amando abadian apeztu zen, 880an. Handik urte gutxi batzuetara, Reimsera deitu zuten, elizbarrutiko eskolak berrezartzen laguntzeko, baina, mendearen bukaerarako, berriz ere San Amandon zebilen, eta hantxe bizi izan zen zendu arte, irakasle- eta eskribau-lanetan, musika konposatzen eta testuak idazten. Hainbat tankeratako lanak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[253],"class_list":["post-2614","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HUKBALDO (IX.\u202fmendearen erdialdea - ca. 930). San Amando abadiako monjea (Saint-Amand-les-Eaux, Nord), - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HUKBALDO (IX.\u202fmendearen erdialdea - ca. 930). San Amando abadiako monjea (Saint-Amand-les-Eaux, Nord), - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hukbaldo Miloneren ikaslea izan zen (Milonek\u00a0Vita Amandi\u00a0lana idatzi zuen), monje-prestakuntza jaso eta San Amando abadian apeztu zen, 880an. Handik urte gutxi batzuetara, Reimsera deitu zuten, elizbarrutiko eskolak berrezartzen laguntzeko, baina, mendearen bukaerarako, berriz ere San Amandon zebilen, eta hantxe bizi izan zen zendu arte, irakasle- eta eskribau-lanetan, musika konposatzen eta testuak idazten. Hainbat tankeratako lanak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hukbaldo-121-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hukbaldo-121-eu\\\/\",\"name\":\"HUKBALDO (IX.\u202fmendearen erdialdea - ca. 930). San Amando abadiako monjea (Saint-Amand-les-Eaux, Nord), - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T15:00:13+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hukbaldo-121-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hukbaldo-121-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hukbaldo-121-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HUKBALDO (IX.\u202fmendearen erdialdea &#8211; ca. 930). San Amando abadiako monjea (Saint-Amand-les-Eaux, Nord),\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HUKBALDO (IX.\u202fmendearen erdialdea - ca. 930). San Amando abadiako monjea (Saint-Amand-les-Eaux, Nord), - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HUKBALDO (IX.\u202fmendearen erdialdea - ca. 930). San Amando abadiako monjea (Saint-Amand-les-Eaux, Nord), - Iura Vasconiae","og_description":"Hukbaldo Miloneren ikaslea izan zen (Milonek\u00a0Vita Amandi\u00a0lana idatzi zuen), monje-prestakuntza jaso eta San Amando abadian apeztu zen, 880an. Handik urte gutxi batzuetara, Reimsera deitu zuten, elizbarrutiko eskolak berrezartzen laguntzeko, baina, mendearen bukaerarako, berriz ere San Amandon zebilen, eta hantxe bizi izan zen zendu arte, irakasle- eta eskribau-lanetan, musika konposatzen eta testuak idazten. Hainbat tankeratako lanak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/","name":"HUKBALDO (IX.\u202fmendearen erdialdea - ca. 930). San Amando abadiako monjea (Saint-Amand-les-Eaux, Nord), - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T15:00:13+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hukbaldo-121-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HUKBALDO (IX.\u202fmendearen erdialdea &#8211; ca. 930). San Amando abadiako monjea (Saint-Amand-les-Eaux, Nord),"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2614","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2614\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2614"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2614"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}