{"id":2598,"date":"2019-12-12T15:42:14","date_gmt":"2019-12-12T14:42:14","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/astronomoa-113-eu\/"},"modified":"2019-12-12T15:42:14","modified_gmt":"2019-12-12T14:42:14","slug":"astronomoa-113-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/","title":{"rendered":"ASTRONOMOA(IX.\u202fmendearen lehen erdia)."},"content":{"rendered":"<p><span>Anonimoa, ziur aski Frantziako mendebaldeko hegoaldekoa. Obran<br \/>\nberariaz aipatu zuen bezala, egileak ezagutza zabalak eta interes handia zituen<br \/>\nastronomian, eta hortik heldu zaio izengoitia. 837an, zeruan kometa bat ikusten<br \/>\nzela-eta (Halley kometa zen), erregeak galdetu zion horrek zer augurio<br \/>\niragartzen ote zuen. Zenbait adituren ustez, monje edo kanoniko bat izan<br \/>\nzitekeen, interes berezia agertzen baitu eliz kontuetan. Dena den, haren portaera<br \/>\naristokratikoak ikusita, eta gorteko bizitzan zuen inplikazioa kontuan hartuta<br \/>\n(monje izateari zegokionaren gainetik), baliteke gortesau sekularra izatea<\/span><span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ludoviko Pio 840ko ekainean zendu eta gutxira idatzia da lana; aditu<br \/>\nbatzuen arabera, 840-841eko neguan, ziurrenera. Lotarioren enkarguz ondu zuen.<br \/>\nEgileak Ludovikoren oso aldeko testua idatzi zuen, erregearen dualtasuna<br \/>\nabilezia handiz aurkeztuta: hau da, printze ideala, baina aldi berean, egiazko<br \/>\ngizakia, akatsak eta guzti; haien artean, sobera barkabera zela. Astronomoak<br \/>\naurreko hainbat lan erabili zituen iturritako: adibidez, Eghinardoren <i>Vita<br \/>\nKaroli Magn <\/i>(uste da elkar ezagutu zutela); Adhemarren <i>Relatio<\/i><br \/>\ndesagertua, eta <i>Annales Regni Francorum<\/i> urte-liburuak. Dena den, lanak<br \/>\nkopiatze hutsaz harata jo zuen, hau da, gure egileak bere narratibaren<br \/>\nmesederako aldatu eta moldatu zituen. Aipatutako lanez gain, bestelako<br \/>\nlekukotasunak baliatu zituen, zeren, iduri duenez, jauregiko kantzilertzako<br \/>\ngutunak, agiriak eta itunak izan baitzituen eskura. <i>Vita Hludovici<\/i> lanak<br \/>\nadierazten du idazleak Elizako gurasoak eta egile latindarrak ezagutzen<br \/>\nzituela, hots, Jeronimo, Agustino, Gregorio, Isidoro, Ambrosio, Laktantzio,<br \/>\nPrudentzio, Venantzio Fortunato eta Beda, bai eta klasikoak ere, hala nola<br \/>\nVirgilio edo Zizeron; hortaz, gure egilea Errenazimentu Karolingioaren adibide<br \/>\nbikaina da.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ziur aski, bere jatorriari edo gorteko ibilbideari zor zaio<br \/>\nAstronomoak jakintza zabala izatea Inperioko hegoaldeko eta hego-mendebaleko<br \/>\nkontuez; Akitaniakoez eta Gaskoiniakoez, bereziki. Izan ere, zortzi aldiz<br \/>\naipatu zituen <i>waskoiak<\/i> (<i>uascones<\/i> edo <i>guascones<\/i>,<br \/>\neskuizkribuaren arabera). Akitaniarrekin batera, Garona ibai-bazterreko<br \/>\nlurraldeetan bizi ziren (II.\u202fkap.). Ludoviko gazteak bere aitaren gortera<br \/>\negindako bisitaren haritik (Paderborn, 786), Astronomoak <i>waskoien<\/i><br \/>\nberezko jantziak deskribatu zituen; izan ere, printzea eta haren laguntzaileak<br \/>\nmolde hartan jantzita zeuden, Akitaniako erregea baitzen, eta era berean,<br \/>\nKarlomagnok halaxe nahirik (IV.\u202fkap). Egileak apetatsu iritzi zion haien<br \/>\njokamoldeari (V.\u202feta XXVI.\u202fkapituluak), lotsagabeak eta adoretsuak<br \/>\n(XIII.\u202fkap.), traidoreak eta faltsuak (V., XVIII. eta XXXII.\u202fkapituluak).<br \/>\nHorrela, 787an, Adelritx izeneko <i>wasco<\/i> batek Tolosako kondea (Txorso)<br \/>\ntraizioz harrapatu, eta zina egitera behartu zuen. Erregeak Adelritx deitu<br \/>\nzuen. Baskoia, ordea, ez zen erregearen aurrera agertu, bahituak trukatu arte.<br \/>\nErregearen aurrera eramana, desenkusatzen saiatu zen; alferrik, ordea, eta<br \/>\nerbestera kondenatu zuten. Txorsori titulua kendu zioten, eta haren ordez,<br \/>\nGilen jarri zuten. Bi erabaki haiek amorrua eragin zuten <i>waskoien<\/i><br \/>\nartean, baina erregeak baretu zituen (V.\u202fkap.). 803 inguruan, baskoiak<br \/>\nLudovikoren erabaki baten aurka altxatu ziren, ez baitzuten onartu erregeak<br \/>\nF\u00e9zensaceko konderria Liutardori eman izana, eta Liutardoren segizioko hainbat<br \/>\nkide ezpataz hil eta beste batzuk erre egin zituzten. Gero, beren kasuaren alde<br \/>\nsaiatu ziren erregu egiten, baina haietako batzuk begia begi truk legearen<br \/>\narabera zigortu zituzten (XIII.\u202fkap.). 812an, <i>waskoiek<\/i> onartua zuten<br \/>\nerregea haien jauna zela, baina Ludovikori iritsitako zurrumurruaren arabera,<br \/>\nberriz ere matxinatzekotan zebiltzan. Akize hiribildua baketurik, Iru\u00f1era jo<br \/>\nzuen, mehatxurik batere ez zegoela ziurtatzeko eta Penintsulako kontuak zertan<br \/>\nziren ikusteko. Pirinioetan barna itzultzen ari zela, haren guardiek<br \/>\naurre-neurriak hartu zituzten inork traiziozko erasorik ez egiteko<br \/>\n(XVIII.\u202fkap.). 815ean, berriz ere Ludovikoren aurka altxatu ziren, <i>waskoien<\/i><br \/>\nSigwin (Seguin) kondea kargugabetzeagatik, haren jokamolde immoralak eraginda.<br \/>\nMatxinada, ordea, bi kanpainatan zapaldu zuen (XXVI.\u202fkap.). Hurrengoa 819an<br \/>\npiztu zen, Centullusen seme Lupo delako bat (Astronomoak ez zuen Seguinen<br \/>\noinordekoarekin lotu) Auvernia eta Tolosako kondeen aurka altxatu baitzen.<br \/>\nGuduan, Lupok bere anaia (Garsand) galdu zuen eta ihesi joan zen. Preso hartu<br \/>\nzuten, ordea, eta enperadoreak erbesteratu zuen. Handik gutxira, <i>waskoiak<\/i><br \/>\nenperadorearen seme Pepinen larderiak arras kikilduta gelditu ziren (Pepin,<br \/>\nhain zuzen, eginkizun horrekin joana zen baskoien artera), eta handik aurrera,<br \/>\nez ziren berriro matxinatzera ausartu (XXXIII.\u202fkap.). Bai astronomoak emaniko<br \/>\ndatuak, bai haren kontakizuna, egile moderno batzuen alderaketa-iturria izan<br \/>\ndira eta, horretan oinarrituta, adierazi dute Orreagako Guduaren irabazleak <i>waskoiak<\/i><br \/>\nizan zirela, hau da, Pirinioez iparraldeko gaskoiak, alegia. <\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Vita<br \/>\nHludovici<\/span><\/i><span> lana, ziurrenera,<br \/>\nKarlos <i>Burusoilaren<\/i> gortean aurkeztu zen jendaurrean. 22 eskuizkributan<br \/>\ngorde da, <span class=\"iv-smallcaps\">xii.<\/span>\u202fmendetik <span class=\"iv-smallcaps\">xvii<\/span>.era bitarte onduak. 64 kapituluetan<br \/>\nbanatua dago, baina banaketa modernoa da, <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendekoa.<b><\/p>\n<p><\/b><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Anonimoa, ziur aski Frantziako mendebaldeko hegoaldekoa. Obran berariaz aipatu zuen bezala, egileak ezagutza zabalak eta interes handia zituen astronomian, eta hortik heldu zaio izengoitia. 837an, zeruan kometa bat ikusten zela-eta (Halley kometa zen), erregeak galdetu zion horrek zer augurio iragartzen ote zuen. Zenbait adituren ustez, monje edo kanoniko bat izan zitekeen, interes berezia agertzen baitu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[253],"class_list":["post-2598","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ASTRONOMOA(IX.\u202fmendearen lehen erdia). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ASTRONOMOA(IX.\u202fmendearen lehen erdia). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Anonimoa, ziur aski Frantziako mendebaldeko hegoaldekoa. Obran berariaz aipatu zuen bezala, egileak ezagutza zabalak eta interes handia zituen astronomian, eta hortik heldu zaio izengoitia. 837an, zeruan kometa bat ikusten zela-eta (Halley kometa zen), erregeak galdetu zion horrek zer augurio iragartzen ote zuen. Zenbait adituren ustez, monje edo kanoniko bat izan zitekeen, interes berezia agertzen baitu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astronomoa-113-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astronomoa-113-eu\\\/\",\"name\":\"ASTRONOMOA(IX.\u202fmendearen lehen erdia). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T14:42:14+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astronomoa-113-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astronomoa-113-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astronomoa-113-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ASTRONOMOA(IX.\u202fmendearen lehen erdia).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ASTRONOMOA(IX.\u202fmendearen lehen erdia). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ASTRONOMOA(IX.\u202fmendearen lehen erdia). - Iura Vasconiae","og_description":"Anonimoa, ziur aski Frantziako mendebaldeko hegoaldekoa. Obran berariaz aipatu zuen bezala, egileak ezagutza zabalak eta interes handia zituen astronomian, eta hortik heldu zaio izengoitia. 837an, zeruan kometa bat ikusten zela-eta (Halley kometa zen), erregeak galdetu zion horrek zer augurio iragartzen ote zuen. Zenbait adituren ustez, monje edo kanoniko bat izan zitekeen, interes berezia agertzen baitu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/","name":"ASTRONOMOA(IX.\u202fmendearen lehen erdia). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T14:42:14+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astronomoa-113-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ASTRONOMOA(IX.\u202fmendearen lehen erdia)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2598","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2598\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2598"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2598"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}