{"id":2584,"date":"2019-12-12T15:28:48","date_gmt":"2019-12-12T14:28:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/eginhardo-106-eu\/"},"modified":"2019-12-12T15:28:48","modified_gmt":"2019-12-12T14:28:48","slug":"eginhardo-106-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/","title":{"rendered":"EGINHARDO (EGINARDO, EINHARDO, EINHARD) (s. l., ca.\u202f775 &#8211; Seligenstad, Alemania, 840). Errege-gorte karolingioko kidea, maisua Akisgraneko jauregiko eskolan eta Vita Karoli Imperatoris lanaren egilea (ca. 829-836)"},"content":{"rendered":"<p><span>Eginhardok berak Karlomagno enperadoreari buruz idatzitako lanaren<br \/>\naitzinsolasetik heldu da gure egileari buruzko biografia-bidea, eta era berean,<br \/>\nhandik urte batzuetara, beste eruditu eta monje batek \u2013\u2013Reichenauko Walafredo<br \/>\nEstrabonek\u2013\u2013 <span class=\"iv-smallcaps\">ix.<\/span>\u202fmendearen bigarren<br \/>\nherenean ondutako hartatik ere. Walafredok datu esanguratsuak biltzen ditu<br \/>\nEghinardoren jatorriaz, haren dohain intelektualez eta ibilbideaz, bai eta hark<br \/>\nkulturgintzan, gortean eta politikan egindako bideaz ere. Ez dakigu ziur noiz<br \/>\njaio zen, baina Louis Halphen mediebalistak 775. urtearen alde egin zuen. Uste<br \/>\ndenez, Main ibaiaren ibar behereko (Frankonia) leinu noble batean dauka<br \/>\njatorria, eta haren hasierako hezkuntza, berriz, beneditarren Ful<\/span><span>dako aba<\/span><span>diarekin lotzen<br \/>\nda, San Bonifazioaren bulkadaz sortutakoarekin, alegia. Gaitasun tekniko eta<br \/>\nzientifikoetan ederki jantzia, gazte-gazterik sartu zen Akisgraneko jauregiko<br \/>\neskolan (ca. 791-792), Alkuino Yorkekoaren zuzendaritzapean, hain zuzen. Eskola<br \/>\nhartan bertan garatu zuen bere alderdi nagusia erregetzaren zerbitzuan, <i>nutritor<\/i><br \/>\nizan baitzen, hau da, jauregiko funtzionarioen maisu eta haietako batzuen<br \/>\ngoi-heziketaren arduradun, bai eta enperadorearen familiako kide batzuena ere,<br \/>\nhainbat gauza irakatsiz: arte liberalak, liburu santuak, patristika eta tradizio<br \/>\nklasikoa. Errege-ingurune hartan ezagutu omen zuen Eghinardok bere emazte Emma,<br \/>\neta ezkontza hartatik, <i>Vussinus<\/i> izeneko seme bat jaio zen. Gure egilea<br \/>\nburuz jantzia eta dohain ederren jabea zen, bere garaikideak miresteko idatzi<br \/>\nzituen lanetan agerikoa denez. Hala ere, Alkuinok berak, edota hispaniar<br \/>\njatorriko apezpiku Teodulfo Orleanskoak, Eghinardo luzeraz txikia zela<br \/>\nnabarmendu zuten. Gorputz-ezaugarri hori zela eta, jendeak <i>nardulus<\/i><br \/>\nesaten zion (Ei<i>nhardus-<\/i>en aferesia, alegia), hau da, nardo-lore edo<br \/>\nakara txikia, halako joko alegoriko bat eginda lore txiki baina usain gozodun<br \/>\nhorren gainean. Arkitekturarako dohainak ere Karlomagnoren zerbitzuan jarri<br \/>\nzituen, eta hortik heldu zaio, hain zuzen, <i>Beseleel<\/i> goitizena, Itun<br \/>\nKutxaren egileetako baten izena, alegia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Monarkia franko-karolingioari emaniko zerbitzuek ederki erakusten dute<br \/>\nzeinen konfiantza-giro handia eta hurbiltasuna izan zituen hala Karlomagnorekin<br \/>\nnola haren seme eta oinordeko Luisekin. Harro dago, gainera, semearekin duen<br \/>\nadiskidetza minaz. Badakigu Erromara 806an joandako enbaxadan parte hartu<br \/>\nzuela, Karlomagnoren oinordetza-xedapenak eramateko. Xedapenak egin ziren,<span>\u00a0 <\/span>enperadorearen hiru semeei (Luis, Karlos eta<br \/>\nPepin) proposamenen berri emateko. Handik zazpi urtera, badirudi berriz ere<br \/>\njarrera hartu zuela dinastia-afera haietan, betiere Ermoldus Nigellusek<br \/>\nondutako <i>In honorem Hludowici<\/i> (ca. 826) olerkiaren arabera. Izan ere,<br \/>\nLuis semea tronurako oinordeko bakar izendatzeko eskaera egin zion Karlomagnori,<br \/>\nLuisen anaiak zendu ondoren. Ludovikoren gortean, erregearen idazkari<br \/>\npertsonala izan zen, bai eta Lotario seme premuaren irakaslea ere (817). Hala<br \/>\nere, 830 aldean utzi zuen alde batera bizitza politikoa, behin leinuaren<br \/>\noinordetzari buruzko lehiak areagotutakoan, hau da, Luisen seme Karlosen<br \/>\njaiotzatik aurrera. Karlos, izan ere, Lotarioren anaiordea zen, Luisen eta<br \/>\nJudith printzesa bavariarraren ezkontzatik sortua. Bestalde, Michelstadteko<br \/>\n(Odenwaldeko oihana) eta M\u00fclheimgo (Main) ondasunekin saritua, abade laikoa ere<br \/>\nizan zen lau abadiotan, hots, Mont Blandingo San Pedron, Ganteko San Bavonen,<br \/>\nFontanellen eta San Serbasion (Maastricht). Emaztearekin batera, M\u00fclheimera<br \/>\nerretiratua, Seligensadteko abadia sortu zuen, non, San Martzelino eta San<br \/>\nPedro martirien erlikiak zaindu baitziren; martirioi, hain zuzen,<br \/>\nhagiografia-lan bat eskaini zien (<i>Translatio et miracula sanctorum<br \/>\nMarcellini et Petri<\/i>, ca.\u202f830). 849ko martxoan hil zen, emaztea zendu eta<br \/>\nlau urtera, eta aipatu basilikan ehortzi zuten. Fuldako abade Rabano Maurok<br \/>\nidatzia da haren epitafioa, Eghinardok monasterio hartan eman baitzituen lehen<br \/>\npausoak<\/span><span>.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eginhardoren<br \/>\nlan nagusi eta ezagunena Karlomagno enperadorearen biografia da, Seligensadtera<br \/>\nerretiratu eta, antza, han bertan idatzi zuena, gainerako literatur lanak<br \/>\nbezalaxe. Hirurogei epistola (<i>Epistolae<\/i>) baino gehixeago gorde dira,<br \/>\n823tik aurrera idatziak, guztiak ere Ganteko San Bavonen aurkituak. Besterik<br \/>\nesan izan bada ere, ez zuen <i>Annales regni Francorum<\/i> (801-829) lana<br \/>\nidatzi (<i>Annales Eginhardi<\/i> ere esan izan zaiona), ezta saxoiei buruzko<br \/>\ntrataturik ere, azken hamarkada hauetan frogatu izan den bezala.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Vita<br \/>\nKarol<\/span><\/i><span>, hein handian, Kaio Suetonioren <i>Vidas<br \/>\nde los doce c\u00e9sares<\/i> lanaren eredu klasikoetan dago inspiratuta, eta Erdi<br \/>\nAroko biografia-generoaren testurik paradigmatikoen eta eragintsuenetako bat<br \/>\nda. Enperadorearen heriotzatik hainbat urtetara ondua (829. eta 836. urteen<br \/>\nartean, zehazki), kontakizunak ezaugarri bereziak ditu, hagiografiak nagusi<br \/>\nziren literatur esparruan agertu baitzen; gainera, estereotipo batzuk aldatu<br \/>\nzituen. Bere-berea zuen eskuari esker, Eginhardok narrazio berritzailea eraiki<br \/>\nzuen, errege Karlosen esker onean eraiki ere \u2013\u2013aitzinsolasean azaldu zuenez\u2013\u2013,<br \/>\ntratu hurbila izan baitzuen harekin eta justizia egin behar baitzion, haren<br \/>\ngaineko oroitzapena bizirik mantenduz. Horrenbestez, lanaren egiturak Karlosen<br \/>\naintza militarrak, koroatzea edota testamentua biltzeaz landara, nabarmen<br \/>\nazpimarratzen du haren irudi subirano eta bertutetsua, dohain pertsonal,<br \/>\ndiplomatiko eta erlijioso miresgarriz jantzia. Karolsen obra politikoa<br \/>\ngoresteko asmoz kontatuak daude narrazioaren hogeita hamahiru kapituluak.<br \/>\nEginhardoren originaltasuna, ordea, bestelakoa da eta errege-irudiaren atzean<br \/>\nzegoen gizonaren erretratua biltzeko pasarteen aberastasunean datza, gortean<br \/>\nurteetan bizi izan baitziren elkarrekin (18.-27.\u202fkap.). Errege familia-zalea<br \/>\nagertzen zaigu, ama-hizkuntzaz kezkatua, gorpuzkeraz eta ahotsez berezia,<br \/>\nernea, ehiza-zalea, idazketan moldakaitza, eta janaria prestatu zalea, beste<br \/>\ngauza batzuen artean. Azken buruan, irudi kostunbrista petoa da, bitxikeriez<br \/>\neta balentriez harata begiratzeko gai eta Karlomagnoren gizatasun, izaera eta<br \/>\nfamiliara hurbiltzeko gauza den egilearen talentuaren erakusgarri.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bederatzigarren<br \/>\nkapituluak interes berezia dauka, Karlomagnok Zaragozara egindako kanpainaren<br \/>\nberri ematen baitu, bai eta haren armadak Orreagako Pirinioetako pasabideetan<br \/>\npairatutako hondamenaren berri ere, 778ko udan atzera presaka itzultzen ari<br \/>\nzela. Modu jakin batez deskribatuak daude bai segada, bai eta oste karolingioen<br \/>\nporrota eragin zuten baskoien maltzurkeria ere, eta ez du zerikusirik<br \/>\nbiografiaren gainerakoari darion tonu triunfalistarekin. Hori dela eta, arlo horretako<br \/>\naditu askok ez dute froga eztabaidaezinik Eginhardok kontatutako gertakariaren<br \/>\nasmoaz, ezta erasotzaileen nortasun seguruaz ere; gogoratu behar da, gainera,<br \/>\ngure egilea ez zela gertakarien garaikide izan. Are gehiago, pentsatu ere izan<br \/>\nda atal horretako pasarte batzuk ondotik erantsitako zatiak izan zitezkeela<br \/>\nedota hasierako kontakizunari egindako ukituak; deigarria baita, adibidez,<br \/>\nxehetasun osoz bildu izana borrokan hildako handiki frankoen izenak, hots, <i>Egihardo<br \/>\nseneskala, jauregiko konde Anselmo, eta Errolan Bretainiako markako prefektua; <\/i>eta<br \/>\naldiz, ez da protagonisten izenik aipatzen <i>Vita Karoli<\/i>ko beste<br \/>\ngerra-gertakari batzuetan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Robert Fawtier, Ram\u00f3n d\u2019Abadal, Ram\u00f3n Men\u00e9ndez Pidal, Paul Aebischer<br \/>\neta Jos\u00e9 Mar\u00eda Lacarra adituek berariaz aztertu eta ikertu dute atal horren<br \/>\nalderdi historikoa, eta aldi berean kontuan hartu, Orreagako Guduak Europako<br \/>\nliteratura epikoan izandako garrantzia, betiere <i>La Chanson de Roland<\/i> eta<br \/>\nkarolingioen aldiko beste kanta batzuk oinarri hartuta. Haien hipotesiak, izan<br \/>\nere, urte-liburu karolingioak eta testu arabiarrak xeheki alderatu eta<br \/>\naztertzearen ondorio dira, eta gertakariaren kontakizunaren konplexutasuna eta<br \/>\nkontraesanak ekarri dituzte mahai gainera; izan ere, kontakizuna <span class=\"iv-smallcaps\">viii.<\/span>\u202fmendearen bukaeran osatu zen, eta <span class=\"iv-smallcaps\">ix.<\/span>\u202fmendean bertsionatu, era guztietako<br \/>\nosagai historiko eta historiografikoen bidez. Karolingioen iturrietatik,<br \/>\nadibidez, honakoak dira nabarmentzekoak:musulmanak Ebro ibarrean egotea;<br \/>\nKarlomagnoren interesa bere mendeko lurraldeak Pirinioez hegoaldera zabaltzeko;<br \/>\nSaxoniako konkista Europako zer testuingurutan kokatu zen; Gaskoiniaren<br \/>\nzalantzazko fideltasuna edota lurralde hura Inperioan txertatzeko arazoa.<br \/>\nBigarrenetatik, berriz, hauek dira nabarmentzekoak: guduaren ondoko testuek<br \/>\nmolde jakin batez eraiki nahi izan zutela Karlosen irudia, hots, hark<br \/>\nKristautasunaren alde jardun zuela agertzeko eta Orreagakoa baskoi erasotzaile<br \/>\ntalde baten erasoaldi txiki bat izan zela erakusteko. Hortaz, kontua ez zen<br \/>\nsoilik gertatutakoa kontatzea, baizik eta gertatutakoa xede zehatz baterako<br \/>\nberreraiki eta interpretatzea, erregearen irudia eta haren gobernu-eredu<br \/>\npolitikoa babesteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez diogu xehetasunez helduko egile horiek \u2013\u2013eta A. J. Mart\u00edn Duquek\u2013\u2013<br \/>\nluze eta zabal eztabaidatutako gaiari, baina argitzeko dago nor izan ote ziren<br \/>\netorkizuneko enperadorea azpiratu zuten baskoiak. Dena dela, Zaragoza<br \/>\nmusulmanaz jabetuko zelako usteak bultzaturik izan, edo beste arrazoi batek<br \/>\neraginda izan, argi dago Karlomagno lurralde hispaniarretan sartu zela 778ko<br \/>\napirilean, eta argi ere, hark zuzenean agindutako zutabeak Iru\u00f1ea (<i>Navarrorum<br \/>\noppidum<\/i>) zeharkatu zuela. Hiria destakamendu militar baten agindupean<br \/>\nzegoen, baina ez dakigu Karlomagno erakarri zuten indar musulman berberekin bat<br \/>\neginda edota buruzagi baskoiren batek gobernatuta. Ez zen bete, ordea, Ebro<br \/>\nbazterreko hiriaz espero zuena. Horren ondorioz, atzera egin zuen Erresumara<br \/>\nitzultzeko, eta itzulbidean, Iru\u00f1eko harresiak suntsitu zituen; harengan<br \/>\netsipena eragin zuenaren aliatua izango zelako, agian. Armada frankoaren<br \/>\natzeguardia abuztuaren 15ean iritsi zen Pirinioetako mendi-lepoetara; bada,<br \/>\nIba\u00f1eta eta Lepoeder artean zebilela, <i>waskoi<\/i> talde batek eraso egin eta atzeguardia<br \/>\ntxikitu zuen, oihan sarriek babestuta eta bazterrak hobeki ezagutzen zituztela<br \/>\nbaliatuta. Testuak <i>wascones<\/i> izendatzen ditu, eta horrek afera argitu du<br \/>\nd\u2019Abadal eta Aebischer adituen iritziz; izan ere, <span class=\"iv-smallcaps\">ix.<\/span>\u202fmendeko kroniketarako, baskoiak Gaskoiniako bizilagunak<br \/>\nziren. Ez, ordea, <i>Hispani wascones<\/i> izendatutakoak, garai hartako<br \/>\niturriek azken izendapen hori erabiltzen baitzuten argi eta garbi Pirinioez<br \/>\nhegoaldeko baskoiei esateko. Era berean, ez da kontuan hartu gabe utzi behar<br \/>\nzer-nolako zailtasunak izanak zituzten frankoek aurretik Gaskoinia menperatzeko<br \/>\n(769), lurraldea Lupo printzearen agindupean zegoela (Astronomoak adierazi<br \/>\nbezalaxe), eta kontuan ere hartu behar da zer-nolako neurri gogorrak hartu<br \/>\nziren Gaskoiniaren kontra, Karlomagno itzuli eta berehalakoan, irail bukaeran,<br \/>\nAkitaniako kondeak \u2013\u2013Bordelekoa eta Tolosakoa\u2013\u2013 kargugabetu eta aldatu<br \/>\nbaitzituzten Mart\u00edn Duquek ederki nabarmendu duen bezala. Men\u00e9ndez Pidalek eta<br \/>\nLacarrak, hala ere, kontrakoa argudiatu dute, baskoi hispaniarrak jo baitituzte<br \/>\ngaraile, bai arrazoi politiko eta estrategikoei erreparatuta, bai eta<br \/>\nterminoaren erabilerak <span class=\"iv-smallcaps\">ix.<\/span>\u202fmendean<br \/>\nizandako bilakaerari buruzko azalpenetan oinarrituta ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erasotzaileak batzuk zein besteak izan, oroitzapen heroiko bat<br \/>\neraikitzen joan zen, guduari buruzko kondairak eta bertsio kantatuak sortuta,<br \/>\nbegirada eskualdeko buruzagi haietako batean pausatuta \u2013\u2013Errolanengan, alegia\u2013\u2013<br \/>\n(<i>Chanson de Roland<\/i>), eta baskoi horien gaizkinahia nabarmenduta, bai eta<br \/>\nInperioaren mendeko lurretatik kanpokoak zirela ere.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eginhardok berak Karlomagno enperadoreari buruz idatzitako lanaren aitzinsolasetik heldu da gure egileari buruzko biografia-bidea, eta era berean, handik urte batzuetara, beste eruditu eta monje batek \u2013\u2013Reichenauko Walafredo Estrabonek\u2013\u2013 ix.\u202fmendearen bigarren herenean ondutako hartatik ere. Walafredok datu esanguratsuak biltzen ditu Eghinardoren jatorriaz, haren dohain intelektualez eta ibilbideaz, bai eta hark kulturgintzan, gortean eta politikan egindako bideaz [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[253],"class_list":["post-2584","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>EGINHARDO (EGINARDO, EINHARDO, EINHARD) (s. l., ca.\u202f775 - Seligenstad, Alemania, 840). Errege-gorte karolingioko kidea, maisua Akisgraneko jauregiko eskolan eta Vita Karoli Imperatoris lanaren egilea (ca. 829-836) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EGINHARDO (EGINARDO, EINHARDO, EINHARD) (s. l., ca.\u202f775 - Seligenstad, Alemania, 840). Errege-gorte karolingioko kidea, maisua Akisgraneko jauregiko eskolan eta Vita Karoli Imperatoris lanaren egilea (ca. 829-836) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Eginhardok berak Karlomagno enperadoreari buruz idatzitako lanaren aitzinsolasetik heldu da gure egileari buruzko biografia-bidea, eta era berean, handik urte batzuetara, beste eruditu eta monje batek \u2013\u2013Reichenauko Walafredo Estrabonek\u2013\u2013 ix.\u202fmendearen bigarren herenean ondutako hartatik ere. Walafredok datu esanguratsuak biltzen ditu Eghinardoren jatorriaz, haren dohain intelektualez eta ibilbideaz, bai eta hark kulturgintzan, gortean eta politikan egindako bideaz [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eginhardo-106-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eginhardo-106-eu\\\/\",\"name\":\"EGINHARDO (EGINARDO, EINHARDO, EINHARD) (s. l., ca.\u202f775 - Seligenstad, Alemania, 840). Errege-gorte karolingioko kidea, maisua Akisgraneko jauregiko eskolan eta Vita Karoli Imperatoris lanaren egilea (ca. 829-836) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T14:28:48+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eginhardo-106-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eginhardo-106-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eginhardo-106-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EGINHARDO (EGINARDO, EINHARDO, EINHARD) (s. l., ca.\u202f775 &#8211; Seligenstad, Alemania, 840). Errege-gorte karolingioko kidea, maisua Akisgraneko jauregiko eskolan eta Vita Karoli Imperatoris lanaren egilea (ca. 829-836)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EGINHARDO (EGINARDO, EINHARDO, EINHARD) (s. l., ca.\u202f775 - Seligenstad, Alemania, 840). Errege-gorte karolingioko kidea, maisua Akisgraneko jauregiko eskolan eta Vita Karoli Imperatoris lanaren egilea (ca. 829-836) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"EGINHARDO (EGINARDO, EINHARDO, EINHARD) (s. l., ca.\u202f775 - Seligenstad, Alemania, 840). Errege-gorte karolingioko kidea, maisua Akisgraneko jauregiko eskolan eta Vita Karoli Imperatoris lanaren egilea (ca. 829-836) - Iura Vasconiae","og_description":"Eginhardok berak Karlomagno enperadoreari buruz idatzitako lanaren aitzinsolasetik heldu da gure egileari buruzko biografia-bidea, eta era berean, handik urte batzuetara, beste eruditu eta monje batek \u2013\u2013Reichenauko Walafredo Estrabonek\u2013\u2013 ix.\u202fmendearen bigarren herenean ondutako hartatik ere. Walafredok datu esanguratsuak biltzen ditu Eghinardoren jatorriaz, haren dohain intelektualez eta ibilbideaz, bai eta hark kulturgintzan, gortean eta politikan egindako bideaz [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/","name":"EGINHARDO (EGINARDO, EINHARDO, EINHARD) (s. l., ca.\u202f775 - Seligenstad, Alemania, 840). Errege-gorte karolingioko kidea, maisua Akisgraneko jauregiko eskolan eta Vita Karoli Imperatoris lanaren egilea (ca. 829-836) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T14:28:48+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eginhardo-106-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EGINHARDO (EGINARDO, EINHARDO, EINHARD) (s. l., ca.\u202f775 &#8211; Seligenstad, Alemania, 840). Errege-gorte karolingioko kidea, maisua Akisgraneko jauregiko eskolan eta Vita Karoli Imperatoris lanaren egilea (ca. 829-836)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2584","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2584\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2584"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2584"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}