{"id":2582,"date":"2019-12-12T15:27:01","date_gmt":"2019-12-12T14:27:01","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/"},"modified":"2019-12-12T15:27:01","modified_gmt":"2019-12-12T14:27:01","slug":"fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/","title":{"rendered":"\u00abFREDEGARIOREN\u00bb KRONIKA DELAKOAREN JARRAITZAILEAK(VIII.\u202fmendea). VIII.\u202fmendeko hainbat egile anonimok jarraipena eman zioten  Fredegarioren lanari, 768. urtera arte"},"content":{"rendered":"<p><span>Aurreko sarrera batean ikusi dugun bezalaxe, <span class=\"iv-smallcaps\">vii.<\/span>\u202fmendeko<i>Kronika<\/i> franko anonimoari \u2013\u2013hiru egilek<br \/>\nidatzi eta berrikusitakoari\u2013\u2013 \u00abFredegarioren\u00bb kronika esan zitzaion, <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendetik aitzina. Hasierako kronika<br \/>\nhura bat-batean bukatzen da 642. urtean, eta zehatz ez dakigun une batean \u2013\u2013<span class=\"iv-smallcaps\">vii.<\/span>\u202fmendearen bukaeran, beharbada\u2013\u2013,<br \/>\negile anonimo batek obrari segida ematea erabaki zuen, gertakariak 680. urtera<br \/>\narte dokumentatuta. Handik gutxira, beste idazle batek hartu zion lekukoa,<br \/>\nbaina jatorriz austrasiarra zela besterik ez dakigu, eta 680tik 733ra bitarteko<br \/>\nalbisteak erantsi zituen, betiere <i>Liber Historiae Francorum<\/i> liburua<br \/>\niturri nagusitako erabilita. Txildebrando nobleak Austrasiako beste egile bati<br \/>\neman zion hirugarren zatia idazteko enkargua, eta kronikari ezezagun horrek<br \/>\n751ra arte luzatu zuen <i>Chronica<\/i>. Azkenik, Txildebrandoren seme<br \/>\nNibelungok obraren azken zatia idazteko agindua eman zuen, eta lana 768an<br \/>\nbukatzen da, bi gauza aipatuta: errege Pepin <i>Laburraren<\/i> heriotza, eta<br \/>\nharen bi seme Karlomanen eta Karlosen (Karlomagno) tronuratzea. Fredegarioren<br \/>\nlanari jarraipena eman zioten egileak <\/span><span class=\"iv-smallcaps\">vii.<\/span><span>\u202fmendearen bukaerakoak eta <span class=\"iv-smallcaps\">viii.<\/span><span>ekoak izan ziren,<br \/>\neta horregatik esaten zaie <\/span><i>continuatores <\/i>edo <i>Pseudofredegarius<\/i>.<br \/>\nBada, haien literatur ekarpenak ezinbesteko lekukotasunak dira, erakutsi nahi<br \/>\nduten garai historikoa ulertzeko. Haien kontakizunean, aipatzekoa da zeinen<br \/>\ngarrantzi handia duten agintari frankoen eta duke akitaniarren arteko tira-bira<br \/>\neta borrokaldiek. Akitaniarrak, gainera, aski goiz bermatu ziren baskoiek<br \/>\neskainitako indar militarrean, karolingioen politika zentralistari aurre<br \/>\negiteko ahaleginean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ingurune<br \/>\nakitaniar-baskoiari buruz ageri diren erreferentziak ugariak dira berez, nahiz<br \/>\neta Pirinioez iparraldeari soilik dagozkion. Baskoiek Akitaniako dukeen armaden<br \/>\nosaeran izandako eginkizun nabarmena aipatu behar da. Errege Txilperiko II.ak,<br \/>\nadibidez, aberastasunak \u2014<i>munera<\/i>\u2014 eta <i>regnum<\/i>a(Akitaniako<br \/>\nerrege-titulua ote?) eskaini egin zizkion Eudes Akitaniako dukeari (<i>dux<\/i>),<br \/>\nKarlos Martel maiordomo karolingioaren aurkako gerran laguntzearen ordainez.<br \/>\nEudesek, orduan, <i>waskoi<\/i> direlakoez osaturiko armada bat igorri zuen.<br \/>\nMaiordomoa, ordea, Akitaniako lurraldean sartu egin zen, Eudesen armadaren<br \/>\nerasoa eragotzita (<i>Contin.<\/i>107). 742 aldean, Eudesen seme eta oinordeko<br \/>\nHunaldo <i>dux<\/i> edo dukea matxinatu egin zen, Akitania aldeko baskoiek<br \/>\nlagundurik (<i>wascones in regione Aquitania)<\/i>, baina porrot egin zuen, bai<br \/>\nBourgesen, bai Lochesko edo <i>Lucca<\/i>ko <i>castrum<\/i>ean(<i>Contin. <\/i>111).<br \/>\nIldo berekoak dira Pepin <i>Laburraren<\/i> eta Hunaldoren seme Waifre akitaniar<br \/>\ndukearen arteko borrokaldiez mintzo diren albisteak, esaten baita soldadu <i>waskoi<br \/>\n<\/i>haiek <i>dux<\/i>arenzerbitzuan jardun zutela, 761.-765. urteetan,<br \/>\nNarbonatik hurbil (<i>Cont. <\/i>127), bai Borgoinako eskualdean \u2014<i>Burgundian\u2014<br \/>\n<\/i>(<i>Cont. <\/i>128), bai Garonaz haratago \u2014<i>ultra Garonnam\u2014<\/i> (<i>Cont. <\/i>130).<br \/>\nHalaber, Narbonatik hurbil gertaturikoez esaten da baskoien zati bat<br \/>\nzalduneria-tropak \u2014<i>equites\u2014<\/i> zirela, eta lehentxeago, Garonaz iparraldean<br \/>\nizandako ekinaldietan, berriz, garnizio-lanetan aritu zirela Akitanian barna<br \/>\nbarreiatutako hainbat gotorlekutan; besteak beste, Clermonteko <i>castrum<\/i>ean,<br \/>\nBourgesen eta Thouarsko gotorlekuan. Soldaduok, antza, beren familiak eraman<br \/>\nzituzten berekin. Izan ere, errege Pepin <i>Laburra<\/i> gotorleku haiez jabetu<br \/>\nzenean (761.-762. urteak), gotorlekuak defenditzen zituzten baskoiak preso<br \/>\nhartu eta <i>Frantia<\/i>ko iparraldera deportatu zituzten, emazte eta<br \/>\nseme-alabekin batera (<i>Contin. <\/i>125-126). Zenbaitetan, hala ere, erkidego<br \/>\nbaskoiak beren kasa errenditu ziren agintari karolingioen aurrean, dukeen<br \/>\nkausatik urrunduta; horixe gertatu zen, konparaziora, 743.-744., 766. eta 768.<br \/>\nurteetan. Hiru aldietan, aski izan baitzen Pepin <i>Laburrak <\/i>bere armada<br \/>\nGaronaz bestaldean \u2013\u2013oro mehatxagarri\u2013\u2013 kokatu izana, <i>Wasconia<\/i> inbaditzeko<br \/>\nasmoz; izan ere, baskoiek berehala jo zuten Pepinengana bake eskean eta haren<br \/>\naginteari men egiteko (<i>Contin. <\/i>114; 131; 134). Baskoiek Garonaz haratago<br \/>\negindako erasoaldirik biltzen duen kapituluetako batean dago jasoa Isidoro<br \/>\nSibiliakoak baskoien jatorriaz emaniko azalpen okerra, hots, lehenago baskoiei<br \/>\nbakzeo zeritzela \u2014<i>qui antiquitus vocati sunt Vaceti\u2014 <\/i>(<i>Contin. <\/i>130).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Jarraitzaileek<br \/>\n<\/span><\/i><span>bildutako beste gertakari batzuen<br \/>\narabera, baskoien lurraldea iheslari eta erbesteratuen babeslekua izan zen.<br \/>\n673. urteari buruzko aipamenean, adibidez, kontatzen da zer-nolako purga egin<br \/>\nzuen Neustriako maiordomo Ebroinok bere etsai politikotzat jo zuen jende ororen<br \/>\nkontra. Horrela, tortura, erbesteratze-kondena eta heriotza-zigorretatik<br \/>\nihesean, aristokrata franko batzuek Loira ibaia zeharkatu zuten \u2014<i>Ligere<br \/>\ntransgressi<\/i>\u2014, baskoien ar<span>tean babesteko<br \/>\n\u2014<i>Vasconos transfugerunt<\/i>\u2014 (<i>Contin. <\/i>96). Handik urte askotara, 750<br \/>\naldean, Grifo \u2013\u2013erregearen erdi anaia\u2013\u2013 <i>in Wasconia<\/i>n errefuxiatua zela<br \/>\njakinarazi zitzaion Pepin <i>Laburrari<\/i>, Waifre dukearen babespean, hain<br \/>\nzuzen (<i>Contin. <\/i>118). Akitaniako dukeen aurkako gerran, hala ere, inoiz<br \/>\nere ez zen argi adierazi frankoen armadek Garona ibaia gurutzatu eta baskoien<br \/>\nlurraldeari eraso egin izana. Gehienez ere, armadak, hainbat aldiz, ibai-bazter<br \/>\nhartan kokatu ziren, eta Bordele, Agen eta inguruak hartu zituzten. Azkenean,<br \/>\nAkitaniako Dukerria 768an desagertu zen, Waifre erail izanaren ondorioz, bere<br \/>\naldekoek traizio egin baitzioten, lurraldea errege Pepinen mendean utzita (<i>Contin.<br \/>\n<\/i>135). Waifreren betiko etsaia, hala ere, hurrengo urtean hil zen, eta<br \/>\nAkitania konkistatu berri hura Pepinen seme Karlomanen eta Karlosen artean<br \/>\nbanatu zen (<i>Contin. <\/i>136).<\/span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreko sarrera batean ikusi dugun bezalaxe, vii.\u202fmendekoKronika franko anonimoari \u2013\u2013hiru egilek idatzi eta berrikusitakoari\u2013\u2013 \u00abFredegarioren\u00bb kronika esan zitzaion, xvi.\u202fmendetik aitzina. Hasierako kronika hura bat-batean bukatzen da 642. urtean, eta zehatz ez dakigun une batean \u2013\u2013vii.\u202fmendearen bukaeran, beharbada\u2013\u2013, egile anonimo batek obrari segida ematea erabaki zuen, gertakariak 680. urtera arte dokumentatuta. Handik gutxira, beste idazle batek [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[253],"class_list":["post-2582","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>\u00abFREDEGARIOREN\u00bb KRONIKA DELAKOAREN JARRAITZAILEAK(VIII.\u202fmendea). VIII.\u202fmendeko hainbat egile anonimok jarraipena eman zioten Fredegarioren lanari, 768. urtera arte - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"\u00abFREDEGARIOREN\u00bb KRONIKA DELAKOAREN JARRAITZAILEAK(VIII.\u202fmendea). VIII.\u202fmendeko hainbat egile anonimok jarraipena eman zioten Fredegarioren lanari, 768. urtera arte - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aurreko sarrera batean ikusi dugun bezalaxe, vii.\u202fmendekoKronika franko anonimoari \u2013\u2013hiru egilek idatzi eta berrikusitakoari\u2013\u2013 \u00abFredegarioren\u00bb kronika esan zitzaion, xvi.\u202fmendetik aitzina. Hasierako kronika hura bat-batean bukatzen da 642. urtean, eta zehatz ez dakigun une batean \u2013\u2013vii.\u202fmendearen bukaeran, beharbada\u2013\u2013, egile anonimo batek obrari segida ematea erabaki zuen, gertakariak 680. urtera arte dokumentatuta. Handik gutxira, beste idazle batek [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\\\/\",\"name\":\"\u00abFREDEGARIOREN\u00bb KRONIKA DELAKOAREN JARRAITZAILEAK(VIII.\u202fmendea). VIII.\u202fmendeko hainbat egile anonimok jarraipena eman zioten Fredegarioren lanari, 768. urtera arte - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T14:27:01+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"\u00abFREDEGARIOREN\u00bb KRONIKA DELAKOAREN JARRAITZAILEAK(VIII.\u202fmendea). VIII.\u202fmendeko hainbat egile anonimok jarraipena eman zioten Fredegarioren lanari, 768. urtera arte\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\u00abFREDEGARIOREN\u00bb KRONIKA DELAKOAREN JARRAITZAILEAK(VIII.\u202fmendea). VIII.\u202fmendeko hainbat egile anonimok jarraipena eman zioten Fredegarioren lanari, 768. urtera arte - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"\u00abFREDEGARIOREN\u00bb KRONIKA DELAKOAREN JARRAITZAILEAK(VIII.\u202fmendea). VIII.\u202fmendeko hainbat egile anonimok jarraipena eman zioten Fredegarioren lanari, 768. urtera arte - Iura Vasconiae","og_description":"Aurreko sarrera batean ikusi dugun bezalaxe, vii.\u202fmendekoKronika franko anonimoari \u2013\u2013hiru egilek idatzi eta berrikusitakoari\u2013\u2013 \u00abFredegarioren\u00bb kronika esan zitzaion, xvi.\u202fmendetik aitzina. Hasierako kronika hura bat-batean bukatzen da 642. urtean, eta zehatz ez dakigun une batean \u2013\u2013vii.\u202fmendearen bukaeran, beharbada\u2013\u2013, egile anonimo batek obrari segida ematea erabaki zuen, gertakariak 680. urtera arte dokumentatuta. Handik gutxira, beste idazle batek [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/","name":"\u00abFREDEGARIOREN\u00bb KRONIKA DELAKOAREN JARRAITZAILEAK(VIII.\u202fmendea). VIII.\u202fmendeko hainbat egile anonimok jarraipena eman zioten Fredegarioren lanari, 768. urtera arte - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T14:27:01+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronika-delakoaren-jarraitzaileak-105-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"\u00abFREDEGARIOREN\u00bb KRONIKA DELAKOAREN JARRAITZAILEAK(VIII.\u202fmendea). VIII.\u202fmendeko hainbat egile anonimok jarraipena eman zioten Fredegarioren lanari, 768. urtera arte"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2582","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2582\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2582"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2582"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}