{"id":2542,"date":"2019-12-11T10:00:13","date_gmt":"2019-12-11T09:00:13","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/"},"modified":"2019-12-11T10:00:13","modified_gmt":"2019-12-11T09:00:13","slug":"vigila-albeldakoa-85-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/","title":{"rendered":"VIGILA ALBELDAKOA(Albeldako San Martin, Errioxa, X.\u202fmendea)."},"content":{"rendered":"<p><span>Kopista honek <\/span><i><span>C\u00f3dice Vigilano<\/span><\/i><span> edo <\/span><i><span>Albeldense<\/span><\/i><span> esaten zaion kodexa zuzendu<br \/>\neta idatzi zuen, beste eskribau eta edertzaile batzuekin batera. Egia esan,<br \/>\ngutxi dakigu haren bizitzaz, baina zenbait egilek diote 988.\u202furte inguruan hil<br \/>\nzela, karguan \u2013\u2013haren ordezko\u2013\u2013 Gartzea monjea Albeldako abade izendatu<br \/>\nzutenean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Adituen arabera, Vigila 950.\u202furtean<br \/>\ndatatutako agiriaren <\/span><i><span>scriptor<\/span><\/i><span>ea izan zen. Agiri horren bidez, Adika<br \/>\nabadeak eta Monte Laturceko San Prudentzio monasterioko fraideek beren burua<br \/>\neta ondasunak Albeldako San Martin mo<span>nasterioko<br \/>\nDulkito abadearen eskuetan utzi zituzten. Vigila eskribaua zen, agiriak idaztea<br \/>\nbaitzuen eginkizun, pergamino horrek salatzen duenez. Susmoa da beste pergamino<br \/>\nbatzuk ere idatzi zituela, baina ezin esan ziur nork eginak diren<\/span><span>.<\/span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Vigilaren lanak <\/span><i><span>Codex Conciliorum<br \/>\nAlbeldensis<\/span><\/i><span><br \/>\nizenburuko obran jo zuen goia. <\/span><i><span>C\u00f3dice Vigilano <\/span><\/i><span>esaten zaio (egilearen omenez)<br \/>\nedo, bestela, <\/span><i><span>Albeldense<\/span><\/i><span>. Kodex handi eta oparo hori 974.\u202furtean hasi omen zen lantzen<br \/>\n(72r.\u202ffol.) eta ez zen bukatu 976ra arte (428v.\u202ffol.). Antza denez, kopista-<br \/>\neta miniaturista-talde bat aritu zen Vigilaren beraren agindupean. Ez dakigu<br \/>\nzenbat izan ziren, baina laguntzaile horien izen batzuk betiko gelditu ziren<br \/>\njasota kodexaren azken folio miniatuan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lan zabala da, tamaina nabarmeneko 429<br \/>\nfolioz osatua (455 x 325 mm), oparo miniatua (82 miniatura) eta bi zutabetan<br \/>\nidatzia, letrakera bisigotiko biribilean, hain zuzen. Vigila, itxura denez,<br \/>\naurreko kodexen batetik abiatu, eta hartatik, ikonografiaren zati gehiena<br \/>\nkopiatu eta bere obran sartu zuen. Oso litekeena da testu hori Le\u00f3ngo edota<br \/>\nGaztelako lurretatik etorri izana (horri gagozkionez, ez dugu ahaztu behar<br \/>\nAlbeldak Carde\u00f1ako San Esteban monasterioarekin izan zuen lotura). Gaur egun,<br \/>\nkodexa El Escorialgo monasterioaren liburutegian gordea dago (976.\u202fkodex zk.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kopista gisa egindako lanean,<br \/>\naipagarriak dira benetan kodexean jasotako zenbait gauza, hala nola hainbat<br \/>\nolerki figuratibo, egutegi mozarabiar bat, 1etik 9era bitarteko sekuentzia bat<br \/>\nzenbaki arabiarretan (lehen aldiz, Iberiar penintsulan eta, baliteke, Europan),<br \/>\n<\/span><i><span>Colecci\u00f3n<br \/>\nCan\u00f3nica Hispana <\/span><\/i><span>deritzonbilduma (eliza bisigodoaren kontzilio hispaniarretako akten<br \/>\nbilduma), kontzilio orokor askotako eta beste nazio batzuetan egindako<br \/>\nkontzilioetako kanonak, aita santuen kanonak eta dekretalak San Gregorio<br \/>\nHandiarenganaino, eta era berean, <\/span><i><span>Cr\u00f3nica Albeldense<\/span><\/i><span> eta <\/span><i><span>Vida de Mahoma<\/span><\/i><span> labur bat, bai eta <\/span><i><span>Liber Iudiciorum <\/span><\/i><span>kodexa ere (654.\u202furtean<br \/>\naldarrikatutakoa, Rezesvintoren erregealdian), hau da, <span class=\"iv-smallcaps\">xiii.<\/span>\u202fmendetik aitzina <\/span><i><span>Foru Juzgo<\/span><\/i><span> esan zitzaiona.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde, Vigila, agian, kodexaren<br \/>\nminiaturagilea izan zen, eta hori kontu garrantzitsua da benetan. Izan ere,<br \/>\ndeigarria da behintzat haren autorretratua bi aldiz agertzea; liburuaren<br \/>\nhasieran eta bukaeran, hain zuzen. Hasierakoan (<span class=\"iv-smallcaps\">xxiiii<\/span>v.\u202ffol.)<br \/>\n<\/span><i><span>scriptor<\/span><\/i><span> eginkizunean ageri zaigu,<br \/>\neskuan <\/span><i><span>calamus<\/span><\/i><span> edo kanabera-luma daukala.<br \/>\nMiniatura bitxia da, testua marrazkira berera moldatu behar izan baita.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bukaerakoan, berriz, Vigila kodexaren ia<br \/>\namaieran ageri da, bai bere <\/span><i><span>socius<\/span><\/i><span> edo laguntzaile Sarrazinorekin, bai<br \/>\nbere <\/span><i><span>discipulus<br \/>\n<\/span><\/i><span>edo<br \/>\nikastun Gartzearekin, non eta Iru\u00f1eko Erresumaren historiarako garrantzirik<br \/>\nhandienetakoa duen orrialde miniatuetako batean (428r.\u202ffol.). Izan ere, folioa<br \/>\nerabat edertua dago eta <span class=\"iv-smallcaps\">x.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nbukaerako Iru\u00f1eko Erresumako memoria intelektual eta politiko bat da. Halako<br \/>\ntalde-erretratu bat da, eta hiru errege bisigodo daude irudikatuta, hirurak ere<br \/>\nberen erresumako legedia gorpuzten buru-belarri aritutakoak, eta <\/span><i><span>Liber Iudiciorum<\/span><\/i><span> liburukoa bezalako testu baten<br \/>\npresentziari zentzua emateko balio dutenak: Txindasvinto, Rezesvinto eta Egika.<br \/>\nBigarren ilaran, kodexaren sustatzaileak daude: hots, Iru\u00f1eko erregea<br \/>\nerdigunean, errege-makila eta diadema-koroa dituela (Antso II.a Gartzez);<br \/>\neskuinean, errege-duintasuna hein batean partekatuta, haren anaia, ezpata eta<br \/>\nkoroa agerian (Ramiro Gartzez), eta ezkerrean, berriz, erregearen emazte Urraka<br \/>\nFernandez. Horren haritik, nabarmendu behar da <\/span><i><span>Albeldense <\/span><\/i><span>lanean ondutako erretratua<br \/>\nPenintsulako errege kristauen irudikapen lehena eta bakarra dela <span class=\"iv-smallcaps\">x<\/span>.\u202fmendean, garai hartako kodexen<br \/>\nartean, betiere. Azken ilaran, berriz ere, Vigilaren autorretratua ageri da,<br \/>\noraingo honetan kodexa egiten lagundu zioten bi laguntzaileen ondoan:<br \/>\nSarrazinoren (<\/span><i><span>socius<\/span><\/i><span>) eta Gartzearen (<\/span><i><span>discipulus<\/span><\/i><span>) aldamenean, hain zuzen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Miniatura lerro horizontaletan<br \/>\nirakurtzen den bezala irakurri beharra dago zutabe bertikaletan. Izan ere,<br \/>\nikusiko dugu erdiko zutabean irudikapenaren pertsonaia nagusiak daudela:<br \/>\nRezesvinto, <\/span><i><span>Liber Iudiciorum<\/span><\/i><span> lanaren egilea; Antso II.a Gartzez, Iru\u00f1eko Erresumako erregea, eta,<br \/>\nazkenik, Vigila bera, kodexaren egile nagusia, alegia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Vigila, azkenean, Albeldako San Martin<br \/>\nmonasterioko abade izendatu zuten. Monasterioa Iru\u00f1eko errege Antso I.a<br \/>\nGartzezek eta haren emazte Todak sortu zuten 924.<\/span><span>\u202f<\/span><span>urte inguruan, Carde\u00f1ako San Estebango<br \/>\nmonjeekin elkarlanean. Albeldako San Martin ia bere hasieratik izan zen Iru\u00f1eko<br \/>\nErresuma gazte hartako kultura-gune nagusietako bat, inguruko monasterioetan<br \/>\nizan zuen eraginak ederki erakusten duen bezala; Donemiliaga Kukulakoan, esate<br \/>\nbaterako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>C\u00f3dice Vigilano<\/span><\/i><span> edo <\/span><i><span>Albeldense<\/span><\/i><span> Iru\u00f1eko monarkiaren <span class=\"iv-smallcaps\">x<\/span>.\u202fmendeko kultur adierazpenik<br \/>\nadierazgarrienetako bat izan zela jotzen da. Era berean, onartua dago miniatura<br \/>\nhispaniarraren oinarrizko hiru piezetako bat dela eta garai hartako Europako<br \/>\nkodexik garrantzitsuenetako bat ere bai. Azken buruan, Iru\u00f1eko Erresumako<br \/>\njatorrizko arte miniatu mozarabiarraren edo prerromanikoaren adibide bikaina<br \/>\nda, garai hartako errege bat ageri baita lehen aldiz irudikatuta. Aldi berean,<br \/>\noso gutxitan ikusi da kodexaren egileak bere buruaren erretratua egitea, hala<br \/>\nliburuaren hasieran nola bukaeran.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Vigilak eta haren laguntzaileek egindako<br \/>\nlan eskergari esker, iragana erakusteko testu asko sartu ziren obra bikain<br \/>\nhorretan, betiere iragan hura <span class=\"iv-smallcaps\">x.<\/span>\u202fmendeko<br \/>\nerresuma kristauen erreferentzia izateko asmoz. Izan ere, aurreko aroetako<br \/>\n\u2013\u2013aro bisigodoko, bereziki\u2013\u2013 zuzenbide zibil eta kanonikoari zegozkion testuak<br \/>\nkopiatze hutsak ederki erakusten du iragan hura berreskuratzeko interesa.<br \/>\nIragan idealizatua zen, eta aldi berean, xede bihurtutakoa, musulmanen eskuetan<br \/>\ngaldutako Hispania kristaua monasterioen ekimenez berreskuratu nahi<br \/>\nzutenentzat. Politika- eta erlijio-arloko ezaugarri nabarmen horiez gain, bestelakoak<br \/>\nere azpimarratu behar dira, hala nola zenbaki indo-arabiarrak Mendebaldeko<br \/>\nEuropan lehen aldiz irudikatu izana, hori mugarria izan baitzen egiazki<br \/>\nEuropako historian.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kodexaren egikeran<br \/>\neragin gaztelarrak, leondarrak, musulmanak eta Pirinioez haratakoak ere<br \/>\nsumatzen diren bezala, <\/span><i><span>C\u00f3dice Albeldense<\/span><\/i><span> bera<br \/>\nerreferentzia bihurtu, eta eredu hori, nagusiki, Iru\u00f1eko Erresumako monasterio<br \/>\nguztietan barrena zabaldu zen (horren adierazgarri, hortxe dugu <\/span><i><span>C\u00f3dice<br \/>\nEmilianense<\/span><\/i><span> obra, El Escorialgo liburutegian gordea eta<br \/>\nDonemiliaga Kukulako <\/span><i><span>scriptorium<\/span><\/i><span>etik heldu<br \/>\ndena).<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Vigila Albeldakoa, hortaz, Iru\u00f1eko<br \/>\nErresumako <\/span><i><span>scriptor<\/span><\/i><span> bat izan zen. Kopista- eta miniaturagile-lanetan egindako ibilbidea<br \/>\nobra handi eta bikain baten bidez iritsi zen gorenera. Izan ere, iraganeko<br \/>\nagiriez gain, berrikuntza artistiko garrantzitsuak ekarri zituen kodex<br \/>\nminiatuen mundura. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kopista honek C\u00f3dice Vigilano edo Albeldense esaten zaion kodexa zuzendu eta idatzi zuen, beste eskribau eta edertzaile batzuekin batera. Egia esan, gutxi dakigu haren bizitzaz, baina zenbait egilek diote 988.\u202furte inguruan hil zela, karguan \u2013\u2013haren ordezko\u2013\u2013 Gartzea monjea Albeldako abade izendatu zutenean. Adituen arabera, Vigila 950.\u202furtean datatutako agiriaren scriptorea izan zen. Agiri horren bidez, Adika [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[245],"class_list":["post-2542","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>VIGILA ALBELDAKOA(Albeldako San Martin, Errioxa, X.\u202fmendea). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"VIGILA ALBELDAKOA(Albeldako San Martin, Errioxa, X.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kopista honek C\u00f3dice Vigilano edo Albeldense esaten zaion kodexa zuzendu eta idatzi zuen, beste eskribau eta edertzaile batzuekin batera. Egia esan, gutxi dakigu haren bizitzaz, baina zenbait egilek diote 988.\u202furte inguruan hil zela, karguan \u2013\u2013haren ordezko\u2013\u2013 Gartzea monjea Albeldako abade izendatu zutenean. Adituen arabera, Vigila 950.\u202furtean datatutako agiriaren scriptorea izan zen. Agiri horren bidez, Adika [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vigila-albeldakoa-85-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vigila-albeldakoa-85-eu\\\/\",\"name\":\"VIGILA ALBELDAKOA(Albeldako San Martin, Errioxa, X.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-11T09:00:13+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vigila-albeldakoa-85-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vigila-albeldakoa-85-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vigila-albeldakoa-85-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"VIGILA ALBELDAKOA(Albeldako San Martin, Errioxa, X.\u202fmendea).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"VIGILA ALBELDAKOA(Albeldako San Martin, Errioxa, X.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"VIGILA ALBELDAKOA(Albeldako San Martin, Errioxa, X.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","og_description":"Kopista honek C\u00f3dice Vigilano edo Albeldense esaten zaion kodexa zuzendu eta idatzi zuen, beste eskribau eta edertzaile batzuekin batera. Egia esan, gutxi dakigu haren bizitzaz, baina zenbait egilek diote 988.\u202furte inguruan hil zela, karguan \u2013\u2013haren ordezko\u2013\u2013 Gartzea monjea Albeldako abade izendatu zutenean. Adituen arabera, Vigila 950.\u202furtean datatutako agiriaren scriptorea izan zen. Agiri horren bidez, Adika [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/","name":"VIGILA ALBELDAKOA(Albeldako San Martin, Errioxa, X.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-11T09:00:13+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vigila-albeldakoa-85-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"VIGILA ALBELDAKOA(Albeldako San Martin, Errioxa, X.\u202fmendea)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2542","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2542\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2542"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2542"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}