{"id":2536,"date":"2019-12-11T09:45:06","date_gmt":"2019-12-11T08:45:06","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-82-eu\/"},"modified":"2019-12-11T09:45:06","modified_gmt":"2019-12-11T08:45:06","slug":"sarrera-82-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Iru\u00f1eko Erresuma ernamuindu eta garatzen hasi zen urteetan, kulturgintzarako baldintza ezin hobeak osatzen hasi ziren. Izan ere,\u00a0<span>ix.<\/span>\u202fmendean, eta\u00a0<span>x<\/span>.ean, batez ere, Penintsulako iparralde kristau guztian, lurralde bakoitzeko memoria historikoarekin lotutako ekoizpena suspertzen hasi zen, hainbat arrazoi izan zirela medio, hala nola nolabaiteko egonkortasun politikoa lortu izana, elizako bizitza berrantolatu izana, mozarabiarrak erresuma jakin batzuetan kokatu izana eta Pirinioez haraindiko eskualdeetan hezitako jendea etorri izana. Gero eta ohikoagoa izan zen kodexak lurraldeen artean trukatzea, eta bereziki garrantzitsua bai monasterio handiek bai apezpikutegi batzuek betetako eginkizuna, egiazko guneak izan baitziren garai hartako prestakuntza intelektuala lantzeko. Horrela, poliki-poliki, irakaskuntzak monasterioetan eta katedral jakin batzuetan garatu, liburuak ekoiztu, eta kopistak harat-honat ibili ziren etengabe; hitz batez, hura benetako kultura- eta hezkuntza-mugimendua izan zen, oso egokia Goi Erdi Aroko lehen bi mendeetan eskuizkribuetan zegoen ia erabateko hutsunea betetzen joateko. Bisigodoen tradizio aberatsak indarberritzearekin batera, Galia karolingioan gertaturiko berritasunak sartu ziren, betiere mundu mozarabiarraren ekarpen urriak baina berritzaileak gutxietsi gabe. Idazketaren eta liburu-teknikaren garapen-hasiera ikusgarriaren ondorioz, liburutegi garrantzitsuak antolatu ziren \u2014San Eulogiok Leiren eta Siresan bisitatu zituenak, adibidez\u2014, eta haietan, lekua izan zuten bai garai klasikoko egile handiek, bai Agustin, Jeronimo eta gisako Elizako gurasoen obrek, bai eta bisigodoen garaiko egile handiek ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iru\u00f1eko monasterio handiek eskolak zituzten eta, eskola haietan, monjeak oinarrizko eliz eginkizunetarako prestatzen ziren. Haietako gutxi batzuk notario izateko ere prestatzen ziren, eta beste batzuk, beste pauso bat eman, eta eskribau aritu ziren lanean, liburuak kopiatzen, hain zuzen.\u00a0<span>x.<\/span>\u202fmendean, aldaketa garrantzitsu bat gertatu zen. Izan ere, beste egile batzuen obrak transkribatu edota kopiatzen zituzten eskribauekin batera, egile batzuk beren lanak hasi ziren idazten, Iru\u00f1eko lehen eskuizkribuetan jasota dagoen bezalaxe. Prozesu horren guztiaren adibide garbia da Albeldako San Martin monasterioan (Errioxa) gertatutakoa, errege Antso I.a Gartzezek sortutakoa (924), liburu asko kopiatu baitziren, haietako zenbait eder-ederrak, miniatura guztiz aberatsez hornituak daudelako. Adibidez, Albeldan gordetako kodexen artean, Ildefontsoren\u00a0<\/span><i><span>De perpetua uirginitate Mariae<\/span><\/i><span>\u00a0lanaren ale bat zegoen. Hain zuzen ere, Godeskalko apezpikuak ale horren kopia bat egitea eskatu zuen, monasterio horretara iritsi zenean, Compostelara erromes zihoala. Halaber,\u00a0<\/span><i><span>De uiris illustribus\u00a0<\/span><\/i><span>saila zeukaten, hots, Jeronimo, Genadio, Isidoro eta Ildefontsoren obren bilduma, betiere Brauliok eta Julianek egile haien lanei buruz egindako eranskinekin batera. Baina kopia soiletatik nork bere obrak idaztera egindako jauzi hori bikain mamitu zen Albeldako monasterioan, hantxe idatzi baitzen\u00a0<\/span><i><span>C\u00f3dice Vigilano<\/span><\/i><span>\u00a0edo\u00a0<\/span><i><span>Albeldense<\/span><\/i><span>\u00a0eskuizkribu aparta, Iru\u00f1eko errege-familiaren gorazarretan ondua. Erregetza sortu berriak, hortaz, tresna egokiak baliatu zituen bere memoria biltzeko; adibidez, gisa horretakoak dira\u00a0<\/span><i><span>Genealog\u00edas de Roda<\/span><\/i><span>\u00a0eta\u00a0<\/span><i><span>Anales Pampilonenses\u00a0<\/span><\/i><span>direlakoak, biak ere beste leku batzuetako izkribu&#8211;kopiatzaileek onduak. Iru\u00f1eko lehen errege-dinastiak, halaber, Leodegundia andrearen eztei-abestia eta Iru\u00f1eko laudorioa zaindu zituen arreta handiz, bi-biak lan bitxiak baitira egiazki baina aldi berean arras miresgarriak.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1eko Erresuma ernamuindu eta garatzen hasi zen urteetan, kulturgintzarako baldintza ezin hobeak osatzen hasi ziren. Izan ere,\u00a0ix.\u202fmendean, eta\u00a0x.ean, batez ere, Penintsulako iparralde kristau guztian, lurralde bakoitzeko memoria historikoarekin lotutako ekoizpena suspertzen hasi zen, hainbat arrazoi izan zirela medio, hala nola nolabaiteko egonkortasun politikoa lortu izana, elizako bizitza berrantolatu izana, mozarabiarrak erresuma jakin batzuetan kokatu izana [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[245],"class_list":["post-2536","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Iru\u00f1eko Erresuma ernamuindu eta garatzen hasi zen urteetan, kulturgintzarako baldintza ezin hobeak osatzen hasi ziren. Izan ere,\u00a0ix.\u202fmendean, eta\u00a0x.ean, batez ere, Penintsulako iparralde kristau guztian, lurralde bakoitzeko memoria historikoarekin lotutako ekoizpena suspertzen hasi zen, hainbat arrazoi izan zirela medio, hala nola nolabaiteko egonkortasun politikoa lortu izana, elizako bizitza berrantolatu izana, mozarabiarrak erresuma jakin batzuetan kokatu izana [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-82-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-82-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-11T08:45:06+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-82-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-82-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-82-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Iru\u00f1eko Erresuma ernamuindu eta garatzen hasi zen urteetan, kulturgintzarako baldintza ezin hobeak osatzen hasi ziren. Izan ere,\u00a0ix.\u202fmendean, eta\u00a0x.ean, batez ere, Penintsulako iparralde kristau guztian, lurralde bakoitzeko memoria historikoarekin lotutako ekoizpena suspertzen hasi zen, hainbat arrazoi izan zirela medio, hala nola nolabaiteko egonkortasun politikoa lortu izana, elizako bizitza berrantolatu izana, mozarabiarrak erresuma jakin batzuetan kokatu izana [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-11T08:45:06+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-82-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2536","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2536\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2536"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2536"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}