{"id":2530,"date":"2019-12-11T09:27:39","date_gmt":"2019-12-11T08:27:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/zosimo-79-eu\/"},"modified":"2019-12-11T09:27:39","modified_gmt":"2019-12-11T08:27:39","slug":"zosimo-79-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/","title":{"rendered":"ZOSIMO(V.\u202fmendeko bigarren erdia &#8211; VI.\u202fmendeko lehen herena)."},"content":{"rendered":"<p><span>Zosimok komitearen \u2014<\/span><span><span>comes\u2014 <\/span><\/span><span>titulua izan zuen eta Ekialdeko Erromatar<br \/>\nInperioko ogasunaren abokatua izan zen, baina hari buruz dakigun gutxia berak<br \/>\nbere obran zeharka kontatzen duena baino ez da. Konstantinoplan jaioa zen, edo,<br \/>\ngutxienez, han bizi izan zen bere bizitzaren zati handi batean. Ogasunaren<br \/>\nabokatua zen; hau da, auzitegietan estatuaren eta enperadorearen jabetzen alde<br \/>\negiteko ardura zuen. Ogasunaren abokatuak esperientzia handiko abokatuen<br \/>\nartetik errekrutatzen zituzten; hori dela eta, ondoriozta daiteke Zosimok<br \/>\nerretorikan trebatuta egongo zela. <\/span><span><span>Comes<\/span><\/span><span> titulua ohorezkoa zen, eta goi-leinuko hiritarrei eman ohi zieten;<br \/>\nbatez ere, senatariei. Tituluak hiru maila zituen eta ogasunaren abokatuek (<\/span><span><span>advocati fisci<\/span><\/span><span>) lehen mailara iristeko aukera zuten.<br \/>\nOspe handiko posizioa zen hori, senatarien ordenako maila gorenekin lotuta<br \/>\nbaitzegoen. Egile bizantziar honen biografiari buruz dakizkigun datu gutxiak<br \/>\nnahikoak dira goi-mailako funtzionarioa zela jakiteko, baina profil hori<br \/>\ndeigarria da Zosimo erlijio paganoaren jarraitzaile sutsua zela kontuan hartzen<br \/>\nbadugu, hori ez baitzen gomendagarria garrantzi handiko karguak betetzen<br \/>\nzituztenentzat. Hori dela eta, gerta liteke erlijio-zaletasunak isilpean<br \/>\ngordetzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zosimoren literatura-lan bakarraren izenburua <\/span><span><span>\u0399\u03c3\u03c4\u03bf\u03c1\u1f76\u03b1 \u03bd\u1f72\u03b1<\/span><\/span><span>da \u2014hau da, <\/span><span><span>Historia berria\u2014 <\/span><\/span><span>eta <span>vi.<\/span>\u202fmendearen hasieran idatzi zuen. Nolanahi ere, amaitu<br \/>\ngabe dago: VI.\u202fliburuan amaitzen da, bat-batean, errege bisigodo Alarikok<br \/>\nErroma arpilatu (410eko abuztuak 24) baino zertxobait lehenago. Halaber,<br \/>\nliburuan dauden akatsak, nahasketak eta hutsuneak kontuan hartzen baditugu,<br \/>\nbadirudi ez zela obraren behin betiko idazketa egin. Horrez gain,<br \/>\nkristautasunaren kontra zenbateraino egiten duen ikusita, historialaria hil eta<br \/>\ngero argitaratuko zela pentsarazten gaitu horrek.<\/span><\/p>\n<p><span><span>Historia berria<\/span><\/span><span> obraren<br \/>\nhasieran, Grezia klasikoaren eta Errepublikaren garaiko Erromaren berrikusketa<br \/>\nlaburra egiten du egileak, eta, gero, Erromatar Inperioaren garaiari heltzen<br \/>\ndio. Aldi hori sakon aztertzen du, Septimio Severo enperadorearen agintalditik<br \/>\n(193-211) aurrera, batez ere. Uste da Zosimoren iturri nagusiak Dexipo, Eunapio<br \/>\neta, 407.\u202furtetik aurrerakoetarako, Olinpiodoro izan zirela. Zosimok ez du<br \/>\nBaskoniari buruzko erreferentziarik egiten, baina aipamen labur bat egiten du<br \/>\n408.\u202furtearen inguruan Pirinioetako igarobideak defendatzera joan ziren<br \/>\nindarrei buruz. Aipamen hori gertaera hauek osatutako testuinguruan kontatzen<br \/>\nda: Konstantino\u202fIII.a usurpa-tzailearen armadek Hispania okupatzea, Honorio<br \/>\nenperadorearen Hispaniako ahaideen zorigaiztoko patua, eta Gerontzio jenerala<br \/>\n\u2014Konstantinok Iberiar penintsulan zituen tropen burua zen\u2014 Konstantinoren<br \/>\nberaren aurka beste usurpazio bat gidatzera bultzatu zuten gertaerak<br \/>\n(VI.\u202fliburua, 4-5).<\/span><span><span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Zosimo historiografia klasizistaren estiloa<br \/>\nimitatzen saiatzen da, eta Erromatar Inperioaren gainbeherari buruzko<br \/>\nikuspegiari dagokionez, honako hau adierazten du: gainbehera hori<br \/>\njainko-jainkosa tradizionalei babesa eskatzea alde batera uztearen ondorio izan<br \/>\nzela, kristautasunaren gorakadak eraginda. Horrela, egilea Erromatar<br \/>\nInperioaren historia aztertzen saiatzen da, gertaerek adierazten dituzten<br \/>\nfrogak baliatuta, bere hipotesia frogatzeko. Uste da <\/span><span><span>Historia berria <\/span><\/span><span>obrak oso<br \/>\noihartzun txikia izan zuela haren xede-publikoaren artean, ez baitago ia<br \/>\nerreferentziarik Bizantzioko osteko literaturan; agian, kristautasunaren<br \/>\naurkakoa eta, beraz, klandestinoa zelako.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zosimok komitearen \u2014comes\u2014 titulua izan zuen eta Ekialdeko Erromatar Inperioko ogasunaren abokatua izan zen, baina hari buruz dakigun gutxia berak bere obran zeharka kontatzen duena baino ez da. Konstantinoplan jaioa zen, edo, gutxienez, han bizi izan zen bere bizitzaren zati handi batean. Ogasunaren abokatua zen; hau da, auzitegietan estatuaren eta enperadorearen jabetzen alde egiteko ardura [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[241],"class_list":["post-2530","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ZOSIMO(V.\u202fmendeko bigarren erdia - VI.\u202fmendeko lehen herena). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ZOSIMO(V.\u202fmendeko bigarren erdia - VI.\u202fmendeko lehen herena). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zosimok komitearen \u2014comes\u2014 titulua izan zuen eta Ekialdeko Erromatar Inperioko ogasunaren abokatua izan zen, baina hari buruz dakigun gutxia berak bere obran zeharka kontatzen duena baino ez da. Konstantinoplan jaioa zen, edo, gutxienez, han bizi izan zen bere bizitzaren zati handi batean. Ogasunaren abokatua zen; hau da, auzitegietan estatuaren eta enperadorearen jabetzen alde egiteko ardura [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zosimo-79-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zosimo-79-eu\\\/\",\"name\":\"ZOSIMO(V.\u202fmendeko bigarren erdia - VI.\u202fmendeko lehen herena). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-11T08:27:39+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zosimo-79-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zosimo-79-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zosimo-79-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ZOSIMO(V.\u202fmendeko bigarren erdia &#8211; VI.\u202fmendeko lehen herena).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ZOSIMO(V.\u202fmendeko bigarren erdia - VI.\u202fmendeko lehen herena). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ZOSIMO(V.\u202fmendeko bigarren erdia - VI.\u202fmendeko lehen herena). - Iura Vasconiae","og_description":"Zosimok komitearen \u2014comes\u2014 titulua izan zuen eta Ekialdeko Erromatar Inperioko ogasunaren abokatua izan zen, baina hari buruz dakigun gutxia berak bere obran zeharka kontatzen duena baino ez da. Konstantinoplan jaioa zen, edo, gutxienez, han bizi izan zen bere bizitzaren zati handi batean. Ogasunaren abokatua zen; hau da, auzitegietan estatuaren eta enperadorearen jabetzen alde egiteko ardura [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/","name":"ZOSIMO(V.\u202fmendeko bigarren erdia - VI.\u202fmendeko lehen herena). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-11T08:27:39+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zosimo-79-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ZOSIMO(V.\u202fmendeko bigarren erdia &#8211; VI.\u202fmendeko lehen herena)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2530","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2530\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2530"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2530"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}