{"id":2528,"date":"2019-12-11T09:26:31","date_gmt":"2019-12-11T08:26:31","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-78-eu\/"},"modified":"2019-12-11T09:26:31","modified_gmt":"2019-12-11T08:26:31","slug":"sarrera-78-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Teodosio<br \/>\nenperadorea hiltzean (395.\u202furtea), Inperioa bere bi semeen artean banatu zen:<br \/>\nmendebaldea (<\/span><span><span>pars occidentalis<\/span><\/span><span>) Honoriorentzat izan zen, eta Ravena hiria izan zen Inperioaren<br \/>\negoitza; ekialdea (<\/span><span><span>pars orientalis<\/span><\/span><span>), berriz, Arkadiorentzat izan zen, eta Konstantinoplan zuen<br \/>\negoitza nagusia. Hasieran, bi enperadorek erabateko sintonian gobernatutako<br \/>\ninperio bakarraren ikuspegia zen nagusi, baina Mendebaldeko eta Ekialdeko<br \/>\ninperioen arteko bereizketa politiko, kultural eta linguistikoa handituz joan<br \/>\nzen <span>v<\/span>.\u202fmendean.<\/span><\/p>\n<p><span>Senideen, emazteen edo gorteko handikien<br \/>\ntutoretzapean jarduten zuten enperadore ahulak izan arren, Ekialdeko Erromatar<br \/>\nInperioa (Bizantzio izena historiografia modernoaren asmakuntza da) gai izan zen<br \/>\nbisigodoak eta geroago etorri ziren inbasio barbaroak Mendebaldeko Erromatar<br \/>\nInperiorantz desbideratzeko, eta, hala, Ekialdeko Inperioko administrazio- eta<br \/>\nfinantza-aparatuaren eraginkortasunari hein batean eustea lortu zuten. Hala<br \/>\nere, Bizantzioko agintariek Inperioaren batasuna ahultzen zuten<br \/>\nerlijio-eztabaidak kudeatu behar izan zituzten, bai eta zenbait etsairi aurre<br \/>\negin ere; esate baterako, persiarrei ekialdean eta hunoei iparraldean. Hunoek,<br \/>\nhain zuzen ere, baldintza umiliagarriak ezarri zizkieten borrokak<br \/>\ngeldiarazteko, eta Inperioa dirurik gabe utzi zuten. <\/span><span><span>Pars occidentalis<\/span><\/span><span>en gertatzen zen moduan,<br \/>\nKonstantinoplako agintarien indar militarra haien zerbitzura zeuden armada<br \/>\nbarbaroen mende zegoen, eta kanpoko zenbait buruzagik erabateko eragina izan<br \/>\nzuten Inperioko politikan, hala nola Aspar alanoak. <\/span><span><span>Magister militum<\/span><\/span><span> gradua lortu zuen Asparrek, eta Martzianok<br \/>\n(450-457) Bizantzioko tronua eskuratzea ahalbidetu zuen, bai eta haren<br \/>\nondorengo Leon<\/span><span>\u202f<span>I.aren<br \/>\n(457-474) bidea erraztu ere. Nolanahi ere, Leon<\/span>\u202f<span>I.ak bat-bateko politika-aldaketa egin zuen, atzerriko armaden mende<br \/>\negoteari uztea lortu baitzuen, isauriarrei bizitza politikoan sartzeko<br \/>\neskatuta. Isauriarrak Anatoliako erdigune menditsuko komunitate bat ziren,<br \/>\nInperioaren mugen barrukoa. Leonek Isauriako armadak erabili zituen bere<br \/>\nboterea sendotzeko, eta bere alaba menditarren buruzagiarekin, geroago Zenon<br \/>\nenperadorea izango zenarekin, ezkondu zuen. Odoakro heruloak Mendebaldeko azken<br \/>\nenperadorea tronugabetu zuenean, jarrera adeitsua eta adiskidetzailea izan zuen<br \/>\nEkialdeko Inperioarekiko, eta <\/span><\/span><span><span>magister militum per Italiam<\/span><\/span><span> ere izendatu zuten, nahiz eta,<br \/>\npraktikan, kargu hori guztiz sinbolikoa zen. Hala ere, urte batzuk geroago,<br \/>\nostrogodoak Balkanetako lurraldean sartu zirenean, Bizantzioko agintariak ez ziren<br \/>\nduda-mudatan ibili herri hori Odoakroren Italiara desbideratzeko, eta<br \/>\nostrogodoak Italiara iristean, buruzagi heruloak zuela gutxi sortutako erresuma<br \/>\namaitu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>491n, Anastasio enperadoreak isauriarren<br \/>\nnagusitasuna amaiarazi zuen, eta administrazio- eta ekonomia-erreforma sakonak<br \/>\negin zituen: baliabideen kudeaketa hobetu zuen eta Inperioko kutxak berriz<br \/>\nbetetzea lortu zuen. Anastasioren erregealdian, aurre egin behar izan zien<br \/>\nerlijio-liskarrei, gerra zibilei eta herritarren zenbait matxinadari, bai eta<br \/>\npersiarren mehatxuari ere. Anastasioren ondorengo Justino\u202fI.ak (518-527)<br \/>\nantzeko arazoak izan zituen, eta, neurri batean, erlijio-eztabaida konpondu<br \/>\nzuen, Erromarekin batasun eklesiastikoa berregitea sustatu ondoren. Justinoren<br \/>\niloba Justiniano\u202fI.a izan zen haren ondorengoa. Justinianok erromatar<br \/>\nzuzenbidea kodetzea bultzatu zuen (<\/span><span><span>Codex Justinianus<\/span><\/span><span>), bai eta legegile klasikoen lanak <\/span><span><span>Digesta <\/span><\/span><span>obran biltzeko prozesua ere. Halaber, paganoen<br \/>\naurkako zenbait neurri onetsi zituen eta industria eta merkataritza sustatu<br \/>\nzituen; izan ere, nabarmen handitu ziren merkataritza-trukeak ekialdeko ondoko<br \/>\nherrialdeekin eta Txinarekin. Arlo militarrari dagokionez, enperadore berriak<br \/>\nharen jeneral Belisariok eta Narsesek gidatutako zenbait kanpaina jarri zituen<br \/>\nmartxan, iraganean Mendebaldeko Erromatar Inperiokoak izandako lurraldeak<br \/>\nberreskuratzeko. Kanpaina horiek oso arrakastatsuak izan ziren. Hain zuzen ere,<br \/>\nAfrikako erresuma bandaloa konkistatu zuten (534), bai eta Hispaniako<br \/>\nhegoaldeko eta hego-ekialdeko kostaldeko lur-zerrenda bat (554) eta Italiako<br \/>\nzati handi bat ere, 555ean amaitu zen gerra luze baten ostean. Hala,<br \/>\nBizantzioko Inperioaren hedadura geografiko handiena lortu zuten. Baina<br \/>\ngerra-ahalegin horiek finantza-akidura eragin zuten, eta egoera horrek<br \/>\nmatxinadak ugaritzea sustatu zuen, eta, horrelako egoeran, askoz zailagoa zen<br \/>\nekialdeko eta Balkanetako mugak persiarretatik eta eslaviarretatik babestea.<br \/>\nHori guztia dela eta, Justinianok Inperioa erabat lur jota utzi zuen, eta<br \/>\nlortutako lurralde-konkistei eustea oso garestia zen. Italian berreskuratutako<br \/>\neskualdeetako asko galdu egin ziren, lonbardiarrak 568.\u202furtetik aurrera<br \/>\n(enperadorea hil eta hiru urte geroago) egiten hasi ziren presioaren ondorioz.<br \/>\nHala eta guztiz ere, Ravenako exarka-herri bizantziarrak 751.\u202furtera arte iraun<br \/>\nzuen. Iberiar penintsulan kuarteleratutako azken tropak bisigodoek 624.\u202furtean<br \/>\nkanporatu zituzten behin betiko. Afrikako lurraldeei, berriz, denbora-tarte<br \/>\nbatez eutsi zieten, musulmanek 698.\u202furtean konkistatu zituzten arte.<br \/>\nAdministrazio-erreforma eta erreforma militar ugari aplikatuta, Justinianoren<br \/>\nosteko enperadoreek <span>v<\/span>.\u202fmendean sortutako egiturak<br \/>\neraldatu zituzten, eta estatu berri bat sortu zuten, eskura zituzten<br \/>\nbaliabideetara hobeto moldatuta. Probintziak eta armada berrantolatu zituzten,<br \/>\nkanpo-politika ez zen hain erasokorra izan, -administrazioa militarizatuz joan<br \/>\nzen, eta grekoa hizkuntza ofizial bihurtu zen behin betiko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldi horretan, Akitania-Baskonia<br \/>\ningurunearekin lotutako gertaeren berri jaso dituzten egile bizantziarrak hiru<br \/>\nbaino ez dira. Haietako biren (Zosimo eta Iordanes) lanetan, obra<br \/>\nhistoriografikoak izan arren, erreferentzia labur eta lausoak jasotzen dira,<br \/>\neta lurraldeari buruz ematen duten informazioa garrantzi txikikoa da. Baina<br \/>\nRavenan \u2014Bizantzioko exarka-herriaren Italiako hiriburua\u2014 idatzitako obra<br \/>\nkosmografikoak, egile ezezagunekoak, Mendebaldeko Pirinioetako bi isurialdeei<br \/>\nburuzko informazio geografiko baliotsua ematen du, nahiz eta informazio hori<br \/>\ntentu handiz erabili behar den, egile ezezagunekoa, bakarra eta agian<br \/>\nanakronikoa dela kontuan hartu behar baita.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Teodosio enperadorea hiltzean (395.\u202furtea), Inperioa bere bi semeen artean banatu zen: mendebaldea (pars occidentalis) Honoriorentzat izan zen, eta Ravena hiria izan zen Inperioaren egoitza; ekialdea (pars orientalis), berriz, Arkadiorentzat izan zen, eta Konstantinoplan zuen egoitza nagusia. Hasieran, bi enperadorek erabateko sintonian gobernatutako inperio bakarraren ikuspegia zen nagusi, baina Mendebaldeko eta Ekialdeko inperioen arteko bereizketa politiko, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[241],"class_list":["post-2528","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Teodosio enperadorea hiltzean (395.\u202furtea), Inperioa bere bi semeen artean banatu zen: mendebaldea (pars occidentalis) Honoriorentzat izan zen, eta Ravena hiria izan zen Inperioaren egoitza; ekialdea (pars orientalis), berriz, Arkadiorentzat izan zen, eta Konstantinoplan zuen egoitza nagusia. Hasieran, bi enperadorek erabateko sintonian gobernatutako inperio bakarraren ikuspegia zen nagusi, baina Mendebaldeko eta Ekialdeko inperioen arteko bereizketa politiko, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-78-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-78-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-11T08:26:31+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-78-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-78-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-78-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Teodosio enperadorea hiltzean (395.\u202furtea), Inperioa bere bi semeen artean banatu zen: mendebaldea (pars occidentalis) Honoriorentzat izan zen, eta Ravena hiria izan zen Inperioaren egoitza; ekialdea (pars orientalis), berriz, Arkadiorentzat izan zen, eta Konstantinoplan zuen egoitza nagusia. Hasieran, bi enperadorek erabateko sintonian gobernatutako inperio bakarraren ikuspegia zen nagusi, baina Mendebaldeko eta Ekialdeko inperioen arteko bereizketa politiko, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-11T08:26:31+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-78-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2528","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2528\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2528"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2528"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}