{"id":2524,"date":"2019-12-11T09:19:07","date_gmt":"2019-12-11T08:19:07","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/"},"modified":"2019-12-11T09:19:07","modified_gmt":"2019-12-11T08:19:07","slug":"fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/","title":{"rendered":"FREDEGARIOREN KRONIKADELAKOA (VII.\u202fmendea)."},"content":{"rendered":"<p><span>Historiografiak <span>xvi<\/span>.\u202fmendetik<br \/>\n<\/span><i><span>Fredegarioren kronika<\/span><\/i><span> deituriko<br \/>\nlana lau liburuz osatuta dago, eta, gutxienez, hiru egile ezezagunek idatzi<br \/>\nzuten. Lehenbiziko egileak beste egile batzuen \u2014Hipolito Erromakoa, Jeronimo,<br \/>\nOrosio, Hidazio, Gregorio Toursekoa eta Isidoro Sevillakoa\u2014 kronikak eta<br \/>\nhistoria-lanak hiru liburutan bildu zituen. Laugarren liburuaren hasieran,<br \/>\negile horrek Gregorio Toursekoaren <\/span><span><span>Historiae<\/span><\/span><span>ak jarraitzeko asmoa adierazi zuen, historia horiek amaitu ziren<br \/>\nunetik aurrera. Bigarren kronistak \u00abFredegario\u00bb ezizena erabili zuen, eta<br \/>\naurreko kronistaren lana jarraitu zuen, azkeneko liburuaren 21.<span>\u202f<\/span>kapitulutik aurrera \u2014602.\u202furteko gertaerak<br \/>\njasotzen dira hor\u2014, eta 642.\u202furteko gertaeretara arte jarraitu zuen. Azkenik,<br \/>\n660.\u202furte aldera, hirugarren egileak, ezezaguna hura ere, <\/span><span><span>Chronica<\/span><\/span><span> berrikusteaz eta<br \/>\nargitaratzeaz arduratu zen.<\/span><\/p>\n<p><span>Lehen egileak baskoiei buruz egindako lehen<br \/>\naipamena sarrerako kapituluetan dago; izan ere, hor, mundu ezaguneko<br \/>\neskualdeetan bizi ziren herriak jaso zituen. Hispaniari buruzko informazioa<br \/>\nOrosioren eta Isidoro Sevillakoaren lanetatik hartu zuen, eta kronikan<br \/>\nadierazten da Penintsulan zenbait komunitate bizi zirela, eta baskoiak<br \/>\ngaliziarren eta autrigoien artean kokatuta zeudela: <\/span><span><span>Tyranni<br \/>\net Turrenorum, qui et Terraconensis, Lysitani, Baetici, Autriconi, Vascones,<br \/>\nGallici, qui et Astures<\/span><\/span><span> (<\/span><span><span>Chron. Fred. <\/span><\/span><span>1.8). Geroago,<br \/>\nHidazioren aipamen bat erreproduzitzen du, Rekiario errege sueboak 449an<br \/>\nBaskoniaren aurka egindako erasoari buruzkoa (<\/span><span><span>Chron.<br \/>\n<\/span><\/span><span>2.51), bai eta Bladastesek 581ean eskualde<br \/>\nhorren kontra gidatutako kanpaina ere (<\/span><span><span>Hist.<br \/>\n<\/span><\/span><span>3.87), Gregorio Toursekoaren lanean ageri<br \/>\ndena.<\/span><\/p>\n<p><span>Kronikaren bigarren egileak informazio berria<br \/>\nematen du, eta baskoiak \u2014\u200a<\/span><span><span>wascones<\/span><\/span><span>\u2014 frankoen erresumako periferian kokatutako <\/span><span><span>gentes externae <\/span><\/span><span>zirela dio,<br \/>\neta errege merovingioak haiek mendean hartzen saiatzen zirela. 602an adierazten<br \/>\nda Austrasiako Teudeberto II.a eta Burgundiako Teodoriko II.a erregeek baterako<br \/>\nespedizio bat egin zutela baskoien aurka, tributua ordainarazi zietela, eta <\/span><span><span>Genial<\/span><\/span><span> izeneko <\/span><span><span>dux <\/span><\/span><span>baten agintepean<br \/>\nbizitzera behartu zituztela (<\/span><span><span>Chron.<\/span><\/span><span>\u202f<\/span><span><span>Fred.<\/span><\/span><span>\u202f4.21). Dirudienez, hurrengo urteetan, merovingioek <\/span><span><span>Cantabria <\/span><\/span><span>izeneko Hispaniako<br \/>\neskualdea mendean hartzea lortu zuten; izan ere, 607.\u202furte aldera, aipatzen da<br \/>\nSisebuto errege bisigodoak ordura arte <\/span><span><span>Francio<\/span><\/span><span> izeneko <\/span><span><span>dux <\/span><\/span><span>franko batek kudeatutako <\/span><span><span>provincia<br \/>\n<\/span><\/span><span>berreskuratu zuela. <\/span><span><span>Dux <\/span><\/span><span>horrek tributua kobratzen<br \/>\nzien biztanleei (<\/span><span><span>Chron.<\/span><\/span><span>\u202f<\/span><span><span>Fred.<\/span><\/span><span>\u202f4.33). Zenbait ikertzaileren ustez, Antzinate Berantiarreko iturrietan<br \/>\nageri den <\/span><span><span>Cantabria<\/span><\/span><span> horrek -lurralde-eremu handi bat hartuko zuen, Kantabria<br \/>\nklasikotik hego-ekialderantz jarraituko zuena, Tolo\u00f1o mendilerrora arte.<br \/>\nBaskoiek arazoak sortu zituzten berriz handik gutxira; izan ere, 626.\u202furtean, <\/span><span><span>Elosa<\/span><span>ko<\/span><\/span><span>(Eauze, Gers) apezpiku <\/span><span><span>Sidocus<\/span><\/span><span> eta haren aita <\/span><span><span>Palladius<\/span><\/span><span> erbesteratu egin zituzten, <\/span><span><span>Aighynane<br \/>\ndux<\/span><\/span><span>ak baskoien matxinada batean parte hartu<br \/>\nizanaz akusatu ondoren (4.54). Errege franko Klotario\u202fII.a hil eta hiru urte<br \/>\ngeroago, haren seme Dagoberto\u202fI.ak Loira ibaiaren hegoaldetik Pirinioetarainoko<br \/>\nlurraldea laga zion Karibertori \u2014Dagobertoren anaia zen, aitaren aldetik\u2014,<br \/>\ngoberna zezan, zegokion errege-ondarearen zatia ez erreklamatzeko<br \/>\nbaldintzapean. Karibertok Tolosan ezarri zuen erresumako hiriburua, handik<br \/>\ngobernatu zuen eta bere jabetzak handitu zituen, <\/span><span><span>Wasconia<\/span><\/span><span>ren zati bat mendean hartu ondoren. Eremu hori<\/span><span><span> Baronto dux<\/span><\/span><span>aren agintepean<br \/>\njarri zuen. Nolanahi ere, Kariberto eta haren semea hiltzean (632), Dagobertok<br \/>\nKaribertoren erresuma osoa bereganatu zuen, eta <\/span><span><span>Baronto<\/span><\/span><span> dukea bere kargua uztera behartu zuen (4.67). Lau urte geroago,<br \/>\nbaskoiek frankoen lurraldean egiten zituzten erasoei erantzuteko, Dagobertok<br \/>\nerasoaldi handi bat egin zuen haien aurka, <\/span><span><span>dux<\/span><\/span><span> askoren tropak bidalita. Baskoiak erasoaldi horri aurre egiten<br \/>\nsaiatu ziren, baina laster sakabanatu ziren eta mendi aldera ihes egin zuten.<br \/>\nJazarpenean, frankoek baskoi asko hil zituzten, gatibuak hartu zituzten, etxeak<br \/>\nerre zituzten eta lurraldea arpilatu zuten, eta <\/span><span><span>wascoi<\/span><\/span><span>ek bakea eta errukia eskatu behar izan zuten, eta Dagobertoren<br \/>\naurrean aurkeztuko zirela hitzeman zuten, haren esanetara jartzeko eta harekiko<br \/>\nleialtasunaren zina egiteko. Frankoen garaipena erabatekoa izango zen, honako<br \/>\nhau gertatu ez balitz: arduragabekeria baten ondorioz, baskoiek <\/span><span><span>Arnebertus <\/span><\/span><span>dukea eta haren<br \/>\nagintepeko tropak sarraskitu egin zituzten <\/span><span><span>Subola<\/span><\/span><span>ko haranean (agian, Soule \/ Zuberoa, Euskal Herria). Hitzemandakoa<br \/>\nbetez, hurrengo urtean, <\/span><span><span>seniores<br \/>\nterrae <\/span><\/span><span>baskoi guztiak, <\/span><span><span>Aiginanedux<\/span><\/span><span>arekin batera, Clichy<br \/>\nhirira joan ziren, Dagobertoren gortera, baina kronikan azaltzen ez den<br \/>\ngertaera baten ondorioz, eliza batean babesa hartu behar izan zuten, erregearen<br \/>\nhaserrearen beldur. Erregeak bizitza barkatu zien, eta baskoiek, haien ohituren<br \/>\nlegez, leialtasunaren zina egin zioten erregeari, bai eta haren semeei eta<br \/>\nfrankoen erresumari ere, eta, hala, <\/span><span><span>Wasconia<\/span><\/span><span>ra itzuli ahal izan ziren (<\/span><span><span>Chron.<br \/>\nFred. <\/span><\/span><span>4.78).<\/span><\/p>\n<p><i><span>Fredegarioren kronika<\/span><\/i><span> deiturikoa, Gregorio Toursekoaren lanekin batera, ezinbesteko<br \/>\niturria da merovingioen garaiaren eta dinastia horretakoek Pirinioen<br \/>\niparraldeko baskoiekin izandako harremanen berri jakiteko. Bigarren kronikariak<br \/>\nbaskoiei buruz egiten dituen aipamenak, ikus daitekeenez, garaipenezko kutsua<br \/>\ndute, eta, aipatu dugun azken pasartean, egileak jakitera ematen du frankoek<br \/>\nbaskoien lurraldea behin betiko mendean hartu zutela, baina ez zuten inoiz<br \/>\nlortu nagusitasun hori iraunkorra izatea. Izan ere, mende horren amaieran eta <span>viii.<\/span>\u202feta <span>ix.<\/span>\u202fmendeetan,<br \/>\nliskarrak piztu ziren berriz ere. Kronikaren egileek xehetasun handiko<br \/>\ninformazio zehatza dute erresuma merovingioei eta <\/span><span><span>Wasconia<\/span><\/span><span>ko iparraldeari buruz. Nolanahi ere, 4.33 pasartearen<br \/>\ninterpretazio historikoa zaila da, akats kronologiko eta geografiko asko<br \/>\ndituelako (Sisebuto ez zuten errege egin 612.\u202furtera arte; lanaren une batean<br \/>\naipatzen da bizantziarrek \u2014<\/span><span><span>parte<br \/>\nimperiae<\/span><\/span><span>\u2014 Kantabria bereganatu zutela, etab.),<br \/>\neta horrek agerian jartzen du bigarren egileak ez zekiela Hispaniako<br \/>\nerrealitatearen berri. <span>viii.<\/span>\u202fmendearen amaieran,<br \/>\njada karolingioak agintean zeudela, <\/span><span><span>continuationes<\/span><\/span><span> batzuk gehitu zizkioten kronikari, 768.\u202furtera arteko gertaerekin<br \/>\nosatzeko.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Historiografiak xvi.\u202fmendetik Fredegarioren kronika deituriko lana lau liburuz osatuta dago, eta, gutxienez, hiru egile ezezagunek idatzi zuten. Lehenbiziko egileak beste egile batzuen \u2014Hipolito Erromakoa, Jeronimo, Orosio, Hidazio, Gregorio Toursekoa eta Isidoro Sevillakoa\u2014 kronikak eta historia-lanak hiru liburutan bildu zituen. Laugarren liburuaren hasieran, egile horrek Gregorio Toursekoaren Historiaeak jarraitzeko asmoa adierazi zuen, historia horiek amaitu ziren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[239],"class_list":["post-2524","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>FREDEGARIOREN KRONIKADELAKOA (VII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"FREDEGARIOREN KRONIKADELAKOA (VII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Historiografiak xvi.\u202fmendetik Fredegarioren kronika deituriko lana lau liburuz osatuta dago, eta, gutxienez, hiru egile ezezagunek idatzi zuten. Lehenbiziko egileak beste egile batzuen \u2014Hipolito Erromakoa, Jeronimo, Orosio, Hidazio, Gregorio Toursekoa eta Isidoro Sevillakoa\u2014 kronikak eta historia-lanak hiru liburutan bildu zituen. Laugarren liburuaren hasieran, egile horrek Gregorio Toursekoaren Historiaeak jarraitzeko asmoa adierazi zuen, historia horiek amaitu ziren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\\\/\",\"name\":\"FREDEGARIOREN KRONIKADELAKOA (VII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-11T08:19:07+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"FREDEGARIOREN KRONIKADELAKOA (VII.\u202fmendea).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"FREDEGARIOREN KRONIKADELAKOA (VII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"FREDEGARIOREN KRONIKADELAKOA (VII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","og_description":"Historiografiak xvi.\u202fmendetik Fredegarioren kronika deituriko lana lau liburuz osatuta dago, eta, gutxienez, hiru egile ezezagunek idatzi zuten. Lehenbiziko egileak beste egile batzuen \u2014Hipolito Erromakoa, Jeronimo, Orosio, Hidazio, Gregorio Toursekoa eta Isidoro Sevillakoa\u2014 kronikak eta historia-lanak hiru liburutan bildu zituen. Laugarren liburuaren hasieran, egile horrek Gregorio Toursekoaren Historiaeak jarraitzeko asmoa adierazi zuen, historia horiek amaitu ziren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/","name":"FREDEGARIOREN KRONIKADELAKOA (VII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-11T08:19:07+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fredegarioren-kronikadelakoa-76-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"FREDEGARIOREN KRONIKADELAKOA (VII.\u202fmendea)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2524","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2524\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2524"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2524"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}