{"id":2520,"date":"2019-12-11T09:15:06","date_gmt":"2019-12-11T08:15:06","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/"},"modified":"2019-12-11T09:15:06","modified_gmt":"2019-12-11T08:15:06","slug":"venantzio-fortunato-73-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/","title":{"rendered":"VENANTZIO FORTUNATO(530-540, Duplaviseko eskualdea, Trevisotik  gertu &#8211; VII.\u202fmendearen hasiera, Poitiers)."},"content":{"rendered":"<p><span><span>Venantius Honorius Clementianus<br \/>\nFortunatus <\/span><\/span><span>berak <\/span><span><span>Duplavis<\/span><\/span><span> deitzen zuen eskualdean jaio zen, Trevisotik gertu (Veneto,<br \/>\nItalia). Hezkuntza klasikoa jaso zuen, Ravenan. Han, grekoko oinarrizko<br \/>\nezagutzak ikasi zituen eta poeta latindar pagano eta kristauen obren eragin<br \/>\nhandia jaso zuen. 566.<\/span><span>\u202f<\/span><span>urtearen hasieran, merovingioen Galiara joan zen; hain zuzen, Metz<br \/>\nhirira, Austrasia erresumaren hiriburura. Laster, bere<br \/>\nliteratura-gaitasunengatik nabarmendu zen, eta urte horretako udaberrian,<br \/>\nhandikientzat eta apezpikuentzat idazten ari zen jada. Segiberto<\/span><span>\u202f<\/span><span>I.a erregearen<br \/>\ningurukoen artean sartzea lortu zuen, baina 567.<\/span><span>\u202f<\/span><span>urtearen amaieran edo<br \/>\n568aren hasieran, Neustriako Txilperiko<\/span><span>\u202f<\/span><span>I.aren gortean zegoen,<br \/>\nParisen. Hurrengo urtean, Poitiersera joan zen, eta han Radegunda erregina<br \/>\nalarguna ezagutu zuen. Radegundak monasterio-komunitate bat sortuta zuen hiri<br \/>\nhorretan, eta, Venantzio iristean, Bizantzioko enperadore&#8211;enperatriz Justino<br \/>\neta Sofiarekin negoziatzen ari zen, Gurutze Santuaren zati bat Poitiersera<br \/>\neramateko. Poetak erreginari lagundu zion haren helburua erdiesten, eta, lortu<br \/>\nondoren, <\/span><span><span>Venantius<\/span><\/span><span>ek zenbait poema idatzi zituen, lorpen hori ospatzeko. 573.<\/span><span>\u202f<\/span><span>urtearen<br \/>\ninguruan, Venantziok Gregorio Toursekoa ezagutu zuen eta oso lagun egin ziren.<br \/>\nHala, 588an, Metzera joan zen Toursekoarekin, Txildebertoren gortera, eta, han,<br \/>\npoetak denbora-tarte batez geratzea erabaki zuen. 590eko hamarkadaren hasieran,<br \/>\nPoitiersera itzuli zen eta apaiz ordenatu zuten, eta, 594an, apezpiku izendatu<br \/>\nzuten eta kargu hori bete zuen hil arte. Ez dakigu noiz hil zen; agian <span>vii<\/span>.\u202fmendearen hasieran. Erdi Aroan, santutzat gurtu<br \/>\nzuten, nahiz eta inoiz kanonizatu ez duten.<\/span><\/p>\n<p><span>Venantzio<br \/>\nFortunatok zenbait obra idatzi zituen, baina haren lanen artean, ordena<br \/>\nkronologikoari jarraitu gabe hamar liburutan (<\/span><span><span>Carmina libri X<\/span><\/span><span>) jasotako poema-bilduma nabarmentzen da. Bilduma<br \/>\nhori, agian, Venantzio hil eta geroago osatu zen. Poemetako bat (569.-570.<\/span><span>\u202f<\/span><span>urtekoa) Justino enperadoreari eta<br \/>\nSofia enperatrizi eskaini zien, esker ona erakusteko, eta hor, bi gobernari<br \/>\nbizantziarren balentriak goraipatu zituen, bereizita, eta haien ospea denek<br \/>\nezagutzen zutela dio Venantziok, poetak barbarotzat jotzen dituen zenbait<br \/>\nherrik ere bai, eta kantabriarrak eta baskoiak aipatzen ditu herri horien<br \/>\nartean (<\/span><span><span>Carm.\u202fApp.\u202f<\/span><\/span><span>2, 29-30 eta 83-84). Hurrengo<br \/>\nurteetan, poeta italikoak Britania bisitatu zuen eta zenbait bidaia egin zituen<br \/>\nGalia osoan zehar. Bertso batzuetan, Bordelen eta Tolosan egindako egonaldiak<br \/>\ngogoratzen ditu (<\/span><span><span>Carm.<\/span><\/span><span>\u202f<\/span><span>1.6.8-20; 1.21; <\/span><span><span>praef. sect.<\/span><\/span><span>\u202f<\/span><span>4), baina baskoiei buruzko hurrengo aipamena 580.<\/span><span><span>\u202f<\/span><\/span><span>urtekoa da. Data horretan, Venantziok Txilperiko<br \/>\nerregeari eskainitako poema bat idatzi zuen, Bernyko kontzilioa zela-eta, baina<br \/>\nbaskoien komunitateari buruz egiten duen aipamena ia aurrekoak bezain laburra<br \/>\nda. Hain zuzen ere, adierazten du erregearen beldur zirela getak, baskoiak,<br \/>\ndaniarrak, euthioak, saxoiak eta britoiak, aitarekin batera gerran garaitu<br \/>\nbaitzituen (<\/span><span><span>Carm.<\/span><\/span><span>\u202f<\/span><span>9.1.73-74). Hori egia balitz, ez<br \/>\ndakigu ziur noiz gertatuko zen Txilperikoren eta haren aita Klotarioren<br \/>\nbaterako garaipen hori baskoien aurka, frankoek bisigodoen aurka 541.<\/span><span><span>\u202f<\/span><\/span><span>urtean egindako kanpaina urruti samar geratzen<br \/>\nbaita; izan ere, Txilperikok kanpaina horretan parte hartzea ezinezkoa zen, bi<br \/>\nurte lehenago jaio zelako. Aldiz, <\/span><span><span>ante quem <\/span><\/span><span>data 561.<\/span><span><span>\u202f<\/span><\/span><span>urtea izan daiteke (urte horretan hil zen Klotario erregea). 580ko<br \/>\nhamarkadako uneren batean idatzitako beste poema batean, Venantzio Fortunatok<br \/>\nanimatzen du Galactorius, <\/span><span><span>Burdigala<\/span><\/span><span>ko (Bordele) konde \u2014<\/span><span><span>comes<\/span><\/span><span>\u2014 izendatu berria, ibilbide militarrean aurrera egitera eta<br \/>\nerregearengandik duke \u2014<\/span><span><span>dux<\/span><\/span><span>\u2014 titulua lortzera, haren agintepeko eskualdea defendatu ahal izateko,<br \/>\nbai eta hedatzeko ere, beste <\/span><span><span>urbs <\/span><\/span><span>batzuk eta aberastasunak gerra bidez eskuratuz, kantabriarrak \u2014<\/span><span><span>cantaber<\/span><\/span><span>\u2014 beldurtuz, eta baskoi nomadak \u2014<\/span><span><span>vasco vagus<\/span><\/span><span>\u2014 armak uztera eta Pirinio<br \/>\nmalkartsuetatik ateratzera behartuz (<\/span><span><span>Carm.<\/span><\/span><span>\u202f<\/span><span>10.19.1-12).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Venantzio Fortunato Antzinate Berantiarreko<br \/>\nazkeneko poeta handietako-tzat hartzen da, eta dinastia merovingioen garaiko<br \/>\nGalian <span>vi.<\/span>\u202fmendearen -bigarren erdian izandako<br \/>\ngerra zibilen lekuko izan zen. Venantzioren lekukotasuna ezinbestekoa da haren<br \/>\ngaraiko zenbait alderdi ulertu ahal izateko. Ikertzaile batzuen ustez, baskoiak<br \/>\naipatzen ditueneko pasarteek ez dute egiazkotasunik, mendean hartu beharreko<br \/>\nkomunitateei buruzko adierazpen erretorikoak baino ez direla pentsatzen<br \/>\nbaitute. Nolanahi ere, <span>vi.<\/span>\u202fmendeko baskoiei<br \/>\nburuzko eta frankoekin zuten etsaitasunari buruzko erreferentzia goiztiarrenak<br \/>\ndira, eta, horrexegatik, aipatutako bertso horien atzean benetako zerbait egon<br \/>\ndaitekeela pentsa dezakegu, hala nola nolabaiteko egonezina baskoien<br \/>\nkomunitateen artean. Eta, dirudienez, poeta italikoak izango zuen zerbaiten<br \/>\nberri.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Venantius Honorius Clementianus Fortunatus berak Duplavis deitzen zuen eskualdean jaio zen, Trevisotik gertu (Veneto, Italia). Hezkuntza klasikoa jaso zuen, Ravenan. Han, grekoko oinarrizko ezagutzak ikasi zituen eta poeta latindar pagano eta kristauen obren eragin handia jaso zuen. 566.\u202furtearen hasieran, merovingioen Galiara joan zen; hain zuzen, Metz hirira, Austrasia erresumaren hiriburura. Laster, bere literatura-gaitasunengatik nabarmendu zen, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[239],"class_list":["post-2520","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>VENANTZIO FORTUNATO(530-540, Duplaviseko eskualdea, Trevisotik gertu - VII.\u202fmendearen hasiera, Poitiers). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"VENANTZIO FORTUNATO(530-540, Duplaviseko eskualdea, Trevisotik gertu - VII.\u202fmendearen hasiera, Poitiers). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Venantius Honorius Clementianus Fortunatus berak Duplavis deitzen zuen eskualdean jaio zen, Trevisotik gertu (Veneto, Italia). Hezkuntza klasikoa jaso zuen, Ravenan. Han, grekoko oinarrizko ezagutzak ikasi zituen eta poeta latindar pagano eta kristauen obren eragin handia jaso zuen. 566.\u202furtearen hasieran, merovingioen Galiara joan zen; hain zuzen, Metz hirira, Austrasia erresumaren hiriburura. Laster, bere literatura-gaitasunengatik nabarmendu zen, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/venantzio-fortunato-73-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/venantzio-fortunato-73-eu\\\/\",\"name\":\"VENANTZIO FORTUNATO(530-540, Duplaviseko eskualdea, Trevisotik gertu - VII.\u202fmendearen hasiera, Poitiers). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-11T08:15:06+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/venantzio-fortunato-73-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/venantzio-fortunato-73-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/venantzio-fortunato-73-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"VENANTZIO FORTUNATO(530-540, Duplaviseko eskualdea, Trevisotik gertu &#8211; VII.\u202fmendearen hasiera, Poitiers).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"VENANTZIO FORTUNATO(530-540, Duplaviseko eskualdea, Trevisotik gertu - VII.\u202fmendearen hasiera, Poitiers). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"VENANTZIO FORTUNATO(530-540, Duplaviseko eskualdea, Trevisotik gertu - VII.\u202fmendearen hasiera, Poitiers). - Iura Vasconiae","og_description":"Venantius Honorius Clementianus Fortunatus berak Duplavis deitzen zuen eskualdean jaio zen, Trevisotik gertu (Veneto, Italia). Hezkuntza klasikoa jaso zuen, Ravenan. Han, grekoko oinarrizko ezagutzak ikasi zituen eta poeta latindar pagano eta kristauen obren eragin handia jaso zuen. 566.\u202furtearen hasieran, merovingioen Galiara joan zen; hain zuzen, Metz hirira, Austrasia erresumaren hiriburura. Laster, bere literatura-gaitasunengatik nabarmendu zen, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/","name":"VENANTZIO FORTUNATO(530-540, Duplaviseko eskualdea, Trevisotik gertu - VII.\u202fmendearen hasiera, Poitiers). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-11T08:15:06+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/venantzio-fortunato-73-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"VENANTZIO FORTUNATO(530-540, Duplaviseko eskualdea, Trevisotik gertu &#8211; VII.\u202fmendearen hasiera, Poitiers)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2520","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2520\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2520"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2520"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}