{"id":2516,"date":"2019-12-11T09:11:59","date_gmt":"2019-12-11T08:11:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-71-eu\/"},"modified":"2019-12-11T09:11:59","modified_gmt":"2019-12-11T08:11:59","slug":"sarrera-71-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Erromatar Inperio Berantiarrean, frankoek herri desberdinen multzo handi<br \/>\nbat osatzen zuten, eta ez ziren nabarmendu <span>v.<\/span>\u202fmendeko<br \/>\nmigrazio-mugimendu handiak hastean. Herri-multzo horren zati handi bat <\/span><span><span>foederati <\/span><\/span><span>gisa kokatu zituzten erromatarrek<br \/>\nRhin ibaiaren iparraldeko eskualdean, baina mendearen erdialderako, Galian<br \/>\nhedatzen hasiak ziren jada, erromatarren ahultasuna baliatuta. <span>v.<\/span>\u202fmendean, frankoen taldeak elkartzea lortu zen,<br \/>\ndinastia merovingioaren agintepean, eta Galiako ipar-ekialdeko lur-zerrenda<br \/>\nzabal bat okupatzea lortu zuten. Klovis\u202fI.a erregeak (482-511)<br \/>\nlurralde-konkista horiek sendotu eta handitu zituen, Soissons inguruan Siagrio <\/span><span><span>dux<\/span><\/span><span>ak gobernatutako eremua konkistatu baitzuen<br \/>\n486.\u202furtean. Klovisek galiar-erromatar nobleziaren eta kleroaren babesa<br \/>\nbereganatu zuen, paganismotik katolizismora zuzenean bihurtuta. Laster,<br \/>\narmadekin ekialderantz eta hego-mendebalderantz aurrera egiten hasi zen, eta<br \/>\npresioa eragin zuen Tolosako erresuma bisigodoaren mugetan. 507an, frankoek,<br \/>\nbisigodoen -armada Vouill\u00e9ko Guduan garaitu ondoren, <\/span><span><span>Tolosako<\/span><\/span><span> erresuma bereganatu -zuten eta beren mugak<br \/>\nPirinioetaraino hedatu zituzten, <\/span><span><span>Septimania<\/span><\/span><span> izeneko -lurraldea izan ezik (<\/span><i><span>Narbonensis<\/span><\/i><span> probintzia ohiaren mendebaldea). Barbaroen eta<br \/>\nprobintzietako erromatarren arteko bat-egitea oso handia izan zen, apezpikuek<br \/>\nbotere eta eragin politiko handia lortu zuten, eta laster lortu zen<br \/>\ngizarte-homogeneizazio handia.<\/span><span><span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Hiltzean,<br \/>\nKlovisek bere lurraldeak bere semeen artean banatuta utzi zituen, baina, hori<br \/>\nhorrela izanda ere, frankoek ez zioten hedatzeari utzi. Apurka&#8211;apurka,<br \/>\nlurralde hauek konkistatu eta bereganatu zituzten: Proventza, eta Turingia eta<br \/>\nBurgundia (ondoko erresumak), bai eta tokiko aristokraziaren kontrolpeko<br \/>\nzenbait eskualde ere. Horrez gain, saxoien, bisigodoen eta beste herri mugakide<br \/>\nbatzuen aurkako kanpainak egin zituzten. Nolanahi ere, -jauregi-konspirazioak<br \/>\neta Klovisen ondorengoen arteko liskarrak gaitz endemikoa izan ziren, Klotario<br \/>\nI.ak, Klovisen seme gazteenak, merovingioen erresuma guztiak bere agintepean<br \/>\nbateratu zituen arte (558. urtea). Hiru urte geroago hil zen, eta, orduan,<br \/>\nerresuma Klotarioren lau semeen artean banatu zen: Sigebertori Austrasia eta<br \/>\nReims utzi zizkion (Metz zen hiriburua), bai eta hegoaldeko zenbait hiri ere;<br \/>\nGontrani Burgundia utzi zion (Orl\u00e9ans zen hiriburua), bai eta hego-mendebaldeko<br \/>\nhiri batzuk ere; Txilperiko Soissons hiriaren inguruko lurralde txiki baten<br \/>\nerrege izendatu zuten; eta, azkenik, Karibertori Neustria eskualdea utzi zion<br \/>\n(Paris, Akitaniaren zati handi bat eta Novenpopulania), bai eta hego-ekialdeko<br \/>\nzenbait lurralde sakabanatu ere. Nolanahi ere, Kariberto gazte hil zen, 567an,<br \/>\neta haren lurraldeak beste hiru anaien arte banatu zituzten. Horrela, banaketa<br \/>\nberri horrekin, hiru politika-unitate eratuz joan ziren: Neustria, Austrasia<br \/>\neta Burgundia. Bitartean, mendebaldeko muturrean, errege frankoek ezin izan<br \/>\nzuten Armorikako penintsula eraginkortasunez mendean hartu, eta eskualde horrek<br \/>\nautonomia handia izaten jarraitu zuen \u2014Bretainia izena hartu zuen Armorikak,<br \/>\nbretoiak lurralde hori kolonizatzen ari baitziren aurreko mendetik\u2014. Antzeko<br \/>\negoeran egon ziren baskoiak Galiako hego&#8211;mendebaldean, frankoek etengabeko<br \/>\nahaleginak egin baitzituzten hurrengo mendeetan, lurralde horretan nagusitasun<br \/>\niraunkorra ezartzeko.<\/span><span><span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Lurraldetasuna tarteko, aipatutako hiru erresuma<br \/>\nmerovingioek ez zuten bat egin, eta geografia-banaketa desorekatuak tentsioak<br \/>\neragin zituen, bai eta zenbait gatazka armatu sortu ere. 582.\u202furterako,<br \/>\nNeustriako errege Txilperikok Gontranen Akitaniako eta Novenpopulaniako<br \/>\nlurraldeak bereganatu zituen, Bourges hiria izan ezik. Txilperiko 584.\u202furtean<br \/>\nhil zen, eta, orduan, Gundobaldo usurpatzailea \u2014Klotario I.aren ustezko seme<br \/>\nez-legitimoa\u2014 Txilperikoren Akitaniako lurraldeen errege egin zen. Baina<br \/>\nAustrasiako eta Burgundiako erregeek Gundobaldo garaitu zuten 585ean, eta<br \/>\ngaraipen hori mugak berriz aldatzeko baliatu zuten. Bi errege horiek,<br \/>\nAndeloteko Itunaren bidez (587), lehen Karibertorenak izandako lurraldeak<br \/>\nelkarren artean banatu zituzten, eta Soissonseko erresuma egoera nabarmen<br \/>\nahulagoan geratu zen. Hego-mendebaldean, hain zuzen ere, Gontranek Garona<br \/>\nibaiaren eta Pirinioen arteko lurralde gehienak bereganatu zituen, baina hiri<br \/>\nbatzuek (<\/span><span><span>Lapurdo<\/span><\/span><span>, Baiona barne) Austrasiako errege Txildeberto\u00a0II.aren<br \/>\nkontrolpean jarraitu zuten. Hala eta guztiz ere, hiru erresumen arteko<br \/>\ntentsioak ez ziren arindu, eta, hurrengo urteetan, beste gatazka armatu eta<br \/>\n-errege-hilketa batzuk gertatu ziren. Azkenean, 613an, Klotario\u202fII.a<br \/>\nSoissonsekoak merovingioen lurraldeak bere agintepean elkartzea lortu zuen.<\/span><span><span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Klotario hiltzean (629), haren oinordeko<br \/>\nDagoberto\u202fI.ak Akitaniako hegoaldeko erdia eta Novenpopulania laga zizkion bere<br \/>\nanaiorde Karibertori \u2014aita bera baina ama desberdina zuten\u2014, nahieran<br \/>\ngobernatzeko, aita zenaren jaraunspenaren gaineko eskubideak eskatu ez zitzan.<br \/>\nKaribertok Tolosan ezarri zuen bere gortea, eta lurraldearen mugak handitu<br \/>\nzituen, baskoiak mendean hartuta. Kariberto 632an hil zen, eta handik hilabete<br \/>\ngutxi batzuetara, haren seme Txilperiko ere hil zen, eta Dagobertok Akitaniako<br \/>\nerresuma frankoen erresumara anexionatzea erabaki zuen. 639an, bretoiak eta<br \/>\nbaskoiak berriz mendean hartu eta zertxobait geroago \u2014baskoien kasuan,<br \/>\narrakasta ez zen erabatekoa izan, baskoiek frankoen tropen zati bat garaitu<br \/>\nbaitzuten, borroka bakan batean\u2014, Dagoberto hil egin zen, erresuma bere bi<br \/>\nsemeen artean banatu ondoren: Austrasia Sigeberto\u202fII.arentzat, eta Neustria eta<br \/>\nBurgundia, berriz, Klovis\u202fII.arentzat.<\/span><span><span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Une horretatik aurrera, dinastia<br \/>\nmerovingioaren gainbehera hasi zen, hurrengo erregeak, gerra zibiletan,<br \/>\nmatxinadetan eta jauregi-konspirazioetan nahasita, beren betebeharrak eta<br \/>\neginkizunak beren emazteen, senideen eta, batez ere, jauregiko nagusiaren<br \/>\nkargua betetzen zutenen esku lagatzen joan baitziren. Oro har, errege horiek<br \/>\ngazteak eta izaera ahulekoak ziren, eta ez ziren gai eraginkortasunez<br \/>\ngobernatzeko; horregatik, historiografia tradizionalak \u00aberrege alferrak\u00bb<br \/>\nezizena egotzi die. Hala, botere zentralaren ahultasuna eta merovingioen<br \/>\nerresumen arteko etengabeko liskarrak baliatuta, zenbait eskualde periferiko<br \/>\ngero eta autonomia-maila handiagoa lortuz joan ziren, hala nola Akitania: duke<br \/>\nbaten agintepean egon zen <span>vii.<\/span>\u202fmendearen bigarren<br \/>\nerdialdetik aurrera. Akitaniako hurrengo dukeek botere handia biltzea lortu<br \/>\nzuten, eta, praktikan errege frankoengandik ia independenteak ziren, eta<br \/>\niheslari politikoak hartzera eta merovingioen arteko gerra zibiletan alderdi<br \/>\nbaten edo bestearen alde egitera ere iritsi ziren. Halaber, duke horiek eragin<br \/>\nhandia zuten baskoiengan, eta ziur esan daiteke baskoiek dukerriko armadaren<br \/>\ngehiengoa osatzen zutela <span>viii.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nhasieratik. Dinastia merovingioak 751.\u202furtera arte iraun zuen. Urte horretan<br \/>\nkendu zuten tronutik Txilderiko\u202fIII.a, azken errege merovingioa, eta karolingioek<br \/>\neskuratu zuten tronua. Familia horretako kideak jauregiko nagusiak izanak ziren<br \/>\nluzaroan, hain zuzen ere, eta, horrela, frankoen erresumaren historiaren aldi<br \/>\nberri bat hasi zen.<\/span><span><span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Merovingioen garaiko idazkietan, haien<br \/>\ngaraikide bisigodoen idazkietan bezalaxe tratatzen dituzte baskoiak. Pirinioen<br \/>\nhegoaldeko egileek egiten zuten moduan, baskoiak aipatu zituzten egile frankoak<br \/>\nere errealitate -horretatik kanpoko ingurune kultural eta geografiko batean<br \/>\nbizi ziren, eta -handik idatzi zituzten beren lanak. Egileek guztiz zehaztu<br \/>\ngabeko errealitate bat adierazteko erabiltzen dute <\/span><i><span>baskoia<\/span><\/i><span> termino klasikoa, baina kultura greko&#8211;erromatar kristauan<br \/>\nkomunitate barbaroei aplikatzen zaizkien topiko literarioekin lotuta ageri da<br \/>\nhitz hori; hau da, \u00abmenditarrak\u00bb, \u00abbasatiak\u00bb eta \u00abpaganoak\u00bb dira egile horien<br \/>\nerretorikan adierazten diren ezaugarriak. Bestalde, godoen kasuan bezala,<br \/>\nbaskoiek bigarren mailako posizioa dute frankoen idatzietan, baskoien ekintzak<br \/>\nfrankoen erresuman nolabaiteko eragina dutenean soilik aipatzen baitituzte.<br \/>\nEgile merovingioentzat, baskoiak borrokatu eta kontrolatu beharreko<br \/>\nbiztanleria&#8211;multzoak ziren, kokapen estrategikoa zutelako frankoen eta<br \/>\nbisigodoen erresumen artean, eta etsaitasunezko jarrera zutelako ondoko<br \/>\nherriekiko. Errege merovingioek baskoiak konkistatzeko egindako ahaleginek<br \/>\nerakusten dute errege horiek ez zirela gai izan Baskoniako biztanleak<br \/>\nmerovingioen munduan modu eraginkorrean eta iraunkorrean integratzeko.<br \/>\nHorregatik, baskoiak biztanleria atzerritartzat hartzen zituzten, eta, beste<br \/>\nbatzuetan, berriz, merovingioen erresumako periferian kokatzen zituzten.<br \/>\nAipatutako iturri literario horiek erabil-tzean, kontuan hartu behar dugu<br \/>\nbaskoiei ematen zaien trataera aldatu egiten dela egilearen eta obraren<br \/>\nizaeraren arabera. Esate baterako, Venantzio Fortunatoren olerkietan eta<br \/>\nhagiografietan, baskoien komunitateari buruzko erreferentziak ikuspegi<br \/>\nerretoriko eta literario batetik egiten dira, baina, aldi berean, baditugu<br \/>\ninformazio zehatzagoa ematen duten lan historiografikoak, hala nola Gregorio<br \/>\nToursekoaren <\/span><span><span>Historiae<\/span><\/span><span> direlakoak edo <\/span><i><span>Fredegarioren kronika<\/span><\/i><span> deituriko lana. Dena dela, idazki horietan guztietan,<br \/>\nmendekotasun handia dago aurretik ezarritako joera narratiboekiko.<\/span><span><span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erromatar Inperio Berantiarrean, frankoek herri desberdinen multzo handi bat osatzen zuten, eta ez ziren nabarmendu v.\u202fmendeko migrazio-mugimendu handiak hastean. Herri-multzo horren zati handi bat foederati gisa kokatu zituzten erromatarrek Rhin ibaiaren iparraldeko eskualdean, baina mendearen erdialderako, Galian hedatzen hasiak ziren jada, erromatarren ahultasuna baliatuta. v.\u202fmendean, frankoen taldeak elkartzea lortu zen, dinastia merovingioaren agintepean, eta Galiako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[239],"class_list":["post-2516","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Erromatar Inperio Berantiarrean, frankoek herri desberdinen multzo handi bat osatzen zuten, eta ez ziren nabarmendu v.\u202fmendeko migrazio-mugimendu handiak hastean. Herri-multzo horren zati handi bat foederati gisa kokatu zituzten erromatarrek Rhin ibaiaren iparraldeko eskualdean, baina mendearen erdialderako, Galian hedatzen hasiak ziren jada, erromatarren ahultasuna baliatuta. v.\u202fmendean, frankoen taldeak elkartzea lortu zen, dinastia merovingioaren agintepean, eta Galiako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-71-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-71-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-11T08:11:59+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-71-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-71-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-71-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Erromatar Inperio Berantiarrean, frankoek herri desberdinen multzo handi bat osatzen zuten, eta ez ziren nabarmendu v.\u202fmendeko migrazio-mugimendu handiak hastean. Herri-multzo horren zati handi bat foederati gisa kokatu zituzten erromatarrek Rhin ibaiaren iparraldeko eskualdean, baina mendearen erdialderako, Galian hedatzen hasiak ziren jada, erromatarren ahultasuna baliatuta. v.\u202fmendean, frankoen taldeak elkartzea lortu zen, dinastia merovingioaren agintepean, eta Galiako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-11T08:11:59+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-71-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2516","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2516\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2516"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2516"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}