{"id":2478,"date":"2019-12-03T18:41:32","date_gmt":"2019-12-03T17:41:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-52-eu\/"},"modified":"2019-12-03T18:41:32","modified_gmt":"2019-12-03T17:41:32","slug":"sarrera-52-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Inskripzioak antzinatearen ezagutzarako funtsezko iturrietako bat dira; -zehazki, antzinateko kulturetako historiari, zuzenbideari eta erakundeei buruz jakiteko. Antzinaroko Baskoniari dagokionez \u2014hau da, Pliniok eta Ptolomeok baskoitzat identifikatutako hirien lurraldea\u2014, bi inskripzio-mota ditugu: batetik, idazketa paleohispanikoko inskripzio gutxi batzuk, eta, bestetik, latindar alfabetoan eta -hizkuntzan idatzitako inskripzioen korpus ugari samarra. Inskripzio -latindarrak zenbait funtzio betetzeko ziren (hileta-epigrafeak, ohorezkoak, erlijiokoak, juridikoak) eta, besteak beste, txanponetan eta zeramika-lanetan aurkitu dira.<\/span><\/p>\n<p><span>1.\u2003Inskripzio paleohispanikoak<\/span><\/p>\n<p><span>Dirudienez, K.a.\u00a0<span>ii<\/span>.\u202fmendearen erdialde inguruan iritsia zen jada idazketa Antzinaroko Baskoniara. Data hori bat dator signario paleohispanikoan idatzita aurkitu diren inskripzio zaharrenekin. Nolanahi ere, inskripzio horiek urriak dira, eta interpretazio-arazo ugari sortzen dituzte.<\/span><\/p>\n<p><span>Garai horretakoa da, adibidez, Andelosen aurkitutako inskripzio handi bat,\u00a0<\/span><span><span>opus signinum<\/span><\/span><span>ean idatzia. Testu hau du:\u00a0<\/span><span><span>likine abulo<\/span><\/span><span><span>\u0155<\/span><\/span><span><span>aune ekien bilbilia<\/span><\/span><span><span>\u0155<\/span><\/span><span><span>s<\/span><\/span><span>. Inskripzio horretan erabilitako signarioa, dirudienez, zeltiberiar signarioaren egokitzapena da, baina hizkuntza ez da inola ere zeltiberiera, ezta iberiera ere. Agian, aitzineuskara izan daiteke.<\/span><\/p>\n<p><span>Zertxobait geroagokoak dira iturrietan baskoitzat aipatzen diren hiri -batzuetan \u2014hala nola\u00a0<\/span><span><span>kalakorikos, kaiskata, sekia, iaka<\/span><\/span><span>\u2014 eta baskoitzat hartzen den lurraldean \u2014<\/span><span><span>ba(r)skunes, bentian, benkota, tirsos, arsaos, arsakos, olkairun, umanbaate, sesars<\/span><\/span><span>\u2014 egindako txanpon batzuk. Txanpon horiek erakusten dute lurraldean hirigintza garatua zegoela, botere-egiturak konplexuak zirela, eta ekonomia-jarduera nahiko handia zegoela.<\/span><\/p>\n<p><span>2.\u2003<\/span><span><span>Inskripzio latindarrak<\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Latindar idazketa erromatarrak lehen aldiz iristean sartuko zen lurraldean, baina gorde diren adibide zaharrenen artean, gutxi dira Errepublikaren garaikoak; esate baterako, Calahorran aurkitutako katapulta-jaurtigaietan egindako inskripzioak (Sertorioren Gerrarekin dute lotura) eta Iru\u00f1ea inguruan aurkitutako habaila-jaurtigai batzuk.<\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde, lurraldeko korpus epigrafiko gehiena Inperioaren garaikoa da. Badirudi hiri batzuetan epigrafia publikoa nabarmen garatu zela: Los Ba\u00f1ales udalerrian (Zaragozako probintzia) kokatutako izen ezezaguneko hirian, tokiko eliteek omenaldi publikoak egin zizkioten enperadorearen familiako zenbait kideri, eta, aldi berean, hiriko foroan beren irudikapenak egitea ere sustatu zuten. Era berean, Calahorran, hiriko foroaren eta antzokiaren inguruko inskripzio publikoen aztarnak iritsi dira gurera.<\/span><\/p>\n<p><span>Bereziki garrantzitsuak dira Erdialdeko Nafarroako botozko inskripzioak, ez soilik oso ugariak direlako, baizik eta kultu indigenek luzaroan iraun zutela dokumentatzeko ere balio dutelako. Inskripzio horietan dokumentatutako teonimo gehienak baskoiak direla interpretatu daiteke; esaterako,\u00a0<\/span><span><span>Urde, Selaitse, Lacubegi, Loxa, Errensa, Larrahe, Itsacurrinne.\u00a0<\/span><\/span><span>Esanahiari dagokionez, pentsa daiteke batzuk jainko-jainkosa zoomorfikoak direla (<\/span><span><span>Urde, Lacubegi, Itsacurrinne<\/span><\/span><span>), eta, beste batzuk, berriz, jainko-jainkosa telurikoak (<\/span><span><span>Selaitse<\/span><\/span><span>\u00a0edo\u00a0<\/span><span><span>Larrahe<\/span><\/span><span>).<\/span><\/p>\n<p><span>Hileta-inskripzioetan, sarritan ageri dira baskoi erroak dituzten pertsona-izenak. Alde horretatik, adibide nabarmenena Lergako estela da. Izen hauek aipatzen dira hor:\u00a0<\/span><span><span>Umme, Sahar, Narhunges, Abisunhar.\u00a0<\/span><\/span><span>Bestalde, beste inskripzio batzuetan ageri diren antroponimoak ere, hala nola\u00a0<\/span><span><span>Urchatetel, Abisunsonis, Beltesonis\u00a0<\/span><\/span><span>eta<\/span><span><span>\u00a0Serhuhoris<\/span><\/span><span>, baskoi onomastikakoak dira segur aski.<\/span><\/p>\n<p><span>Ez daude inskripzio juridiko asko, baina daudenak oso interesgarriak dira lurraldeko bizitza publikoari eta bertako komunitateen arteko gatazkei buruzko zenbait alderdi berregiteko (ikusi sarrera hauek:\u00a0<\/span><span><span>Ascoliko brontzea, Tabula Contrebiensis, Ag\u00f3neko brontzea, Kaio Mokonio Veroren inskripzioa\u00a0<\/span><\/span><span>eta\u00a0<\/span><span><span>Arreko taulak<\/span><\/span><span>).<\/span><\/p>\n<p><span>Oro har Inperio guztiko erromatar epigrafiarekin gertatzen den moduan, baskoien lurraldeko inskripzioen kopuru handiena\u00a0<span>i.<\/span>\u202feta\u00a0<span>ii.<\/span>\u202fmendekoa da, baina\u00a0<span>iii<\/span>.\u00a0mendean nabarmen egiten du behera.\u00a0<span>iv.<\/span>\u00a0mendean, inskripzio batzuetan, kristautasunaren aztarnak ikus daitezke; esate baterako, Rustikolaren hileta-epigrafean (Eslaba, Nafarroa).<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Inskripzioak antzinatearen ezagutzarako funtsezko iturrietako bat dira; -zehazki, antzinateko kulturetako historiari, zuzenbideari eta erakundeei buruz jakiteko. Antzinaroko Baskoniari dagokionez \u2014hau da, Pliniok eta Ptolomeok baskoitzat identifikatutako hirien lurraldea\u2014, bi inskripzio-mota ditugu: batetik, idazketa paleohispanikoko inskripzio gutxi batzuk, eta, bestetik, latindar alfabetoan eta -hizkuntzan idatzitako inskripzioen korpus ugari samarra. Inskripzio -latindarrak zenbait funtzio betetzeko ziren (hileta-epigrafeak, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[235],"class_list":["post-2478","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Inskripzioak antzinatearen ezagutzarako funtsezko iturrietako bat dira; -zehazki, antzinateko kulturetako historiari, zuzenbideari eta erakundeei buruz jakiteko. Antzinaroko Baskoniari dagokionez \u2014hau da, Pliniok eta Ptolomeok baskoitzat identifikatutako hirien lurraldea\u2014, bi inskripzio-mota ditugu: batetik, idazketa paleohispanikoko inskripzio gutxi batzuk, eta, bestetik, latindar alfabetoan eta -hizkuntzan idatzitako inskripzioen korpus ugari samarra. Inskripzio -latindarrak zenbait funtzio betetzeko ziren (hileta-epigrafeak, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-52-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-52-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-03T17:41:32+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-52-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-52-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-52-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Inskripzioak antzinatearen ezagutzarako funtsezko iturrietako bat dira; -zehazki, antzinateko kulturetako historiari, zuzenbideari eta erakundeei buruz jakiteko. Antzinaroko Baskoniari dagokionez \u2014hau da, Pliniok eta Ptolomeok baskoitzat identifikatutako hirien lurraldea\u2014, bi inskripzio-mota ditugu: batetik, idazketa paleohispanikoko inskripzio gutxi batzuk, eta, bestetik, latindar alfabetoan eta -hizkuntzan idatzitako inskripzioen korpus ugari samarra. Inskripzio -latindarrak zenbait funtzio betetzeko ziren (hileta-epigrafeak, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-03T17:41:32+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-52-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2478","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2478\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2478"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2478"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}