{"id":2466,"date":"2019-12-03T18:17:40","date_gmt":"2019-12-03T17:17:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/hidazio-46-eu\/"},"modified":"2019-12-03T18:17:40","modified_gmt":"2019-12-03T17:17:40","slug":"hidazio-46-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/","title":{"rendered":"HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca.\u202f400 &#8211; Chaves, Portugal, 469)."},"content":{"rendered":"<p><span>Latindar historialaria, hispaniar<br \/>\njatorrikoa, <\/span><i><span>Gallaecia<\/span><\/i><span>koa, aristokraziako familia batekoa. K.o.\u00a0400.\u00a0urtearen<br \/>\ninguruan jaio zen eta 469an hil zen. Ibilbide eklesiastikoa egitea hautatu, eta<br \/>\n<\/span><i><span>Aquae<br \/>\nFlaviae<\/span><\/i><span>ko<br \/>\n(Chaves, Portugal) apezpikua izatera iritsi zen. Kargu horretarako,<br \/>\nbehar-beharrezkoak ziren bai trebetasun politikoa, bai trebetasun erlijiosoa.<br \/>\nBiak erabiltzeko aukera izan zuen sueboak probintziara iristean. Sueboek<br \/>\nlurralde hori beren kontrolpean jarri nahi zuten, eta erresuma bat sortu zuten<br \/>\nhorretarako. Diplomazia-lan garrantzitsuak egin zituen, sueboen eta Erromako<br \/>\nboterearen artean \u2014erabat ahulduta zegoen Erromaren boterea\u2014, eta<br \/>\nhispaniar-erromatarren ordezkaria izan zen beti sueboen aurrean. Hidazioren<br \/>\nesperientzia konplikatuek eta K.o.\u202f<span class=\"iv-smallcaps\">v.<\/span>\u202fmendean<br \/>\ngertatutakoari buruz zuen ikuspegi negatiboak eragina izan zuten bere<br \/>\nhistorialari-lanean. Izan ere, Hidazioren idatzietan, efektismo ezkorra nagusi<br \/>\nda, eta garai baten amaieraren ideia transmititzen du. Kronika bat idatzi zuen,<br \/>\nunibertsala izateko helburuz, baina Hispaniako gertaerak jorratu zituen gehien,<br \/>\ngertaera horiek ezagutzen baitzituen ongien. Denbora luzez, historiografia<br \/>\nmodernoak gutxietsi zuen, bere adierazpenen tremendismoagatik eta arkeologiako<br \/>\naurkikuntzek \u2014Hispaniako egoeraren ikuspegi positiboagoa ematen du arkeologiak\u2014<br \/>\nHidazioren kontakizunekin bat ez zetozelako. Baina azken urteotan, Hidazioren<br \/>\nlana errebalorizatu egin da.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>449.\u00a0urteko gertakarietan,<br \/>\napezpikuak adierazten du Rekiario errege sueboak Teodoriko errege bisigodoaren<br \/>\nalaba batekin ezkondu zela, eta <\/span><i><span>Gallaecia<\/span><\/i><span>ra itzultzeko bidean <\/span><i><span>Vasconias <\/span><\/i><span>lurraldea arpilatu zuela (Hyd.<br \/>\n140). Halaber, Hidazioren kronika da K.o.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">v<\/span>.\u00a0mendean<br \/>\nEbro ibaiaren haranaren erdialdean piztutako bagauden mugimenduari buruz hitz<br \/>\negiten duen iturri bakarra. Gertaera horrek eragin zuzena izan zuen baskoien<br \/>\nlurraldean. Hispaniako bagaudak 441.\u00a0urtean aipatzen dira lehen aldiz.<br \/>\nUrte horretako gertaeretan, Hidaziok dio erromatar jeneral Asturiok bagauda<br \/>\nasko \u2014<\/span><i><span>multitudo<br \/>\nBacaudae\u2014 <\/span><\/i><span>suntsitu<br \/>\nzituela <\/span><i><span>Tarraconensis<\/span><\/i><span> probintzian (Hyd. 125).<br \/>\nBagaudei buruzko bigarren pasartea 443.\u00a0urtekoa da, eta, hor, aipatzen da<br \/>\nerromatar <\/span><i><span>dux <\/span><\/i><span>Merobaudesek<br \/>\nbagauda arazelitar batzuen ausarkeria zapaldu zuela \u2014<\/span><i><span>Aracellitanorum frangit<br \/>\ninsolentiam Bacaudarum<\/span><\/i><span>\u2014 (Hyd. 128). Hidaziok aipatutako <\/span><i><span>Aracelli <\/span><\/i><span>hori baskoien <\/span><i><span>Aracaeli<\/span><\/i><span>rekin identifikatu du historiografiak,<br \/>\nPrintzealdiaren garaiko zenbait iturritan aipatzen dena. <\/span><i><span>Aracaeli<\/span><\/i><span>ren kokapena eztabaidagaia da<br \/>\noraindik ere: batzuen ustez, Uharte Arakileko Zamartzeko monasterioko<br \/>\naztarnategian kokatu behar da, eta beste batzuek, berriz, Erdi Aroko Araciel<br \/>\neremua dela defendatzen dute, gaur egungo Corellatik gertu. Iturrietan<br \/>\nK.o.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">i<\/span>.\u00a0eta <span class=\"iv-smallcaps\">ii<\/span>.\u00a0mendeetan baskoiei esleitutako<br \/>\nlurraldearen barruan daude Nafarroako bi udalerri horiek. 449.\u00a0urteko<br \/>\ngertaeretan, Hidaziok adierazten du <\/span><i><span>Bacaudae<\/span><\/i><span>ak, Basilio delako batek bilduta, <\/span><i><span>foederati <\/span><\/i><span>batzuk erail zituztela <\/span><i><span>Tyriassona<\/span><\/i><span>ko (Tarazona, Zaragoza) elizan,<br \/>\neta hiriko apezpiku Leon eraso horretan jasandako zaurien ondorioz hil zela<br \/>\n(Hyd. 141). Hilabete gutxi batzuk geroago, uztaileko gertaeretan, errege suebo<br \/>\nRekiario \u2014hilabete batzuk lehenago Baskonia arpilatu zuen errege bera\u2014<br \/>\nBasiliorekin aliatu zen, eta, elkarrekin, <\/span><i><span>Caesaraugusta<\/span><\/i><span>ko eskualdea arpilatu zuten,<br \/>\neta, amarru baten bidez, <\/span><i><span>Ilerda <\/span><\/i><span>hiria (Lleida) konkistatu zuten, bai eta<br \/>\npreso ugari harrapatu ere (Hyd.\u00a0142). Hispaniako bagaudei buruzko azken<br \/>\naipamena 454.\u00a0urteko gertaeretan da. Data horretan, bisigodoen armada<br \/>\nbatek <\/span><i><span>Tarraconensis<\/span><\/i><span> probintziako bagaudak<br \/>\nsarraskitu zituen, Erromaren izenean (Hyd.\u00a0158).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, Chaveseko apezpikuak, bere<br \/>\nlanean, adierazten du pirata herulo batzuek <\/span><i><span>Cantabria<\/span><\/i><span>ko eta <\/span><i><span>Vardullia<\/span><\/i><span>ko kostaldeak arpilatu zituztela 456an,<br \/>\nberen baseetara itzultzeko bidaian, Lugoko kostaldean atzera egin behar izan<br \/>\nondoren, jendeak aurka egin zielako(Hyd. 164). Aipamen hori laburra bada ere,<br \/>\nHidaziok adierazitako erreferentziak zenbait gauza garrantzitsuren berri ematen<br \/>\ndigu. Lehenik eta behin, pirateria, Erromatar Inperioko Ipar Atlantikoko<br \/>\neskualdean, K.o.\u202f<span class=\"iv-smallcaps\">iii<\/span>.\u202fmendetik<br \/>\naurrera gaitz endemikoa zena, Kantauri itsasoko kostaldera ere iritsi zela<br \/>\nK.o.\u202f456.\u202furtearen inguruan, Bretainiatik segur aski. Heruloak germaniar<br \/>\njatorriko herri bat ziren, Danubio ibaiaren ingurukoak, baina, beste herri<br \/>\nbatzuekin aliatuta, Erromatar Inperioaren defentsak ahultzen jardun zuten K.o.\u202f<span class=\"iv-smallcaps\">iii<\/span>.\u202fmendetik aurrera. Bigarrenik, eta<br \/>\nhori ez dator bat historia tradizionalean azaldutakoarekin \u2014hau da, Mendebaldea<br \/>\ngainbeheran egon zela Erromatar Inperioaren eta haren hirien ahultasunagatik<br \/>\nK.o\u202f<span class=\"iv-smallcaps\">iii., iv.<\/span> eta <span class=\"iv-smallcaps\">v.<\/span>\u202fmendeetatik aurrera\u2014, pirata heruloek<br \/>\nGipuzkoako kostaldera ospila lortzeko nabigatzeko aukera probetxugarritzat<br \/>\njotzeak adierazten duela eremu hori oraindik ondo funtzionatzen zuen<br \/>\nekonomia-gunetzat hartzen zutela. Horrek esan nahiko luke Gipuzkoako kostaldeko<br \/>\nguneek nolabaiteko bizitasuna izan zutela Antzinate Berantiar osoan, eta ez<br \/>\netengabeko krisialdi bat, eta arkeologiak ere hori berresten du. Hidazioren<br \/>\nberriaren azken puntu interesgarria da kostaldean <\/span><i><span>gens Vardulliarum<\/span><\/i><span> delakoa bizi dela aipatzen<br \/>\nduela (Chr. 171), eta erreferentzia hori guztiz anakronikoa da K.o.\u202f<span class=\"iv-smallcaps\">v<\/span>.\u202fmenderako, garai horretan<br \/>\nerromanizazioa lurraldean sustraituta baitzegoen. <span>Segur aski, Hidazioren -aipamen eruditua da hori, eta gune horrek une<br \/>\nhartan zer-nolako politika- eta -administrazio-identitatea zuen ez zekielako<br \/>\negiten du aipamena, aurreko garai batzuetako iturriak erabilita, eta<br \/>\nbarduliarren etnonimoa erabiltzen du eremu horretako biztanleak adierazteko,<br \/>\niraganean herri hori hor bizi zelako, besterik gabe. Izan ere, mende batzuk<br \/>\ngeroago, <\/span><\/span><i><span>\u00abFidelissima -Bardulia nunquam<br \/>\nsuperata\u00bb <\/span><\/i><span>leloa hautatu zen Gipuzkoako armarrirako, etnonimoa<br \/>\ntoponimo bihurtuta. Garrantzitsua da aipatzea barduliarrak kantabriarrekin<br \/>\nlotuta ageri direla berriz ere, eta horri helduko zioten gerora teoria<br \/>\neusko-kantabristek.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Latindar historialaria, hispaniar jatorrikoa, Gallaeciakoa, aristokraziako familia batekoa. K.o.\u00a0400.\u00a0urtearen inguruan jaio zen eta 469an hil zen. Ibilbide eklesiastikoa egitea hautatu, eta Aquae Flaviaeko (Chaves, Portugal) apezpikua izatera iritsi zen. Kargu horretarako, behar-beharrezkoak ziren bai trebetasun politikoa, bai trebetasun erlijiosoa. Biak erabiltzeko aukera izan zuen sueboak probintziara iristean. Sueboek lurralde hori beren kontrolpean jarri nahi zuten, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[233],"class_list":["post-2466","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca.\u202f400 - Chaves, Portugal, 469). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca.\u202f400 - Chaves, Portugal, 469). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Latindar historialaria, hispaniar jatorrikoa, Gallaeciakoa, aristokraziako familia batekoa. K.o.\u00a0400.\u00a0urtearen inguruan jaio zen eta 469an hil zen. Ibilbide eklesiastikoa egitea hautatu, eta Aquae Flaviaeko (Chaves, Portugal) apezpikua izatera iritsi zen. Kargu horretarako, behar-beharrezkoak ziren bai trebetasun politikoa, bai trebetasun erlijiosoa. Biak erabiltzeko aukera izan zuen sueboak probintziara iristean. Sueboek lurralde hori beren kontrolpean jarri nahi zuten, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hidazio-46-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hidazio-46-eu\\\/\",\"name\":\"HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca.\u202f400 - Chaves, Portugal, 469). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-03T17:17:40+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hidazio-46-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hidazio-46-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hidazio-46-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca.\u202f400 &#8211; Chaves, Portugal, 469).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca.\u202f400 - Chaves, Portugal, 469). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca.\u202f400 - Chaves, Portugal, 469). - Iura Vasconiae","og_description":"Latindar historialaria, hispaniar jatorrikoa, Gallaeciakoa, aristokraziako familia batekoa. K.o.\u00a0400.\u00a0urtearen inguruan jaio zen eta 469an hil zen. Ibilbide eklesiastikoa egitea hautatu, eta Aquae Flaviaeko (Chaves, Portugal) apezpikua izatera iritsi zen. Kargu horretarako, behar-beharrezkoak ziren bai trebetasun politikoa, bai trebetasun erlijiosoa. Biak erabiltzeko aukera izan zuen sueboak probintziara iristean. Sueboek lurralde hori beren kontrolpean jarri nahi zuten, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/","name":"HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca.\u202f400 - Chaves, Portugal, 469). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-03T17:17:40+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hidazio-46-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca.\u202f400 &#8211; Chaves, Portugal, 469)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2466","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2466\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2466"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2466"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}