{"id":2456,"date":"2019-12-03T17:52:35","date_gmt":"2019-12-03T16:52:35","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/julio-zesar-41-eu\/"},"modified":"2019-12-03T17:52:35","modified_gmt":"2019-12-03T16:52:35","slug":"julio-zesar-41-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/","title":{"rendered":"JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 &#8211; Erroma, K.a. 44.)."},"content":{"rendered":"<p><span>Erromatar militarra eta agintari politikoa.<br \/>\nErromako Errepublikaren amaierarekin lotutako gertaera garrantzitsuenen<br \/>\nprotagonista izan zen. Lehen triunbiratuko (K.a.\u00a060-53) kide izan zen.<br \/>\nTriunbiratuan, gatazka izan zuen Ponpeiorekin (K.a.\u00a048), eta horrek<br \/>\nkrisialdi politiko, sozial eta ekonomikoa eragin zuen Errepublikan. Krisi hori<br \/>\nkonpontzeko ahaleginean, Zesarrek <\/span><i><span>dictator<\/span><\/i><span> kargua<br \/>\nhartu zuen behin eta berriz (K.a.\u00a049-44)<\/span><i><span>.<\/span><\/i><span> Erromako<br \/>\nSenatuaren zati batek dinamika hori mehatxutzat hartu zuen, eta<br \/>\nerregimen-aldaketarako arriskutzat, dela monarkiara edo, okerrago, tiraniara.<br \/>\nHorregatik, erail egin zuten K.a.\u00a044.\u00a0urtean. Jeneral nabarmena izan<br \/>\nzen, eta haren ospea, Galiak konkistatzeko kanpainagatik izan zen, batez ere<br \/>\n(K.a.\u00a058-51). Kanpaina horri esker, gainera, bere ibilbide politikoak<br \/>\nbultzada handia izan zuen. Galietako konkista Errepublika Berantiarraren<br \/>\ngaraiko funtsezko gertaeretako bat da, eta, Hispaniaren konkistarekin batera,<br \/>\nagerian jartzen ditu erromatarren inperialismoak Mendebaldean baliatutako<br \/>\nzergazko metodoak. Zesarrek berak Galietan egindako kanpaina militarrak jorratu<br \/>\nzituen liburu batean, <\/span><i><span>Galietako Gerra <\/span><\/i><span>izenekoan.<br \/>\nLan hori, hain zuzen ere, latindar literaturako liburu ezagunenetako bat da.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Bellum Gallicum<\/span><\/i><span> izeneko<br \/>\ntestuaren helburua lurralde horretako konkista kontatzea da, egilea, Zesar<br \/>\nbera, goraipatuta. Gerra arrazoi politikoengatik \u2014\u200aZesarrek ospea lortzeko<br \/>\npremia zuen\u2014 eta ekonomikoengatik \u2014politikariak zor handiak zituen\u2014 abiatu zen,<br \/>\neta hiru fase izan zituen: lehenik eta behin, helveziarren aurkako kanpaina;<br \/>\ngero, sueboen, vosgoen eta belgikarren aurkako kanpaina; eta, azkenik,<br \/>\nzigor-espedizio batzuk Galietan. Erromatarren indarkeriak matxinadak eta<br \/>\naltxamenduak eragin zituen, eta, azkenean, galiarrek Vertzingetorixek<br \/>\ngidatutako koalizio bat eratu, eta Zesarren aurka egin zuten. Erromatarrek<br \/>\ngaliarrak garaitu zituzten, Alesiako Guduan (K.a.\u00a052). Antzinaroko<br \/>\nhistoriografia, Zesarren kontakizun propagandistikoak bultzatuta, Galietako<br \/>\nkonkista Alexandro Handiaren konkisten pare jartzera iritsi zen. Alderaketa<br \/>\nhori gehiegizkoa bada ere, hautatutako ereduak aukera ematen digu jakiteko<br \/>\nZesarren mitoa oso garai goiztiarretik eratuz joan zela erromatarren imajinario<br \/>\npolitiko eta kulturalean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Adierazgarria da Zesarrek bere lana Galia deskribatuz hasten duela,<br \/>\neta lurralde horretako hiru zatiek hizkuntza, ohitura eta zuzenbide desberdinak<br \/>\ndituztela dio (1.1: <\/span><i><span>lingua, institutis, legibus inter se differunt<\/span><\/i><span>); hau da, lurraldearen eraketa<br \/>\npolitiko-soziala espezifikoa dela. Zati horietatik, mendebaldeko Pirinioen<br \/>\ninguruko eremuari dagokionez, akitaniarrei buruzko aipamena nabarmentzekoa da.<br \/>\nHain zuzen ere, Pirinioen eta Garona ibaiaren arteko eremua okupatzen zutela<br \/>\ndio egileak. Zesarrek Akitania ikuspegi militarretik arriskua eragin zezakeen<br \/>\neskualdetzat jotzen zuen (3.11) eta eskualde hori bere legatu Publio Krasoren<br \/>\nbidez kontrolatzea erabaki zuen. Hain zuzen ere, legatua arduratu zen lurralde<br \/>\nhorretako kanpainaz (K.a.\u00a056). Zenbait espedizio egin zituzten sotiateen<br \/>\naurka (garrantzitsuena), eta, geroago, basateen eta tarusateen aurka.<br \/>\nAkitaniarrak Pirinioez bestaldeko herriei ere laguntza eskatu zieten<br \/>\n\u2014kantabriarrak esaten zaie, oro har, Zesarren lanean (3.23)\u2014, baina<br \/>\nerromatarrek herri horiek guztiak garaitu zituzten, eta, azkenean, erromatarren<br \/>\nmende geratu ziren \u2014zerrenda luzea ematen du Zesarrek\u2014. Lehen aipatu dugunez,<br \/>\nhauxe da testuko elementu nabarmenena: Akitania nortasun propioko lurraldetzat<br \/>\nhartzen dela; lurralde horren barruan, sotiateak trebetasun militarra duen<br \/>\nherritzat deskribatzen dela; ekonomia-baliabideen oinarria meategien eta<br \/>\nharrobien ustiaketa zela; eta monarkiaren antzeko sistema politikoa zuela<br \/>\n(3.21-23). Adiatuano lider militar bat da, eta hispaniar Zeltiberian gertatzen<br \/>\nden moduan, jarraitzaile leialez inguratzen da \u2014soldurioak\u2014, talka-oste baten<br \/>\neta errege-guardia edo eskolta baten eginkizunak betetzen dituztenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Bellum Gallicum<\/span><\/i><span>en nabarmentzen da itxuraz lotura estua<br \/>\ndagoela Pirinioen bi aldeen artean, eta sotiateen herriaren deskribapena oso<br \/>\nzehatza denez, lagungarria da jakiteko nolakoa izan zitekeen Akitaniako eremua<br \/>\nerromatarrak iritsi aurretik. Zesarrek, beste lan batean \u2014<\/span><i><span>Gerra zibilak<\/span><\/i><span>\u2014, ponpeiotarren aurkako<br \/>\nHispaniako kanpainarako (K.a.\u00a049) errekrutatzeak deskribatzen ditu, eta<br \/>\nhor, akitaniarrak \u2014menderatuta daude eta erromatar armadari laguntzen diote\u2014,<br \/>\nkantabriarrak eta ozeanotik gertuko beste herri batzuk aipatzen ditu, eta<br \/>\nmendebaldeko Pirinioen inguruko eremu osoa garai horretarako erromatarren mende<br \/>\nzegoela ematen du aditzera (1.38-60).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erromatar militarra eta agintari politikoa. Erromako Errepublikaren amaierarekin lotutako gertaera garrantzitsuenen protagonista izan zen. Lehen triunbiratuko (K.a.\u00a060-53) kide izan zen. Triunbiratuan, gatazka izan zuen Ponpeiorekin (K.a.\u00a048), eta horrek krisialdi politiko, sozial eta ekonomikoa eragin zuen Errepublikan. Krisi hori konpontzeko ahaleginean, Zesarrek dictator kargua hartu zuen behin eta berriz (K.a.\u00a049-44). Erromako Senatuaren zati batek dinamika hori [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[231],"class_list":["post-2456","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 - Erroma, K.a. 44.). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 - Erroma, K.a. 44.). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Erromatar militarra eta agintari politikoa. Erromako Errepublikaren amaierarekin lotutako gertaera garrantzitsuenen protagonista izan zen. Lehen triunbiratuko (K.a.\u00a060-53) kide izan zen. Triunbiratuan, gatazka izan zuen Ponpeiorekin (K.a.\u00a048), eta horrek krisialdi politiko, sozial eta ekonomikoa eragin zuen Errepublikan. Krisi hori konpontzeko ahaleginean, Zesarrek dictator kargua hartu zuen behin eta berriz (K.a.\u00a049-44). Erromako Senatuaren zati batek dinamika hori [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/julio-zesar-41-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/julio-zesar-41-eu\\\/\",\"name\":\"JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 - Erroma, K.a. 44.). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-03T16:52:35+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/julio-zesar-41-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/julio-zesar-41-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/julio-zesar-41-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 &#8211; Erroma, K.a. 44.).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 - Erroma, K.a. 44.). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 - Erroma, K.a. 44.). - Iura Vasconiae","og_description":"Erromatar militarra eta agintari politikoa. Erromako Errepublikaren amaierarekin lotutako gertaera garrantzitsuenen protagonista izan zen. Lehen triunbiratuko (K.a.\u00a060-53) kide izan zen. Triunbiratuan, gatazka izan zuen Ponpeiorekin (K.a.\u00a048), eta horrek krisialdi politiko, sozial eta ekonomikoa eragin zuen Errepublikan. Krisi hori konpontzeko ahaleginean, Zesarrek dictator kargua hartu zuen behin eta berriz (K.a.\u00a049-44). Erromako Senatuaren zati batek dinamika hori [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/","name":"JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 - Erroma, K.a. 44.). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-03T16:52:35+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/julio-zesar-41-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 &#8211; Erroma, K.a. 44.)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2456","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2456\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2456"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2456"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}