{"id":2450,"date":"2019-12-03T17:15:05","date_gmt":"2019-12-03T16:15:05","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/prudentzio-38-eu\/"},"modified":"2019-12-03T17:15:05","modified_gmt":"2019-12-03T16:15:05","slug":"prudentzio-38-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/","title":{"rendered":"PRUDENTZIO (Aurelio Prudentzio Klemente) (Calahorra, ca.\u202f348 &#8211; V.\u202fmendea)."},"content":{"rendered":"<p><span>Beste egile askoren kasuan bezala,<br \/>\nAurelio Prudentzio Klementeri buruz dakigunetik zati handiena bere obretan bere<br \/>\nburuari buruz idatzi zuen gutxia da. 348.\u00a0urte aldera jaio zen,<br \/>\nkristau-ingurune bateko familia dirudun batean. Hazi zen lekuari buruzko eztabaida<br \/>\nizan da sarritan, aukera nagusiak <\/span><i><span>Caesaraugusta <\/span><\/i><span>eta <\/span><i><span>Calagurris <\/span><\/i><span>(Calahorra, Errioxa) izanda.<br \/>\nIkertzaile gehienak <\/span><i><span>Calagurris<\/span><\/i><span> aukeraren aldekoak dira. Prudentziok<br \/>\ngizarte-talde aberatsenetako kideen hezkuntza jaso zuen eta zenbait kargu<br \/>\npubliko bete zituen. Enperadorearengandik gertuko kargu bat betetzeko izendatu<br \/>\nzutenean izan zen Prudentzioren politika-ibilbidearen goren unea \u2014baliteke<br \/>\nkargua <\/span><i><span>comes<br \/>\nprimi ordinis<\/span><\/i><span><br \/>\nizatea, eta Milanen bete behar izatea\u2014. <span class=\"iv-smallcaps\">iv.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\namaieran, jaio zen <\/span><i><span>civitas<\/span><\/i><span>era itzuli zen, eta han, erlijio-gaiei<br \/>\nburuzko poemak idazten hasi zen. Badakigu 401.-402.\u202furteen inguruan Erromara<br \/>\njoan zela, eta Prudentziori buruz daukagun azken erreferentzia berak<br \/>\n404.-405.\u202furteen inguruan idatzitako <\/span><i><span>praefatio <\/span><\/i><span>bat dela. Hor, berrogeita hamazazpi urte<br \/>\nzituela aipatzen du.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Prudentzio benetan kontuan hartzeko<br \/>\npoema-bilduma baten egile da, eta, hor zenbait kristau-gairi heltzen die.<br \/>\nPrudentzioren idazkien artean, <\/span><i><span>Liber Peristephanom <\/span><\/i><span>(hau da, <\/span><i><span>Koroen liburua<\/span><\/i><span>) nabarmendu daiteke.<br \/>\n398.-400.\u202furteen inguruan idatzi zuen, Teodosio enperadorearen eta haren<br \/>\nerlijio-politikaren omenez, eta iraganeko kristau batzuek jasandako martirioak<br \/>\nbiltzen ditu hamalau konposiziotan. Lehenbiziko eta zortzigarren kapituluetan,<br \/>\nEmeterio eta Zeledonio anaiek <\/span><i><span>Calagurris <\/span><\/i><span>hirian 300.\u202furte aldera<br \/>\npairatutako martirioa deskribatzen du \u2014<\/span><i><span>sanctorum martyrum Emeteri et Chelidoni<br \/>\nCalagurritanorum<\/span><\/i><span>\u2014. Emeterio eta Zeledonio bi erromatar soldadu ziren, Inperioko<br \/>\nekialdekoak segur aski, greziar izenak zituzten-eta, eta Diokleziano<br \/>\nenperadoreak kristauen aurka martxan jarritako jazarpenen biktima izan ziren.<br \/>\nPrudentziok onartzen du ez dituela bi anaien martiritza-aktak aurkitu eta<br \/>\nahozko tradizioarekin fidatzen dela konposizioa osatzeko. Hala, aipatzen du,<br \/>\nborreroa bi anaiak hiltzear zegoela, baten eraztuna eta bestearen zapia<br \/>\nzerurantz igo zirela, bien arimen igokundea simulatuz. Gero, poetak baskoien<br \/>\npaganismoari \u2014<\/span><i><span>bruta Vasconum gentilitas<\/span><\/i><span>\u2014leporatzen dio krimen hori, baina poema<br \/>\nidazten duen unean, ezaugarri hori iraganeko ezaugarritzat hartzen du (<\/span><i><span>Perist. <\/span><\/i><span>1.85-97). Aurrerago, adierazten<br \/>\ndu martirioaren lekuan bataiotegi bat eraiki zutela, eta fededunak hara joaten<br \/>\nzirela, mirarizko sendaketak eskatzera (<\/span><i><span>Perist.\u202f<\/span><\/i><span>8). Halaber, <\/span><i><span>Valerianus<\/span><\/i><span>i eskainitako kapitulu batean,<br \/>\ndata horietan ustez Calahorrako apezpikua denak Zeledonio martiria zaindaritzat<br \/>\nduen jai bat aipatzen du (<\/span><i><span>Perist. <\/span><\/i><span>11.239). Azkenik, <\/span><i><span>Prudentius<\/span><\/i><span>, Ebro ibaia aipatzean, \u00abgure<br \/>\nEbro baskoia\u00bb \u2014<\/span><i><span>nos Vasco Hiberus<\/span><\/i><span>\u2014 esaten du, Lorentzo Huescakoa martiriaren omenezko ereserkiaren<br \/>\npasarte batean (<\/span><i><span>Perist. <\/span><\/i><span>2.537).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Prudentzio Erromatar Inperio<br \/>\nBerantiarreko kristau-poeta onenetakotzat hartzen da. Calahorrakoaren estiloak<br \/>\negile klasikoen (Virgilio, Horazio, Juvenal, Seneka, Ovidio&#8230;) eta kristauen<br \/>\n(Ausonio, Paulino Nolakoa, Klaudiano&#8230;) eragina du, bere literatura-lanak<br \/>\nhedapen handia lortu zuten, eta asko preziatu zituzten Erdi Aroan ere. Emeterio<br \/>\neta Zeledonio martiriei buruzko kontakizuna eta baskoiei buruz egiten dituen<br \/>\naipamenak balio handiko testigantzak dira, <\/span><i><span>Calagurris<\/span><\/i><span>en kristau-komunitate goiztiar eta<br \/>\nsendoa zegoela aldarrikatzeko. Halaber, ikuspegi poetiko eta erretoriko<br \/>\nbatetik, ikuspegi historikotik baino gehiago, poetak Inperio Berantiarreko<br \/>\niturrietan ageri ohi den baskoi paganoaren topiko literarioa erabiltzen du,<br \/>\nerromatar agintariak zuzenean kritikatu behar ez izateko, bi soldaduen<br \/>\nhilketagatik. Nolanahi ere, paganotasun<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>hori aspaldiko garaietakoa dela dio, eta idazten duen unean lurralde<br \/>\nhorrek kristautze-maila handia duela, eta nolabait erreproduzitzen ditu<br \/>\nerromatarren pentsamoldean kristautasuna dogma ofizialtzat onartzetik aurrera<br \/>\nageri diren binomioak: \u00abpaganoa=barbaroa\u00bb eta<br \/>\n\u00aberromatarra\/zibilizatua=kristaua\u00bb. Azkenik, aipatu behar da Prudentzio dela<br \/>\nbaskoiak hiri-ingurune batean kokatzen dituen egile gutxietako bat, Calahorra<br \/>\nhiria eta Ebro ibaiaren erdiko haranaren zati bat baskoien lurraldera<br \/>\natxikitzen baititu, horrekin zehatz-mehatz zer esan nahi duen jakin ezin dugun<br \/>\narren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Beste egile askoren kasuan bezala, Aurelio Prudentzio Klementeri buruz dakigunetik zati handiena bere obretan bere buruari buruz idatzi zuen gutxia da. 348.\u00a0urte aldera jaio zen, kristau-ingurune bateko familia dirudun batean. Hazi zen lekuari buruzko eztabaida izan da sarritan, aukera nagusiak Caesaraugusta eta Calagurris (Calahorra, Errioxa) izanda. Ikertzaile gehienak Calagurris aukeraren aldekoak dira. Prudentziok gizarte-talde aberatsenetako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[233],"class_list":["post-2450","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PRUDENTZIO (Aurelio Prudentzio Klemente) (Calahorra, ca.\u202f348 - V.\u202fmendea). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PRUDENTZIO (Aurelio Prudentzio Klemente) (Calahorra, ca.\u202f348 - V.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Beste egile askoren kasuan bezala, Aurelio Prudentzio Klementeri buruz dakigunetik zati handiena bere obretan bere buruari buruz idatzi zuen gutxia da. 348.\u00a0urte aldera jaio zen, kristau-ingurune bateko familia dirudun batean. Hazi zen lekuari buruzko eztabaida izan da sarritan, aukera nagusiak Caesaraugusta eta Calagurris (Calahorra, Errioxa) izanda. Ikertzaile gehienak Calagurris aukeraren aldekoak dira. Prudentziok gizarte-talde aberatsenetako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/prudentzio-38-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/prudentzio-38-eu\\\/\",\"name\":\"PRUDENTZIO (Aurelio Prudentzio Klemente) (Calahorra, ca.\u202f348 - V.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-03T16:15:05+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/prudentzio-38-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/prudentzio-38-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/prudentzio-38-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PRUDENTZIO (Aurelio Prudentzio Klemente) (Calahorra, ca.\u202f348 &#8211; V.\u202fmendea).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PRUDENTZIO (Aurelio Prudentzio Klemente) (Calahorra, ca.\u202f348 - V.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PRUDENTZIO (Aurelio Prudentzio Klemente) (Calahorra, ca.\u202f348 - V.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","og_description":"Beste egile askoren kasuan bezala, Aurelio Prudentzio Klementeri buruz dakigunetik zati handiena bere obretan bere buruari buruz idatzi zuen gutxia da. 348.\u00a0urte aldera jaio zen, kristau-ingurune bateko familia dirudun batean. Hazi zen lekuari buruzko eztabaida izan da sarritan, aukera nagusiak Caesaraugusta eta Calagurris (Calahorra, Errioxa) izanda. Ikertzaile gehienak Calagurris aukeraren aldekoak dira. Prudentziok gizarte-talde aberatsenetako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/","name":"PRUDENTZIO (Aurelio Prudentzio Klemente) (Calahorra, ca.\u202f348 - V.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-03T16:15:05+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/prudentzio-38-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PRUDENTZIO (Aurelio Prudentzio Klemente) (Calahorra, ca.\u202f348 &#8211; V.\u202fmendea)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2450","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2450\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2450"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2450"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}