{"id":2446,"date":"2019-12-03T17:00:37","date_gmt":"2019-12-03T16:00:37","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-36-eu\/"},"modified":"2019-12-03T17:00:37","modified_gmt":"2019-12-03T16:00:37","slug":"sarrera-36-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"iv-smallcaps\">iii.<\/span><span>\u202fmendearen erdialdean, Augustok diseinatutako<br \/>\npolitika- eta administrazio-egiturek agortze-sintomak erakutsi zituzten,<br \/>\negitura horien oinarriak zenbaitetan astindu zituztenean. Zutabe horietatik<br \/>\nlehena botere militarra zen, mugak defendatzen zituzten legioetan irudikatzen<br \/>\nzena. Botere hori zalantzan jarri zuten barbaroek etengabe egindako erasoek.<br \/>\nBigarren zutabeak, ekonomiak, beherakada handia izan zuen armadaren eta<br \/>\nadministrazioaren gastuen gorakada handiagatik. Azkenik, enperadorearen<br \/>\nlidergoa, sistema funtzionarazten zuen elementua, mehatxupean egon zen<br \/>\netengabe, zenbait usurpatzaile eta porrot militar larriak tarteko. <\/span><span>284.\u202furtetik<br \/>\naurrera, Diokleziano (284-305) eta Konstantino (306-337) enperadoreek<br \/>\negiturazko erreforma garrantzitsuak egin zituzten, Inperioaren biziraupena<br \/>\nbermatzeko: indar armatuak berrantolatu, eta soldadu-kopuruak handitu zituzten;<br \/>\nerreforma zentralizatzaileak aplikatu zituzten, eta horretarako,<br \/>\nburokratizazio-prozesu sakona abiatu zuten, ekonomia- eta<br \/>\nadministrazio-erreformarako oinarriak jarri zituzten, eta probintzia-kopurua<br \/>\nhanditu zuten, haien kudeaketa judiziala eta fiskala hobetzeko;azkenik,<br \/>\ndinastia inperialaren posizioa bermatzen zuen mezu ideologikoa eguneratu zuten,<br \/>\neta, horretarako, dinastia jainkotu, eta erakunde kolegiatu bihurtu zuten. Mezu<br \/>\nideologiko hori <span class=\"iv-smallcaps\">iv.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\namaieran osatu zuten, Teodosio enperadoreak kristautasuna -Inperioko erlijio<br \/>\nofizial bakartzat aldarrikatu zuenean.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dioklezianok<br \/>\nxedatutako lurralde-erreformatik aurrera, gobernadore zibilak arduratu ziren<br \/>\nprobintziak kudeatzeaz. Probintziak, berriz, diozesitan biltzen ziren. Maila<br \/>\nhandiagoko administrazio-unitateak ziren diozesiak, eta zaldunen ordenako <\/span><i><span>vicarius<\/span><\/i><span> batek gobernatzen<br \/>\nzituen. <\/span><i><span>Vicarius <\/span><\/i><span>hori, berriz,<br \/>\npretorioko prefektuaren mende zegoen. Erreforma horien bidez, Erroma hiriak<br \/>\nInperioko politika- eta administrazio-zentroa izateari utzi zion, eta<br \/>\nprefekturen hiriburuek ordeztu zuten. Augustoren Akitania hirutan zatitu zuten,<br \/>\neta Pirinioen eta Garona ibaiaren arteko lurraldeak Novenpopulania izeneko<br \/>\nprobintzia berri baten barruan geratu ziren \u2014Eauze (Gers) zen hiriburua\u2014, eta<br \/>\nmendikatearen hegoaldeko isurialdea <\/span><i><span>Tarraconensis<\/span><\/i><span><br \/>\nprobintziaren barruan jarraitu zuen. Galiako hegoaldeko probintziek <\/span><i><span>Viennensis<br \/>\n<\/span><\/i><span>diozesia osatu zuten (gerora, <\/span><i><span>Septem Provinciarum<\/span><\/i><span> esango<br \/>\nzioten), hiriburua Bordele izanik, eta Hispaniako probintziek eta Mauretania<br \/>\nTingitanak, berriz, <\/span><i><span>Hispaniarum<\/span><\/i><span> diozesia<br \/>\nosatu zuten, hiriburua M\u00e9rida zela.Azkenik, Galietako prefekturak Galiako,<br \/>\nHispaniako eta Britaniako diozesiak biltzen zituen, eta hiriburua <\/span><i><span>Augusta<br \/>\nTrevirorum <\/span><\/i><span>zen (Treveris, Alemania). Berregituraketa horren<br \/>\nondorioz, Treveriserantz joateko itsasoko eta lehorreko ibilbideak nabarmen<br \/>\nsendotu ziren, <\/span><i><span>Iter XXXIV <\/span><\/i><span>Astorga-Bordele<br \/>\ngaltzada barne \u2014baskoien eta Akitaniako lurraldeak zeharkatzen zituen\u2014, eta<br \/>\nTarragona-Erroma ibilbidearen garrantzia, berriz, txikitu egin zen. Horri<br \/>\nesker, mendebaldeko Pirinioen inguruko eremuak egonkortasun eta oparotasun ekonomikoko<br \/>\ngaraia izan zuen, barbaroen migrazioak hasi arte (<span class=\"iv-smallcaps\">v.<\/span>\u202fmendearen hasieran). Izan ere, gertaera horren ondorioz,<br \/>\nMendebaldeko Erromatar Inperioaren egiturek gainbehera izan zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Teodosio\u202fI.a<br \/>\nenperadorea hiltzean (395.\u202furtea), Inperioa bere bi semeen artean banatu zen:<br \/>\nmendebaldea (<\/span><i><span>pars occidentalis<\/span><\/i><span>)<br \/>\nHonoriorentzat izan zen, eta Ravena hiria izan zen Inperioaren egoitza;<br \/>\nekialdea (<\/span><i><span>pars orientalis<\/span><\/i><span>), berriz,<br \/>\nArkadiorentzat izan zen, eta Konstantinoplan zuen hiriburua. Hasieran, bi<br \/>\nenperadorek erabateko sintonian gobernatutako inperio bakarraren ikuspegia<br \/>\nsustatzen saiatu ziren, baina Mendebaldeko eta Ekialdeko inperioen arteko<br \/>\nbereizketa politiko, kultural eta linguistikoa handituz joan zen <span class=\"iv-smallcaps\">v<\/span>.\u202fmendean. 406.\u202furteko azken egunean,<br \/>\nRhin ibaia izoztuta zegoela baliatuta, sueboen, bandaloen eta alanoen talde<br \/>\nbatzuek <\/span><i><span>limes<\/span><\/i><span>a zeharkatu zuten eta Galietan<br \/>\nsartu ziren, beste talde barbaro batzuekin batera. Komunitate horiek<br \/>\nInperioaren barruan egoteak eta haiek egiten zituzten razziek eragin negatiboa<br \/>\nizan zuten Inperioko ekonomian eta politikan, eta Erromako armadaren barruan<br \/>\nusurpazioak gertatzea eta aurrera egitea erraztu zuten. Esate baterako,<br \/>\nKonstantino\u202fIII.ak Galietako ia prefektura osoa indarrez bereganatzea lortu<br \/>\nzuen. Honorio enperadoreak Konstantino garaitu zuen, 411.\u202furtean, baina<br \/>\nordurako, sueboak, bandaloak eta alanoak Hispaniako lurraldean kokatuta zeuden,<br \/>\neta <\/span><i><span>Tarraconensis<\/span><\/i><span> probintzia soilik<br \/>\ngeratu zen Inperioko autoritatearen agintepean (aginte nominala, behintzat).<br \/>\nHonoriok, halaber, aurre egin behar izan zion bisigodoen mehatxuari; izan ere,<br \/>\nherri horrek presioa eragin nahi zien erromatarrei, Inperioko lurraldeen<br \/>\nbarruan kokatzeko eta integratzeko, erromatarren aliatu gisa. Erromako<br \/>\nagintarien botere militarra ahulduta zegoen, usurpatzaileen eta barbaroen<br \/>\naurkako borroketan egindako ahalegin handiagatik, eta 418.\u202furtean, onartu behar<br \/>\nizan zuten bisigodoak <\/span><i><span>Aquitania Secunda<\/span><\/i><span><br \/>\nprobintzian herri federatu gisa kokatzea. <\/span><span>Horrez gain,<br \/>\nbisigodoen esku utzi zituzten Hispanian egin beharreko esku-hartze militarrak.<br \/>\nHala, 417.-\u200a418.<\/span><span>\u00a0<\/span><span>urte aldera, bisigodoek Hispaniako lurraldeetan<br \/>\nzeuden alanoak eta bandalo silingoak suntsitu zituzten, eta geroago egindako<br \/>\nkanpaina batzuetan, Ebro ibaiaren haraneko bagauden matxinadak zapaldu<br \/>\nzituzten, eta, azkenik, sueboak Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean zokoratu<br \/>\nzituzten. Urte gutxi batzuen buruan, Novenpopulania bereganatu zuten eta<br \/>\nHispaniaren zati handi baten kontrol faktikoa zuten, Penintsulan Erromaren<br \/>\nzerbitzura egindako kanpainei esker. Azkenik,<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>473.<\/span><span>\u00a0<\/span><span>urte aldera \u2014data horretan, Mendebaldeko Erromatar Inperioa ez zen jada<br \/>\ngai bere lurraldeak defendatzeko\u2014, bisigodoek <\/span><i><span>Tarraconensis<\/span><\/i><span> probintzia<br \/>\nbereganatu zuten, indarrez, erresistentzia oro zapalduta. <\/span><span>476.<\/span><span>\u00a0<\/span><span>urte<br \/>\naldera, Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadorea tronutik kendu<br \/>\nzutenean, bisigodoek lurralde asko zituzten kontrolpean: Novenpopulania, Loira<br \/>\nibairaino eta Proventzaraino heltzen ziren lurralde-eremu handiak, eta Hispania<br \/>\ngehiena, honako hauek kenduta: <\/span><i><span>Gallaecia<\/span><\/i><span>ko<br \/>\nerresuma sueboa, Balear uharteak, eta tokiko agintarien esku zeuden<br \/>\nPenintsulako beste eskualde batzuk.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai horretarako, mendebaldeko<br \/>\nPirinioen inguruko eskualdeari buruzko iturri idatzi ugari ditugu. Lehenik eta<br \/>\nbehin, lurraldearen administrazio&#8211;antolamenduaren eta bide-sarearen berri<br \/>\nematen diguten agiri ofizial eta -ez-ofizialak ditugu. Agiri horien edukia <span class=\"iv-smallcaps\">iii<\/span>.\u202fedo <span class=\"iv-smallcaps\">iv<\/span>.\u202fmendeari<br \/>\nburuzko da, hala nola <\/span><i><span>Notitia Dignitatum <\/span><\/i><span>edo <\/span><i><span>Antoninoren ibilbidea<\/span><\/i><span> izeneko agiriena. Bigarrenik,<br \/>\nzenbait lan historiografiko ditugu, eta lan horietan \u2014batzuetan, ikuspegi<br \/>\nezkorra edo apokaliptikoa dute\u2014, lurraldeko biztanleek aurre egin beharreko<br \/>\ngorabeherei buruzko zertzeladak ematen dizkigute; batez ere, <span class=\"iv-smallcaps\">v<\/span>.\u202fmendearen hasierako migrazioen<br \/>\nostekoak. Azkenik, zenbait egilek \u2014kristauak dira gehienak\u2014 lurraldearen<br \/>\nantolamendu eklesiastikoari eta lurraldearen apurka&#8211;apurkako kristautze-prozesuari<br \/>\nburuzko informazioa ematen digute, eta topikoez betetako irudi literarioa<br \/>\nsortzen dute baskoi pagano, barbaro eta menditarrari buruz. Irudi hori jarrera<br \/>\nbaten edo bestearen alde egiteko diskurtso erretorikoak dotoretzeko baliatzen<br \/>\ndute egile horiek.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>iii.\u202fmendearen erdialdean, Augustok diseinatutako politika- eta administrazio-egiturek agortze-sintomak erakutsi zituzten, egitura horien oinarriak zenbaitetan astindu zituztenean. Zutabe horietatik lehena botere militarra zen, mugak defendatzen zituzten legioetan irudikatzen zena. Botere hori zalantzan jarri zuten barbaroek etengabe egindako erasoek. Bigarren zutabeak, ekonomiak, beherakada handia izan zuen armadaren eta administrazioaren gastuen gorakada handiagatik. Azkenik, enperadorearen lidergoa, sistema funtzionarazten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[233],"class_list":["post-2446","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"iii.\u202fmendearen erdialdean, Augustok diseinatutako politika- eta administrazio-egiturek agortze-sintomak erakutsi zituzten, egitura horien oinarriak zenbaitetan astindu zituztenean. Zutabe horietatik lehena botere militarra zen, mugak defendatzen zituzten legioetan irudikatzen zena. Botere hori zalantzan jarri zuten barbaroek etengabe egindako erasoek. Bigarren zutabeak, ekonomiak, beherakada handia izan zuen armadaren eta administrazioaren gastuen gorakada handiagatik. Azkenik, enperadorearen lidergoa, sistema funtzionarazten [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-36-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-36-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-03T16:00:37+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-36-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-36-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-36-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"iii.\u202fmendearen erdialdean, Augustok diseinatutako politika- eta administrazio-egiturek agortze-sintomak erakutsi zituzten, egitura horien oinarriak zenbaitetan astindu zituztenean. Zutabe horietatik lehena botere militarra zen, mugak defendatzen zituzten legioetan irudikatzen zena. Botere hori zalantzan jarri zuten barbaroek etengabe egindako erasoek. Bigarren zutabeak, ekonomiak, beherakada handia izan zuen armadaren eta administrazioaren gastuen gorakada handiagatik. Azkenik, enperadorearen lidergoa, sistema funtzionarazten [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-03T16:00:37+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-36-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2446","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2446\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2446"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2446"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}