{"id":2414,"date":"2019-11-30T13:15:47","date_gmt":"2019-11-30T12:15:47","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/"},"modified":"2019-11-30T13:15:47","modified_gmt":"2019-11-30T12:15:47","slug":"plinio-zaharra-20-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/","title":{"rendered":"PLINIO ZAHARRA (Kaio Plinio Segundo, Plinio Zaharra) (Como, Italia, ca. K.o. 23 &#8211; Estabia, Italia, K.o. 79)"},"content":{"rendered":"<p><span>Latindar erudito eta antikuarioa.<br \/>\nJulio-klaudiotar eta flaviotar dinastien garaian bizi izan zen. Uste da<br \/>\nK.o.\u00a023.\u00a0urtearen inguruan jaio zela, eta K.o.\u00a079an hil zela,<br \/>\nVesuvio sumendiaren erupzioan, hala kontatu baitzuen bere iloba Plinio <\/span><i><span>Gazteak<\/span><\/i><span>. Inperioko zenbait lekutan<br \/>\nbete zuen bere ibilbide militarra eta administrazio-ibilbidea: lehenik eta<br \/>\nbehin, Germanian, eta gero, Vespasiano enperadorearen konfiantza lortu ondoren,<br \/>\nAfrikan, Hispanian eta Galietan. Gizon ikasia zenez, bere bizitzaren zati handi<br \/>\nbat <\/span><i><span>Naturalis<br \/>\nHistoria<\/span><\/i><span> \u2014hau da, <\/span><i><span>Historia Naturala\u2014<\/span><\/i><span> idazten eman zuen. Obra hori<br \/>\ndatu geografikoen, etnografikoen, historikoen eta era guztietako datuen<br \/>\nlaburbilduma zen, eta entziklopedia modernoen aurrekaritzat jotzen da. Pliniok<br \/>\njakintza handia zuen; hain zuzen ere, legegile aditua zen, eta, horrez gain,<br \/>\ninteres eta jakin-mina handia zuen bisitatu zituen leku guztiengan.<br \/>\nHorrenbestez, era askotako ezagutza ugari eskuratu,<span>\u00a0 <\/span>eta bere lanean jaso zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Naturalis Historia<\/span><\/i><span> lanean jasotako informazioen<br \/>\nartean, Hispania Ziterior probintziaren antolamendu zibikoa dago. Pliniok<br \/>\nlurralde hori ondo ezagutzen zuen, bertako administrazio-aparatuan jardun<br \/>\nbaitzuen, eta hortik atera zuen irakurleei azaldutako datuak emateko informazioa.<br \/>\nHorregatik, pentsatzen da Plinioren lanean jasotako administrazio-informazioak<br \/>\nprobintziak Augustoren garaian (K.o.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">i.<\/span>\u00a0mendea)<br \/>\nzer egoera zuen adierazten duela, batez ere, baina baliteke Pliniok informazio<br \/>\nhori Vespasianok Hispaniari <\/span><i><span>Ius Latii<\/span><\/i><span> ematearen (K.o.\u00a074) osteko<br \/>\ndatuekin osatu edo eguneratu izana.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hori guztia kontuan hartuta, Plinioren<br \/>\ntestigantza oso sinesgarritzat hartzen da, eta Baskoniatzat hartzen dugun<br \/>\nlurraldearen egoera deskribatuko luke, K.o.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">i<\/span>.\u00a0mendearen hasieran, erromatarren administrazio-aparatuaren<br \/>\neta aparatu juridikoaren hedatze-fasean. Horregatik, <\/span><i><span>Naturalis Historia<\/span><\/i><span> lanean, ikusten dugu Erromari<br \/>\ninteresatzen zaion informazioa aldatu dela, eta eremuaren kontrol fiskala eta<br \/>\nekonomikoa egiteko balio duten datu asko daudela, deskribapen geografikoak eta<br \/>\netnografikoak baino gehiago \u2014informazio-mota hori ugaria zen konkistaren<br \/>\ngaraian, arrazoi militarren ondorioz\u2014. Badirudi hirien banaketak eta<br \/>\nErromarekiko zer kategoria juridikoa duten ezagutzeak pizten duela interes<br \/>\ngehien, elementu horien arabera izango baita hirien estatusa eta Inperioaren<br \/>\nhiriburuarekiko harremana. Horregatik, pentsatzen dugu latindar eruditoaren<br \/>\nlanak, nolabait, mendebaldeko Pirinioen inguruko eremuko lurraldeen konkistaren<br \/>\neta integrazioaren arteko trantsizio-etapa jasotzen duela, 3.\u00a0eta\u00a04.<br \/>\nliburuetan egiten duen deskribapenean datu geografikoak, etnikoak eta<br \/>\nadministrazio-datuak uztartzen baititu (3.21-27). Baskoniako herrietatik,<br \/>\nPliniok honako hauek aipatzen ditu: baskoiak, Pirinioen ingurunean beti, haien<br \/>\nmuga <\/span><i><span>Oiasso<\/span><\/i><span> hiria (Irun, Gipuzkoa) izanik;<br \/>\nbarduliarrak, ozeanoan; karieteak \u2014segur aski, karistiarrak\u2014; eta autrigoiak.<br \/>\nBestalde, autrigoiak eta barduliarrak kantabriarren ondoan ageri dira, eta<br \/>\nberdin gertatzen da ondorengo beste iturri batzuetan, eta horrek antzinako<br \/>\nbaskoiak kantabriarrekin identifikatzen zituzten teoria eusko-kantabrista<br \/>\nmodernoak sustatu zituen. Pliniok herri horiei guztiei buruzko informazio<br \/>\ngeografikoak eta administrazio&#8211;informazioak ematen ditu. Informazio<br \/>\ngeografikoei dagokienez, administrazioaren ikuspuntutik, Pliniok lurraldeko<br \/>\nbiztanleak zerrendatzen ditu, haiek bizi diren hirien arabera. Zerrenda<br \/>\nhorretan, baskoitzat hartzen diren hiriak ageri dira, kategoria handienetik<br \/>\ntxikienera ordenatuta, Erromak gune bakoitzari ezarritako estatus juridikoaren<br \/>\narabera. Hala, <\/span><i><span>Ius Latii<\/span><\/i><span> duten hirien multzoan, <\/span><i><span>Cascantum<\/span><\/i><span> (Cascante, Nafarroa), <\/span><i><span>Ergauica <\/span><\/i><span>eta <\/span><i><span>Gracchurris<\/span><\/i><span> (Alfaro, Errioxa) ageri dira,<br \/>\neta <\/span><i><span>Tarraca<br \/>\n<\/span><\/i><span>ere<br \/>\nsartzen du, hiri federatu gisa \u2014hiri horren kokapena Los Ba\u00f1ales de Uncastillo<br \/>\n(Zaragoza) izan daiteke\u2014. Gero, honako hiri estipendiario hauek aipatzen ditu<br \/>\nzerrendan: <\/span><i><span>Andelo<\/span><\/i><span> (Andion, Mendigorria, Nafarroa), <\/span><i><span>Aracilum<\/span><\/i><span> \u2014\u200aeztabaida dago hiri horren kokapenari<br \/>\nburuz: Araziel edo Uharte-Arakil (Nafarroa)\u2014, <\/span><i><span>Cara<\/span><\/i><span> (Santakara, Nafarroa), <\/span><i><span>Ilunberi <\/span><\/i><span>(segur aski, Irunberri,<br \/>\nNafarroa) eta <\/span><i><span>Pompelo<\/span><\/i><span> (Iru\u00f1ea).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laugarren liburuan, Pliniok<br \/>\nprobintziaren deskribapen laburra egiten du, ozeanotik hasita, eta hor,<br \/>\nhistoriografia modernoaren artean eztabaida handia piztu duen informazio<br \/>\ngeografiko-administratibo bat jaso zuen, <\/span><i><span>saltus vasconum<\/span><\/i><span> (4.110) delako lurralde bat<br \/>\naipatzen baitu, Pirinioetatik harago, eta hori honela interpretatu da:<br \/>\nerromanizatu gabeko lurralde bat zegoela Baskonian; hau da, Erromak okupatu<br \/>\ngabea. Baina termino horrek erromatarren administrazio-kategoria bat baino ez<br \/>\ndu adierazten, eta ez du esan nahi eremu horren gaineko zuzeneko kontrolik ez<br \/>\nzegoenik. Gero, <\/span><i><span>Olarso<\/span><\/i><span> (<\/span><i><span>Oiasso<\/span><\/i><span>, Irun, Gipuzkoa) aipatzen du berriz, <\/span><i><span>Vardulorum oppida<\/span><\/i><span> \u2014barduliarren guneak\u2014 batzuk<br \/>\nzeudela dio, haien kopurua zehaztu gabe, baina <\/span><i><span>Morogi, Menosca<\/span><\/i><span> eta <\/span><i><span>Vesperies<\/span><\/i><span> izenak aipatzen ditu \u2014gaur<br \/>\negun, oraindik ez dakigu non zeuden kokatuta\u2014. Ez du gune horien egoera<br \/>\njuridikoa zehazten, baina <\/span><i><span>oppidum<\/span><\/i><span> terminoa erabiltzeak aditzera ematen du<br \/>\noinarrizko hiri-garapena zuten komunitate txikiak zirela. Hala ere, gogoan izan<br \/>\nbehar da Pliniok, 3.\u00a0liburuan, barduliarrei buruzko beste<br \/>\nadministrazio-informazio bat adierazi zuela. Hain zuzen ere, barduliarrek<span>\u00a0 <\/span>hamalau herri (<\/span><i><span>populos<\/span><\/i><span> XIIII) eramaten zituztela <\/span><i><span>Clunia<\/span><\/i><span>ko (Coru\u00f1a del Conde, Burgos) <\/span><i><span>conventus<\/span><\/i><span>era \u2014probintziaren eta<br \/>\ntokiko-administrazioko unitateen arteko erakundea; besteak beste, eginkizun<br \/>\njuridikoak zituen\u2014. Herri horietatik, alabanenseak aipatzen ditu(San Roman,<br \/>\nAraba). Paragrafoaren amaieran, <\/span><i><span>Amanum portus <\/span><\/i><span>aipatzen du \u2014geroago, <\/span><i><span>Flaviobriga<\/span><\/i><span> (Castro Urdiales, Kantabria)<br \/>\nizenez ezagutuko zen\u2014, eta barduliarren eta kantabriarren artean kokatzen du;<br \/>\nhau da, autrigoien artean. Pliniok dio, halaber, <\/span><i><span>Clunia<\/span><\/i><span>ko <\/span><i><span>conventus<\/span><\/i><span>ekoak direla autrigoien hamar <\/span><i><span>civitates<\/span><\/i><span>; besteak beste, <\/span><i><span>Tritium<\/span><\/i><span> (Tricio, Errioxa) eta <\/span><i><span>Virovesca<\/span><\/i><span> (Briviesca, Burgos). Karieteek<br \/>\n\u2014karistiarrek\u2014 eta venenseek bost hiri izango lituzkete; besteak beste, <\/span><i><span>Veleia<\/span><\/i><span> (Iru\u00f1a Oka, Araba). Pliniok<br \/>\nAkitaniako herriak ere aipatzen ditu (4.108-109), Akitania erromatar<br \/>\nadministrazioaren probintziatzat hartuta. Pirinioetatik Loira ibairainoko<br \/>\nlurraldea hartuko luke probintzia horrek, eta Estrabonekin bat, hogei herri<br \/>\ninguru: <\/span><i><span>Aquitanicae<br \/>\nsunt Ambilatri, Anagnutes, Pictones, Santoni liberi, Bituriges liberi cognomine<br \/>\nVivisci, Aquitani, unde nomen provinciae, Sediboviates. mox in oppidum<br \/>\ncontributi Convenae, Begerri, Tarbelli Quattrosignani, Cocosates Sexsignani,<br \/>\nVenami, Onobrisates, Belendi, saltus Pyrenaeus infraque Monesi, Oscidates Montani,<br \/>\nSybillates, Camponi, Bercorcates, Pinpedunni, Lassunni, Vellates, Toruates,<br \/>\nConsoranni, Ausci, Elusates, Sottiates, Oscidates Campestres, Succasses,<br \/>\nLatusates, Basaboiates, Vassei, Sennates, Cambolectri Agessinates.<\/p>\n<p><\/span><\/i><\/p>\n<p><i><span>[109] Pictonibus<br \/>\niuncti autem Bituriges liberi qui Cubi appellantur, dein Lemovices, Arverni<br \/>\nliberi, Vellavi liberi, Gabales. rursus Narbonensi provinciae contermini<br \/>\nRuteni, Cadurci, Nitiobriges Tarneque amne discreti a Tolosanis Petrocori.<\/span><\/i><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, Garona ibaiaren eta Pirinioen<br \/>\narteko lurraldea soilik hartzen badugu kontuan \u2014Krasok erraz konkistatu zuen<br \/>\nlurralde hori K.a.\u00a056an\u2014, zerrenda askoz laburragoa izango litzateke.<br \/>\nPlinioren informazioa benetan Augustoren garaiari buruzko bada, erromatarren<br \/>\nadministrazioak K.o.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">i<\/span>.\u00a0menderako<br \/>\nezagutza zehatza zuela adierazten du horrek; segur aski, eremu horretan<br \/>\nK.a.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">i<\/span>.\u00a0mendearen<br \/>\namaieran izandako matxinaden ondorioz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Latindar erudito eta antikuarioa. Julio-klaudiotar eta flaviotar dinastien garaian bizi izan zen. Uste da K.o.\u00a023.\u00a0urtearen inguruan jaio zela, eta K.o.\u00a079an hil zela, Vesuvio sumendiaren erupzioan, hala kontatu baitzuen bere iloba Plinio Gazteak. Inperioko zenbait lekutan bete zuen bere ibilbide militarra eta administrazio-ibilbidea: lehenik eta behin, Germanian, eta gero, Vespasiano enperadorearen konfiantza lortu ondoren, Afrikan, Hispanian [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[231],"class_list":["post-2414","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PLINIO ZAHARRA (Kaio Plinio Segundo, Plinio Zaharra) (Como, Italia, ca. K.o. 23 - Estabia, Italia, K.o. 79) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PLINIO ZAHARRA (Kaio Plinio Segundo, Plinio Zaharra) (Como, Italia, ca. K.o. 23 - Estabia, Italia, K.o. 79) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Latindar erudito eta antikuarioa. Julio-klaudiotar eta flaviotar dinastien garaian bizi izan zen. Uste da K.o.\u00a023.\u00a0urtearen inguruan jaio zela, eta K.o.\u00a079an hil zela, Vesuvio sumendiaren erupzioan, hala kontatu baitzuen bere iloba Plinio Gazteak. Inperioko zenbait lekutan bete zuen bere ibilbide militarra eta administrazio-ibilbidea: lehenik eta behin, Germanian, eta gero, Vespasiano enperadorearen konfiantza lortu ondoren, Afrikan, Hispanian [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plinio-zaharra-20-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plinio-zaharra-20-eu\\\/\",\"name\":\"PLINIO ZAHARRA (Kaio Plinio Segundo, Plinio Zaharra) (Como, Italia, ca. K.o. 23 - Estabia, Italia, K.o. 79) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-11-30T12:15:47+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plinio-zaharra-20-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plinio-zaharra-20-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plinio-zaharra-20-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PLINIO ZAHARRA (Kaio Plinio Segundo, Plinio Zaharra) (Como, Italia, ca. K.o. 23 &#8211; Estabia, Italia, K.o. 79)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PLINIO ZAHARRA (Kaio Plinio Segundo, Plinio Zaharra) (Como, Italia, ca. K.o. 23 - Estabia, Italia, K.o. 79) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PLINIO ZAHARRA (Kaio Plinio Segundo, Plinio Zaharra) (Como, Italia, ca. K.o. 23 - Estabia, Italia, K.o. 79) - Iura Vasconiae","og_description":"Latindar erudito eta antikuarioa. Julio-klaudiotar eta flaviotar dinastien garaian bizi izan zen. Uste da K.o.\u00a023.\u00a0urtearen inguruan jaio zela, eta K.o.\u00a079an hil zela, Vesuvio sumendiaren erupzioan, hala kontatu baitzuen bere iloba Plinio Gazteak. Inperioko zenbait lekutan bete zuen bere ibilbide militarra eta administrazio-ibilbidea: lehenik eta behin, Germanian, eta gero, Vespasiano enperadorearen konfiantza lortu ondoren, Afrikan, Hispanian [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/","name":"PLINIO ZAHARRA (Kaio Plinio Segundo, Plinio Zaharra) (Como, Italia, ca. K.o. 23 - Estabia, Italia, K.o. 79) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-11-30T12:15:47+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plinio-zaharra-20-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PLINIO ZAHARRA (Kaio Plinio Segundo, Plinio Zaharra) (Como, Italia, ca. K.o. 23 &#8211; Estabia, Italia, K.o. 79)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2414","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2414\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2414"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2414"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}